UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2012 Ots, 05 - 05:49 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKSarean
· Lege oharrak
· Eguraldia

tumblr statistics
Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 74 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Osteguna, Otsaila 02
·Gizon bat atxilotu dute Getxon bikotekidea itotzen saiatzea egotzita (0)
·Pentsionisten Plataformak: "Hemen eta orain, pentsioak bermatu!" (0)
·Basakiren "Maiatzean meatzean" izango da aurtengo Ibilaldiko abestia (0)
·Martxoaren 2tik 4ra egingo du aurtengo iraupen eski ikastaroa Egizuk (0)
Asteazkena, Otsaila 01
·Gizon bat larri zauritu da trafiko istripuan Erandion (0)
·Murrizketen kontrako larunbateko manifestaziora deitu du Eskumaldeko ELAk (0)
·Euskal presoen aldeko bilgunea eratuko dute etzi Itzubaltzetan (0)
·Euskal presoak Euskal Herriko lantokietara ekartzea aldarrikatuko du etzi LABek (0)
·Agate Deuna bezperarako eztarriak berotzen hasiko dira gaur Astrabuduan (0)
·Inauterietako mozorro lehiaketa antolatu dute Barrikan (0)
 Artikulu zaharragoak


UKBERRI.NET
UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net Topagunea

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
UKBERRI.NET PROIEKTUA

EGIN ZAITEZ UKBERRI.NETen BAZKIDE!

Behar zaitugu. Zure ideiak, partaidetza eta dirua behar ditugu.

Argi, ezta? UKBERRI.NETek albisteak argi egiten dituen komunikabidea izanda ezin zuen beste era batez jardun. Euskara eta eskualdeko komunikazioaren aldeko proiektuarekin orain dela 5 urte hasi ginen, euskara txukun eta errezaz eta ikuspegi zabal eta askotarikoaz. Dagoeneko, UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digital euskaldunak 4.668 pertsonengana zabaltzen ditu eskualdeko berriak (2007ko urriko datuak).

Hutsuneak hutsune, proiektua uribe kostar guztiei zabaltzeko moduan dagoelakoan gaude, eta gainera, pilatzen zaizkigun proiektu guztiak egingo baditugu behar-beharrezko izango ditugu partaidetza zabal eta anitza eta diru independente multzo dezente bat.

Ditugun erronkak:

  • UKBERRI.NET agerkari euskaldunaren berdiseinua, agenda indartzea, multimediara hurbiltzea, spam-a moztea eta behar den tresneria erostea, komunikabide profesional eta parte-hartzailea helburu.

  • MYSPACE.COM bezalako tresna euskalduna abiatzea Uribe Kostako musika talde euskaldun eta elebidunentzako.

  • ESKUALDEKO AGERKARI DIGITAL SEKTORIALAK sortzea euskara hutsez, sektore bakoitzeko eragileekin elkarlanean. Lehentasunezkoak: emakumea, gazteria, euskara, kultura eta kirola.

  • KULTUR PRENTSA BULEGOA indartzea, kultur ekitaldiak egiten dituzten eskualdeko eragileei zuzenduta, ekitaldien zabaltzean laguntzeko, komunikazio ikastaroak emateko eta komunikazio gida kaleratzeko.

  • ESKUALDEKO HERRI AGENTZIA sortzea Uribe Kostako jendeak eta eragileek sortzen duten informazioa zabaltzeko.

  • AUZOLANEAN JARRAITU Euskal Herriko Kontrainformatu taldean, Algortako jai batzordean, Sopela eta Larrabasterrako txosna batzordean, Leioako Maritxu Teilagorrin eta Algortako Aldai Patronatuan.

  • ELKARLANA SUSTATU Mundurat Sarean, Topagunea eta Ibaizabal Telebista proiektuetan barneratuz eta "UK", Koska irratia, Etengabe, Plentzia Telebista eta "Harrabots"ekin harremanak estutuz.

  • URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO EGUNKARIA posible egiteko urratsak eman.

Bazkidetza txartela:

Behean agertzen diren datuak idatzi eta bidaliguzu honako e-postaren bidez: idazkaritza[abildua]ukberri.net

  • Izen-abizenak:
  • posta elektronikoa:
  • helbidea (kalea, zenbakia, solairua, eskua):
  • herria eta kode postala:
  • Telefonoa:
  • Bazkidetza mota: langilea (urteko 25 euro), ikaslea edo langabetua (urteko 12 euro) ala kolektiboa (urteko 100 euro)
  • ordainketa eskuz ala bankuz:
  • ordainketa batean ala bitan:
  • Kontu Korrontearen 20 digitoak:
  • Kontu korrontean agertzen den karneta zenbakia:
Mila esker eta hurrengo asanbladan ikusi arte!

Oraindik ez gaituzu ondo ezagutzen?

Ukberri.net "Euskaldunon Egunkaria"ren "Bizkaia" gehigarriaren zoritxarreko desagerpenaren ostean sortu zen, 2003ko azaroaren 8an. Baina, Ukberri.net ez da soilik albistegi elektroniko euskaldun bat, Uribe Kosta eta Erandioko internauta euskaldunen erreferentzia izateko asmoa baitu. Horretarako, weblog kazetaritza eredua erabiltzen du, zerrenda irekia baina webmasterraren baimenen menpekoa, alegia, moderatua.

