UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Ira, 03 - 09:39 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 23 bisitari eta 1 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Osteguna, Iraila 02
·Bi gazte zauritu dira Berangon izandako auto istripuan (0)
Asteazkena, Iraila 01
·UK Martxak sare sozialetara egin du jauzi (0)
·Euskara ikasteko kurtso bereziak antolatu ditu Mankomunitateak (0)
·Mankomunitatean euskaraz jolasten gozatzeko aukera izango dute umeek azaroa heldu arte (0)
·Bertsolaritza ikastaroa antolatu dute Sopelan (0)
Asteartea, Abuztua 31
·Iraila eta abendura arteko gazte ikastaroak iragarri ditu Getxoko Udalak (0)
·Eskualdeko bigarren esaera zaharren txapelketa sortu da Plentzian (0)
·Getxophoto etzi hasiko da (0)
·Kartzela faxista batean hildako Andres Gangoiti gogora ekarri dute Gorlizen (0)
Astelehena, Abuztua 30
·Erandioko IV Argazkilaritza Lehiaketa abiatu dute (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Politika Herria:Algorta 
Torturaren aurkako aldarriak hartu ditu Algortako kaleak
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Astelehena, 2008 Abe, 29 - 05:57 PM
Politika
Ehunaka lagun, 500 bat antolatzaileen arabera, batu zen atzo eguerdian Algortan, Ibai Egurrola, Javier Gutierrez, Amets Ladislao, Mari Mertxe Alcocer eta Maribel Prieto Guardia Zibilaren eskuetan egon ziren egunetan jasandako "tortura basatiak" salatzeko. Hasi bezain laster, manifestazioa geldiarazi zuen dozenaka ertzainek osatutako polizia heziak. Tentsio uneak bizi izan ziren orduan: bertan bildutakoak "Zuek ere txakurrak zarete!" oihuka ere hasi zitzaizkien polizia agenteei. Ertzain buruak bi lagunen nortasun agiriak eskatu zituen eta, bitartean, beste pare bat polizia kameraz grabatzen ibili ziren. Nortasun agiriak begiratu ostean, manifestazioa egiten utzi zuten. Hala ere, "Ertzaintzaren buruak manifestazioa ilegala zela eta ondorioak izango zituztela iragarri zuen", Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez. Bien bitartean, "tortura kasuen aurrean salaketa jarrera aktiboa" hartzera dei egin die eragile politiko eta sozialei Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Argazkian, polizia hezi atzean, ertzain bat manifestazio burua grabatzen. Irudi gehiago hemen sakatuz ikus daiteke.

"Torturarik ez!" eta "Alde hemendik!" leloak irakur zitezkeen pankarten atzean, Uribe Kosta eta Erandiotik hurbildutako dozenaka lagunek bat egin zuten atzoko manifestazioan. Hedabideen artean ere jakin-mina eragin zuen martxak: abiatu behar zen ordurako, ugariak ziren Telletxe plazan ikus zitezkeen argazkilari eta kameralariak. Hala ere, ez ziren horiek izan bertaratutako lagun bakarrak. Ordu batetarako, Algorta erdialdean aparkatzeko lekua aurkitu ezinik zebiltzan jada Ertzaintzaren bost furgoneta. Kale kantoiak ere hartuak zeuzkaten polizia agenteak, brigada higikorrekoak tartean. Gauzak horrela, manifestazioak Algortako Etorbidea hartu behar zuenean geldiarazi zuten ertzainek. Deialdia ilegala zenaren aitzakian, bi lagunen identifikazioa behar zuela jakinarazi zuen polizien buruak. Hala ere, amaitu ezinezko minutuen ostean, bideari ekin zion protestak. Hori bai, Ertzaintzaren hiru furgoneten zaintzapean.

