UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Ots, 09 - 04:34 AM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 18 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimo bat zara. Izena eman dezakezu dohan hemen klik eginez

Hemeroteka

Larunbata, Otsaila 06
·Musika antifaxista aukeran izango dute gaur uribekostarrek (0)
·Bizkaiko Ezker Abertzalea: "Ezkertiar eta abertzale hautetsiok euskal jendarteari" (0)
·Kalean da Getxoko Jazzaldiko irabazleen diskoa (0)
·Madrilgo ARCO erakusketara antolatu du bidaia Getxoko Kultur Etxeak (0)
·Kultur Leioan zabaldu dute "Bosteko" erakusketa (0)
Ostirala, Otsaila 05
·Turisten kopuruak gora egin du Gorlizen (0)
·Algortako Etorbidea itxiko dute igande gauean (0)
·Astelehenean hasiko dira Zientoetxeko errepidea konpontzen (0)
·Maitasun gutunen lehiaketa antolatu dute seigarren urtez Sopelan (0)
·Inauteriak euskal mitologia ikasiz ospatuko dituzte Lemoizko haurrek (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Politika Herria:Getxo udalerria 
Getxo mailako Falangeko taldea osatu izana aldarrikatu dute
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Igandea, 2009 Ots, 22 - 11:24 PM
Politika
Getxo udalerrian Getxoko Falangea izeneko taldea sortu dutela aldarrikatu dute berriki hainbat ezezagunek. Sare Antifaxistak ezagutzera eman duen balizko talde horren aurkezpen oharrean esaten dutenez, erakundea pasa den astean eratu ei zuten, otsailaren 13an, Falange Española eta Juntas de Ofensiva Nacional-Sindicalista taldeak batu eta FE de las Jons sorreraren 75. urteurrenean. Euskaraz egindako komunikatuan, falangistek azaltzen dute Getxoko Falangearen helburua: "Bizkaiko kostaldeko gure herri hau Espainia dela aldarrikatzea. Oso harro gaude gure espainiartasunaz eta tinko eutsi nahi diogu". Era berean, pegatinak udalerrian zehar zein lekutan jarri dituzten azaltzen dute. Besteak beste, hainbat batzoki, alkartetxe, ezkertoki, herriko taberna, ELAko egoitza, Amnistia taberna, "Batasuneko zenbait militanteren etxeen ondoan" edota "Egunkariak" kioskoan jarri dituztela diote. Sare Antifaxistak ELAkoaren argazkia kaleratu du eta UKBERRI.NETek egiaztatu ahal izan du inprimagailuz egindako etiketa txikiak - 7 bat zentimetroko luzerakoak- agertu direla Itzubaltzeta / Romoko Branka herriko tabernan eta Itzubaltzeta gaztetxean eta hainbat elkarte biltzen duen Algortako Aldai Patronatuan (argazkian). Argazki gehiago ikusteko, sakatu hemen.

Bestalde, gogoratzekoa da Getxo udalerri garrantzitsua dela falangistentzat. 1922tik 1927ra eta 1936tik 1939ra bertako alkateak Falangekoak izan ziren eta ofizialki horrela aitortzen ez bada ere 1939tik aurrera baita ere. Gainera, Manuel Valdes Larrañaga Falange Españolaren sortzaileetariko bat getxoztarra zen.

Nazionalsozialistak eta abortuaren aurkakoak

Baina azken urteotan ere, Getxon eskuin muturra eta Falange jarduera izan dute udalerrian. Horrela, 2008ko urtarrilean, "Euskal Herrian nazionalsozialismoaren sugarra itzaltzen ez uzteko" helburua duen NEGIZ-Baskonia eskuin muturreko taldea ekitaldiak egiten ibili zen "ezkutuan" Algortan, Ereaga hondartza ondoko hotel "ezagun" batean aurkeztu zirela. Bi hilabete beranduago, Espainiatik etorritako jendea ere bertan zela, "Democracia show" izenburuko hitzaldia eman zuen eskuin muturreko pentsaera nabarmena erakusten duen Joaquim Bochaca idazleak.

2007an, berriz, falangistek Leioa eta Erandioko campusean zein Sarrikoko fakultatean pegatinak jartzen zituztela ohartarazi zuen Eraldatu ikasle taldeak. Era berean, Getxon ziharduen abortuaren aurkako talde baten atzean Falange zegoela nabarmendu zuten. Kasualitatez edo ez, aurtengo urtarrilaren 25ean Derecho A Vivir (DAV) abortuaren aurkako talde espainolak deituta, abortuaren aurkako propaganda jarri zuten Bizkaiko udalerri bakarra Getxo izan zen.