Albisteak eskaintzeaz aparte, Ukberri.net-k gertakizunei buruzko komentarioak edota iradokizunak emateko aukera ematen du webguneko erabiltzaileei eta, gainera, sortutako mezu bakoitzaren abisua jaso dezake interesa duen orok, horretarako erregistratu behar badu ere.

Horrekin batera, arlo, herri edota fakultate, ideologia eta sensibilitate guztietako kolaboratzailerekin kontatu nahi du Ukberri.net-ek.

Agenda on-line ere badauka Ukberri.net-ek. Udal ezberdinetan edo unibertsitatean izango diren jarduera guztien berri garaiz izateko. Euskaraz gauzatuko diren ekintzak era nabarmenean iragarriko dira.

Ukberri.neten hartzaile potentzialak dira Uribe Kosta eta Leioako kanpuseko kide euskaldunak eta euskalduntze prozesuan daudenak, Uribe Kostatik eta Erandiotik bertatik zein urrunetik. Estimazioen arabera, 50.000 bat euskaldun daude eta herenak baino gehiago internauta da.

Nork antolatu du Ukberri.net?

Ukberri Uribe Kostako Komunikabide Euskaldunak elkarteak antolatu du. Nahiz eta izena antzekoa izan, ez dauka lotura organikorik (helburuetan bai, noski) Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuarekin edo Boluntzarreta elkarteak argitaratzen duen "UK" aldizkariarekin. Era berean, UKTBrekin ez dauka inolako loturarik.

Era berean, bazkideek, gure txosnen erabiltzaileek, Bizkaiko Foru Aldundiak, Getxoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak emandako laguntza ere gogoratu eta, bide batez, eskertu nahi dugu.

Zeintzuk dira Ukberri.net-en oinarriak?

Funtsezkoenak "Euskaldunon Egunkaria"tik hartuta daude:

  • Ukberri.net euskaltzalea izango da.
  • Uribe Kosta eta Erandio izango du eremu Ukberri.net-ek eta eskualdeko estrategiak landuko ditu, baina Euskal Herriko eraikuntzan bere aportazioa egiteko. Hortaz, erreferente nazionala izango du.
  • Baterakoia izan behar du. Uribe Kosta eta Erandioko euskaldun guztiak batu behar ditu proiektu honetara Ukberri.net-ek.
  • Erdaldun elebakarrei dagokienez erakarpen kanpainak antolatu beharko ditu.
  • Medio zabala izan behar du Ukberri.net-ek, mundu guztiari parte hartzeko aukera emango diona, elkar errespetuak markatzen duen muga bakarrarekin.
  • Independentea izan behar du Ukberri.net-ek erakunde politikoetatik.
  • Independentea ere bai, erdarazko beste medioetatik.
  • Ukberri.net-ek ez du instituzionala izan behar, nahiz eta fiskalizatua izan beharko da administrazioaren aldetik dirulaguntzak jasotzen duen einean.
  • Ukberri.net-ek dirulaguntzak behar ditu aurrera atera nahi badu.
  • Era berean, militantea izan behar da proiektuan parte hartzen duten guztien jarrera Ukberri.net aurrera ateratzea nahi bada.
  • Ukberri.net-ek profesionala izan behar du ahalik eta lasterren. Horretarako hazteko plangintza bideragarria prestatuko da bazkide eta erakunde laguntzaileekin batera. Hori ahalbidetzeko trebakuntza nahiko emango zaie kolaboratzaile eta langile guztiei.
  • Berria ere izan behar du Ukberri.net-ek. Teknologia berrietan oinarritua eta proiektu ezberdina orain arte Uribe Kostan izan direnekin. Ukberri.net etor daitezkeen aldaketa guztietarako prest egon behar da beti.
  • Sinergiazalea izango da Ukberri.net-en jarrera, inguruko euskalgintzako elkarteekin, komunikabide euskaldunekin, herri elkarteekin eta erakundeekin amankomuneko proiektuak garatzeko eta euskalgintzaren atomizazioa gainditzeko.
  • Parte hartzailea izan behar du Ukberri.net-ek.
  • Eragilea sarean zein kalean izan behar du Ukberri.net.
  • Interaktiboa ere izango da Ukberri.net.
  • Harrobia ere izateko asmoa dauka Ukberri.net-ek. Eskarmentua eskainiko die unibertsitatetik zein herrietatik sortzen diren gazteei, gizarteak behar dituen kazetariak bihurtzeko bidean.
Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Otsaila 2012

A

A

A

O

O

L

I
303101
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
01020304

Gaurko Ekitaldiak

"Zubiak" film laburren lehiaketarako lanak aurkezteko aukera Getxon



Pop-Rock Lehiaketa Leioan



Maitasun gutunen lehiaketa Sopelan



Hitz goxoen lehiaketa Berangon



Inauterietako torrada lehiaketa Barrikan



Iraupen eski asteburuan izena ematea Algortan


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso ducheap softwarediscount softwareoem softwarecheap adobe acrobat
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar informatika zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.