UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Uzt, 30 - 09:38 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 23 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Astelehena, Uztaila 26
·Gaurtik aurrera hilabetez egingo dituzte trafiko mozketak itsasadarreko errepidean (0)
·Aurten 561 aita-amek parte hartu dute Getxoko Gurasoen Eskolan (0)
Larunbata, Uztaila 24
·"Ez dauela inor mehatxatu gura" dio Getxoko Falangeak (0)
Ostirala, Uztaila 23
·Euskal preso politikoekiko "jarrera kontraesankorra" izatea egotzi dio Sopelako EAJri ezker abertzaleak (0)
·Getxoztar bat atxilotu dute kokaina saltzen zuelakoan (0)
·Eraso sexistarik gabeko jaien aldeko apustua berretsi du Getxoko Udalak (0)
·Berangoko jai batzordea: "Inposaketari aurre egiteko asmoz" (0)
·Aixerrota lepo beteko dute etzi gastronomo eta parrandazaleek (0)
·Hastear dira Gorlizko Santiago jaiak (0)
·Getxoko Falangearen mehatxuak gaitzetsi ditu Imanol Landak (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Politika Herria:Leioa 
Pagoa Zuluetaren kontrako zigor eskaera berretsi du fiskalak
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Osteguna, 2009 Urt, 22 - 10:07 AM
Politika
Epaiaren zain gelditu zen atzo, Pagoa Zulueta eta beste hamaika euskal herritarren aurka, Espainiako Auzitegi Nazionalean egin duten epaiketa. Eneko Perez eta Koldo Rosado nafarrei akusazioa kendu bai, baina Pagoa Zulueta leioaztarraren eta gainontzeko bederatzi lagunen kontrako zigor eskaera berretsi zuen herenegun fiskalak. Leioako gazteari 7 urte t'erdiko espetxe zigorra eskatzen diote, ETAri laguntza eman ziolakoan. Besteak beste, Iņaki Bilbao ETAko kidea Frantziara eramatea leporatzen diote. Egun, 45 urteko espetxe zigorra betetzen ari da Bilbao, 2002ko martxoan gertatu zen Juan Priede Orioko PSE-EEko zinegotziaren hilketagatik kondenatu ostean. Europa Press albiste agentziak zabaldutakoaren arabera, Iņaki Bilbao "osabatzat" daukala aipatu eta Frantziara eraman zuela onartu ei zuen epaiketan Zuluetak, baina ez zekiela bidaiaren arrazoia zein zen. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, ordea, beste lekukorik ezean, deklaratu duten polizia ugariek botatako "kontraesanak" salatu ditu, "auziperatu guztiek akusazioak era borobilean ezeztatu duten bitartean". Argazkian, 2005ean Zuluetaren alde egindako manifestazioetariko bat.

Ibon Fernandez Iradi "Susper"-ren paper emankorretan aurkitutako datuetan oinarritu omen dira Zulueta eta gainontzeko hamaika lagunak erruztatuen aulkian esertzeko. Hala ere, Europa Pressen arabera, Asier Burgaleta kenduta, akusatuak ez zituela ezagutzen adierazi zuen, lekuko gisa, bideo konferentziaz deklaratu zuen Susperrek. Egun, Frantzian dago espetxeratuta. Fiskalak, ordea, "frogatutzat" jo ditu akusazioak. Bere hitzetan, "polizien deklarazioak baloratzea besterik ez dauka tribunalak. Horietako batzuk epaitegian bertan berretsiak izan dira". Bitartean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak "epaiketa-fartsatzat" jo du Madrilgoa, froga bakarrak "torturapean" eta Poliziaren eskuetan egonik lortutako deklarazioak direlako, AAMko kideekin arabera. Gainera, inkomunikazioarekin amaitu arte tortura hor jarraituko duela ziurtatu dute, Algortan pasa den azaroan "torturaren aurkako protokoloa" ezarri arren sarekada hartako lagun guztiak torturatuak izan zirela gogoratuz.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Politika
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Politika:
Bonba-auto bat leherrarazi dute Madrilgo Barajas aireportuan

Pagoa Zuluetaren kontrako zigor eskaera berretsi du fiskalak | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Uztaila 2010

A

A

A

O

O

L

I
28293001
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
01

Gaurko Ekitaldiak
20:00
Udako Musika Zikloa Sopelan



Saratxaga auzoko jaiak Plentzian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.