Ibilbide osoan zehar ugariak izan ziren "Hemen torturatzen da!", "Egindakoa ordainduko duzue!" eta "Alde hemendik, utzi bakean!" bezalako oihuak. Hala ere, Algortako batzoki parera heltzean, EAJren eta Eusko Jaurlaritzaren kontrako aldarriak nagusitu ziren. Hain zuzen ere, amaieran irakurritako oharrean, "torturatuak izango direla argi" eduki arren, atxiloketa guztiak "txalotzea" egotzi zieten EAJri eta Eusko Jaurlaritza osatzen duten EA eta EBri. Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Ertzaintzaren jokabidea ere ildo horretan kokatu zuten: "goputz polizial torturatzaile bat bezala diharduela oso ondo dakigu eskualde honetan", Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi zuenez. Baita ETBren jarrera informatiboa ere: "pinturaz zikindutako batzoki batek, torturaturiko herritarrak baino tarte handiagoa du ETBko albistegietan, ez al da lotsagarria?", salatu zutenez.

Itsu, mutu eta gor

Errepresioaren aurkako erakundeak "iruzurtzat" jo zuen, atzoko manifestazioa amaitutakoan, torturak saihesteko diseinatutako protokoloa. Adierazi zuenez, "tortura guztiak grabatuta egon eta komunikabide guztietan botako balituzte, mundu osoa astinduko lukeen eskandalua izango litzateke. Espainiar Estatuak Euskal Herrian aplikatzen duen salbuespen egoera ageri agerian utziko luke horrek". Bestalde, instituzio eta hedabideen jarrera gaitzetsi zuen Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Euren hitzetan, horiek guztiak "itsu, mutu eta gor" azaltzen dira tortura salaketen aurrean. Rubalcabak hedabideei eskatutako "konplizitatean" kokatu zuten aipatu jarrera.

Besteak beste, poltsa buruan estutu eta arnasarik gabe utzi, ordu luzez atxilotua biluzik eta begiak itxita mantendu, aluan jo telefono-aurkibide batekin, bortxaketa eta heriotza mehatxuak egin eta bestelako tormentuak aipatu zizkioten Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari orain hiru aste Guardia Zibilak Irunen, Itzubaltzeta / Romon eta Berangon atxilotu zituen Uribe Kostako bost lagunak. Hala ere, baldintzarik gabe espetxeratzea agindu zuen magistratuak. Bitartean, Ibai Egurrola gazte algortarra Soto del Realgo (Madril, Espainia) espetxetik Navalcarnerora eraman zuten joan den astean. Azken kartzela hori ere Madril aldean dago, Getxo udalerritik 455 kilometrotara. Orain egun gutxi Maribel Prieto berangoztarra eta Mari Mertxe Alcocer andre algortarra ere Soto del Realdik atera zituzten. Lehenengoa Avilako Brieva espetxera eraman, Berangotik 449 kilometrotara. Bigarrena, berriz, dirudienez hasiera batean Avilara eraman, eta gero Salamancako Topas espetxean sartu zuten. Bertan daukatela jakinarazi zuten bere etxekoek. Topas Getxotik 412 kilometrotara dago. Bitartean, aldaketarik egon ezean, Soto del Realen jarraituko lukete Algortako Amets Ladislao eta Leioako Jabier Gutierrez. Bestalde, atxilotuak izateko agindua zeukaten Algortako Andoni Elkano eta Berangoko Oihane Lekanda orain aste batzuk aurkeztu ziren epailearen aurrean eta horrek libre utzi zituen.


Manifestazio bukaeran irakurritako oharra:

Egun on eta milesker hurbildu zareten guztioi.

Hasteko gure berotasuna helarazi nahi diegu azkenaldi honetan basatiki torturatuak izan diren Euskal Herriko seme-alabei.

