UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Uzt, 30 - 09:40 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 22 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Astelehena, Uztaila 26
·Gaurtik aurrera hilabetez egingo dituzte trafiko mozketak itsasadarreko errepidean (0)
·Aurten 561 aita-amek parte hartu dute Getxoko Gurasoen Eskolan (0)
Larunbata, Uztaila 24
·"Ez dauela inor mehatxatu gura" dio Getxoko Falangeak (0)
Ostirala, Uztaila 23
·Euskal preso politikoekiko "jarrera kontraesankorra" izatea egotzi dio Sopelako EAJri ezker abertzaleak (0)
·Getxoztar bat atxilotu dute kokaina saltzen zuelakoan (0)
·Eraso sexistarik gabeko jaien aldeko apustua berretsi du Getxoko Udalak (0)
·Berangoko jai batzordea: "Inposaketari aurre egiteko asmoz" (0)
·Aixerrota lepo beteko dute etzi gastronomo eta parrandazaleek (0)
·Hastear dira Gorlizko Santiago jaiak (0)
·Getxoko Falangearen mehatxuak gaitzetsi ditu Imanol Landak (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Politika Herria:Uribe Kosta eskualdea 
Guardia Zibilak lau etxe miatu ditu Algortan, Leioan eta Berangon
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Asteazkena, 2008 Abe, 10 - 03:35 PM
Politika
Guardia Zibilak, gutxienez, lau etxebizitza arakatu ditu bart eskualdean. Izan ere, Ibai Egurrola "Egus", Amets Ladislao eta Javier Gutierrez "Guti" Madrildik ekarri eta Algortako Bizkerre eta Zulueta eta Leioako Ikea Mendi kaleetako beren etxeetara eraman dituzte miaketen lekukoak izan daitezen. Era berean, Ladislao Berangora eraman dute bertako elizaren inguruan beste etxebizitza bat ikuskatzeko, albiste-agentziek jakinarazi dutenez. Miaketa horietatik guardia zibilek hainbat kutxa eta poltsa eraman dute. "El Mundo" egunkariaren arabera hainbat dokumentazio egongo litzateke barruan. Besteak beste, Egurrolaren kasuan goizaldeko 4ak arte luzatu da miaketa. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez, gurasoak etxean zeuden eta aterarazi egin zituzten euren semea sartzeko. Ez zuten elkar ikusteko aukerarik eduki. Egurrola, Ladislao eta Gutierrez pasa den astelehenean gauean atxilotu zituzten Irunen, Espainiako Barne Ministerioak emandako bertsio ofizialaren arabera. Bertsio horren arabera, hirurak Aitor Artetxe, Aitzol Iriondo eta Eneko Zarrabeitia ustezko etakideak atxilotzeko operaziotik ihes egiten lortu zuten. Atxiloketa horiek astelehenean ere izan ziren Pirinio Garaien departamentuan, 18:00etan. Bestalde, AAMk mobilizazioak deitu ditu egunero atxilotuak inkomunikazio egoeran jarraitzen duten bitartean. Ekimenak 20:00etan izango dira Leioako Boulevard-ean eta Algortako Telletxen. Argazkian, atzo Telletxen egindako manifestazioa.

"El Mundo" egunkariaren arabera, eta beti Guardia Zibilak emandako ustezko datuak erabiliz, Irunen atxilotutakoak ETA "erakunde terroristaren kide 'legalak', fitxatu gabekoak, dira", nahiz eta ondoren "ustezko" kideak liratekeela argitzen du Madrilgo egunkariak. Era berean, aurrekaririk ez dutela aipatu eta Egurrola Eusko Abertzale Ekintzak Getxon aurkeztu zuen udal hauteskundeetako zerrendan ageri zela azpimarratu du, 23. lekuan bazihoan ere. Iturri beretik aipatu dute "atxiloketa gehiago izatea ez dela baztertzen".

Bestalde, Michele Alliot-Marie Frantziako Barne ministroak bat etorri da Madrilek emandako bertsioarekin, eta Aitor Artetxe, Aitzol Iriondo eta Eneko Zarrabeitia Gerde herriko plazan atxilotzean "auto batek ihes egin zuela baieztatu genuen eta auto horrek, Espainian geldiarazi zutena, atxiloketak ahalbidetu zituen" Irunen, esan du.

Bertsio ofizialarekin jarraituz, hiru atxilotuek ustezko Bizkaia Komandoaren aurkako operaziotik ihes egin ei zuen Aitor Artetxe bere laguna mugaren bestaldera eraman zuten Iriondo eta Zarrabeitiarekin zeukan hitzordura hurbiltzeko. Hitzordu hori baliatu behar omen zuen Artetxek Frantzian klandestinitatera sartzeko. Horren arabera, Artetxe Bizkaian egon zen ezkutuan azken sei hilabetetan eta Guardia Zibilak dagoeneko Irunen atxilotutakoen baten bati leporatu dio Artetxe etxean gorde izana, baina oraindik ez du zehaztu nori. Era berean, ez dute aipatu Artetxe non egon den eta "ikertzen" ari direla azaldu dute hainbat komunikabideri egindako filtrazioen bidez. Bitartean, hiru atxilotuak ETAren buruzagitzarekin komunikazioan jarri eta muga igarotzeko txangoa antolatu zutela aipatzen du bertsio ofizialak.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Politika
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Politika:
Bonba-auto bat leherrarazi dute Madrilgo Barajas aireportuan

Guardia Zibilak lau etxe miatu ditu Algortan, Leioan eta Berangon | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Uztaila 2010

A

A

A

O

O

L

I
28293001
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
01

Gaurko Ekitaldiak
20:00
Udako Musika Zikloa Sopelan



Saratxaga auzoko jaiak Plentzian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.