PPzaleak, eraso faxistak eta lapurreta susmagarriak

Baina horrelakoak "ez dira kontu isolatuak", Sare Antifaxistaren ustez. Erakundeko kideen arabera, besteak beste, 2006ko otsailean, "Falange Vasca alderdiko kideak izan zituen lagun Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaileak", Kataluniako Estatutuaren aurka sinadurak batzeko, Areetako Ipotxen plazan egindako ekitaldian. 2008ko ekainean, berriz, Juan Sebastian Elcano deituriko Espainiako armadako ontzia egon zen lau egunez Algortako kaian. Bertan egindako bazkarian dozenaka "elementu faxista" parte hartu zutela ere salatu zuen Sare Antifaxistak. Azkenik, Getxoko Txorimalo gaztetxeak jasandako erasoak ere jarri zituzten mahai gainean. "Hauek adibide batzuk baino ez dira. Talde guzti horien arteko harremanak ahulak dira, baina argi dago hazitegia dela Getxo ingurua", ohartarazi zuten orduan Sare Antifaxistakoek.

Era berean, ultra eskuindarrekin edota gerra zikinarekin lotuta egon daitezkeen beste bi gertaera daude oraindik argitzeke udalerrian. Bata, Getxoko udaletxeko LABen bulegotik ordenagailua lapurtu eta bertan egindako sutea 2005eko urrian, eta bestea, orain zazpi zentimetroko pegatina jarri dioten Aldai Patronatuan izandako ordenagailu, disko gogorra, dirua eta argazki makinen lapurreta susmagarria. Lapurreta horrek Getxo rugby taldea, Bizarra Lepoan eta Egizu euskara elkarteak eta batez ere UKBERRI.NETi eragin zien, agerkariko argazkilari batek Ereaga hondartzan Espainiako Armadaren paraxutistek egindako erakustaldian Guardia Zibilaren jazarpena jazo eta bi egunetara.

Sare Antifaxistak kaleratu duen balizko Getxoko Falangearen komunikatua:

Getxoko Falangeak hainbat ekintza aldarrikatzen ditu

Adierazpen honen bidez, Getxoko herriak egun hauetan bizi izan duen gertaera gogoangarri baten berri eman nahi dizuegu.
Duela 75 urte, 1934ko otsailaren 13an, Falange Española (FE) eta Juntas de Ofensiva Nacional-Sindicalista (JONS) batu ziren. Emaitzari FE de las JONS izena eman zioten ekimena burutu zuten abertzaleek, emaitza oparoa, dudarik gabe, gure nazio espainiarrarentzat.

Data hori gogoratuta, eta duela 75 urte bezala ere, 2009ko otsailaren 13an Getxoko falangistok Getxoko Falangea sortu dugu, Bizkaiko kostaldeko gure herri hau Espainia dela aldarrikatzeko.
Oso harro gaude gure espainiartasunaz eta tinko eutsi nahi diogu. Baditugu lehenengo ekintzak egin. Adibidez, aste honetan pegatina asko hainbat tokitan ipini ditugu: Getxoko batzokietan, Getxo Bizia plataformaren lokalean, Getxoko herriko tabernetan eta Amnistiaren Aldeko Gestoren tabernan, Algortako alkartetxearen ondoan, Ezker Batuaren egoitzan, Batasuneko zenbait militanteren etxeen ondoan, Algortako "Egunkariak" kioskoan, ELAren egoitzan, eta abar. Ekintzak pentsatzen eta martxan jartzen jarraituko dugu, Getxok behar gaitu-eta.

Gora Getxo espainiarra! Gora Espainia! Gora Getxoko Falangea!

Getxoko Falangea


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Politika
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Politika:
Bonba-auto bat leherrarazi dute Madrilgo Barajas aireportuan

Getxo mailako Falangeko taldea osatu izana aldarrikatu dute | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea

Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
herri informazioaren leihoa
Otsaila 2010

A

A

A

O

O

L

I
01
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28

Gaurko Ekitaldiak

Estetika laguntzaile ikastaroan izena ematea Getxon



San Mames berriaren erakusketa Algortan



Mitologia tailerrean izena eman Lemoizen



"Bosteko" erakusketa Leioan



“Wanted” lehiaketa Getxo udalerrian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.