Tortura testigantza izugarriak iritzi berri zaizkigu: poltsa buruan estutu eta arnasarik gabe utzi, ordu luzez atxilotua biluzik eta begiak itxita mantendu, aluan jo telefono-aurkibide batekin, bortxaketa eta heriotza mehatxuak egin. Teorian, Guardia Zibilak epaileak agindutakoa egin izan balu, guzti hau grabatua egon beharko luke. Baina egun hauetan Amets, Mari Mertxe, Ibai, Maribel eta Gutik jasotako torturak ez daude grabatuak, gezurra esan digute, tortura ekiditeko protokoloa iruzur hutsa dela erakutsi digute. Baina, zer gertatuko litzateke tortura hauek guztiak grabatuta eta komunikabide guztietan botako balituzte?

Mundu osoa astinduko lukeen eskandalua izango litzateke eta Espainiak Euskal Herrian ezarrita duen salbuespen egoera ageri agerian geldituko litzateke. Baina tortura kasu hauek ere isilean pasatu dira, herri honetako erakunde politiko nagusiak, komunikabide nagusiak itsu, mutu eta gor daudelako errealitate basati honen aurrean.

Zelan ulertu daiteke, bost pertsona Guardia Zibilaren esku poltsa, sexu erasoak, mehatxuak eta abar bizitzen ari diren bitartean, zein ondoren torturaren existentziaren jabe izanda, torturaren arriskua eta salaketa egin ez duten medioen jarrera?

Erantzuna sinplea bezain kezkagarria da guretzako; eta Rubalcabak aurrekoan komunikabideei eskatutako konplizitatearen baitan ulertu besterik ezin dugu egin. Norabide honetan, torturaren existentziaren aurrean, tortura bera legitimatu edota isilarazi nahi duten komunikabideen jokabidea salatu nahi dugu.

Rubalcaba eta Zapaterok gerra tresna bezala erabiltzen dute tortura, sistematikoki eta modu basatian erabiliz. Informazio politikoa lortzen dute, autoinkulpazio eta inkulpazioak lortzen dituzte eta gizartean beldurra zabaltzeko erabiltzen da.

PNVk eta Eusko Jaurlaritza osatzen duten EA eta EBk txalotu egiten dituzte atxiloketa guztiak, argi izanik torturatuak izango direla. Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Ertzaintzak ere, gorputz polizial torturatzaile bat bezala diharduela oso ondo dakigu eskualde honetan. PNVk torturaren aurrean duen jarrera politikoaren logika berean ulertzen dugu ETBk torturaren aurrean duen jarrera informatiboa. Pinturaz zikindutako batzoki batek, torturaturiko herritarrak baino tarte handiagoa du ETBko albistegietan, ez al da lotsagarria?

Herri honetako alderdi politiko, gizarte eragile eta sindikatuei dei egiten diegu tortura kasuen aurrean salaketa aktibo bat hartzera. Isiltasunak konplizitatea besterik ez dakar. Torturarekin amaitzeko konpromiso argiak eta zehatzak behar dira. Bakoitzak bere eremutik, hitzetatik haratago, torturaren aurkako jardun praktikoa behar dugu herri honetan.

Herritarrei dei egiten diegu, urte luzez herri honetan martxan den torturaren aurkako lanean jarrai dezaten, herri presioak beharrezkoa izango baita torturarekin betirako amaitzeko.

Amnistiaren Aldeko Mugimendua (AAM)


Koska irratiak entzungai jarri du AAMk atzoko manifestazioa bukatuta irakurritako oharra. Irakurleak hemen dauka.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Politika
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Politika:
Bonba-auto bat leherrarazi dute Madrilgo Barajas aireportuan

Torturaren aurkako aldarriak hartu ditu Algortako kaleak | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Iraila 2010

A

A

A

O

O

L

I
303101
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
010203

Gaurko Ekitaldiak

San Antolin jaiak Plentzian



Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak salgai Algortan



Getxophoto 2010



Andres Gangoitiren bizitzari buruzko erakusketa Gorlizen



Getxo Kiroletako ikastaro berrietan izen emateko epea zabalik



Merkealdien azoka Sopelan


20:00
Marmara Dixieland Band kontzertua Erandion


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.