UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2009 Abe, 20 - 12:06 AM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 23 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimo bat zara. Izena eman dezakezu dohan hemen klik eginez

Hemeroteka

Ostirala, Abendua 18
·Galder Bilbao "Txapi" algortarraren kontrako zazpi urteko espetxe zigor eskaera mantendu du fiskalak (0)
·Metroko bost bagoiko lehen trena hasi da zirkulatzen (0)
Osteguna, Abendua 17
·"Koloso Jurasikoak" dinosauroei buruzko erakusketa irekiko dute bihar campusean (0)
·Bizkaiko egoitzen lanuzteak "arrakastatsutzat" jo ditu CCOOk (0)
·BI pertsona zauritu dira Erandion izandako auto istripuan (0)
·Vicrila diruz laguntzea eskatuko dio Aldundiari Leioako PPk (0)
·Manifestazioa egingo dute bihar Sopelako kale-garbitzaileek (0)
·Bikartek ekarritako errusiar umeetako batek Leioan igaroko ditu Gabonak (0)
·Olentzerok eta Mari Domingik Leioako neska-mutilak bisitatuko dituzte (0)
·Rise to Fall taldeak irabazi du "Bilbo Hiria" lehiaketa (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Kultura Herria:Uribe Kosta eskualdea 
Iñaki Gonzalo eta Alfontso Etxegarai errepresaliatu uribekostarren lanak irakur daitezke Ataramiñe berrian
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Asteartea, 2008 Abe, 02 - 07:30 PM
Kultura
"Ataramiñe 08" izenburuko liburua aurketu dute, gaur eguerdian, Bilboko Kalderapeko kulturgunean. Orain artean argitaratu den errepresaliatu politikoen literatura koadernorik mardulenetakoa eta osatuena dugu hori, Ataramiñe argitaletxeko arduradunek azaldu dutenez. Deportazioan, espetxean eta ihesean aurkintzen diren ia 30 lagunen lanak bildu dituzte argitalpenean. Horien artean dira, Dueñas (Palentzia, Espainia) espetxean preso dagoen Itzubaltzeta / Romoko Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" eta Sao Tomen deportatuta dagoen Alfontso Etxegarai Atxirika plentziarra. Azken horrek idatzi ditu Cabo Verden hil zen Endika Iztueta santurtziar iheslari politikoaren omenezko hitzak, liburuaren kontrazalean. Santurtziarrari eskaini diote aurtengo alea. Horretaz gain, Urtzi Zubizarreta preso donostiar gazteak idatzitako "Kartzelako neurriak" poesia liburua eta Zorion Zamakola atxilo bilbotarrak egindako "Mendian gora, ibaian behera, Euskal Herrian zehar" izeneko mahai jokoa aurkeztu dute. Horiek guztiak, Durangon Euskal Liburu eta Disko Azokaren 43. edizioan egongo dira eskuragarri, abenduaren 5etik 8ra. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Jon Etxeandia, Olatz Caminos eta Mitxel Sarasketa, gaurko aurkezpenean.

Gainontzeko ekoiztetxek ez bezala, euren bokazioa "liburu gehiagorik ez ateratzea" dela aipatu du, gaurko prentsaurrekoan, Olatz Caminos Ataramiñe argitaletxeko kideak, "hori euskal preso politiko gehiagorik ez dagoela suposatuko lukeelako". Urtean zehar euskal preso eta iheslari politikoek egindako lanak bildu eta liburua atera ohi dute. Aurten, gainera, "inoiz baino parte hartze handiagoa" izan dela nabarmendu du Caminosek: "Euskal Herriak pairatzen duen gatazka politikoa azalean jasaten duten" ia 30 lagunen testigantza aurkituko dugu liburuan. Besteak beste, poesia, bertsoak, ipuinak, kronikak, margoak zein marrazkiak jasotzen ditu "Ataramiñe 08" aleak. "Oraindik orain bizirik dirautela eta euren sormen lana handia dela" adierazteko asmoz, Ataramiñekoen hitzetan. Azaldu dutenez, adierazpen artistiko horien bidez, "mundu erreal, gordin eta ankerraren ondoan, mundu irreal, oniriko eta amestuak aurkituko ditugu bata besteari kontrajarriz eta osatuz". 297 orrialdeko "Ataramiñe 08" liburua Durangoko Azokan jarriko dute salgai, 18 eurotan.

Bestalde, Meaux Chauconin Neufmontiers espetxe frantziarrean dagoen Urtzi Zubizarreta gazte donostiarrak idatzitako lehen poesia liburua argitaratu du Ataraminek. Azaldu dutenez, "Kartzelako neurriak" liburuan, "espetxearen hertsitasun inposatuan nekez kabitzen den pertsona bizi eta emankor baten isla aurkituko du irakurleak. Ziega arrotz hutsak, bakartasun ezin saihestuak, borrokarekiko konpromisoa, kidetasunaren garrantzia... Naturatik at dagoen zementuzko mundu irreal horretan, ezer ez da kalearen pare, berdin: kartzela den mundu surrealistako neurriak, gatibuarentzat ikasi beharrekoak izango dira biziraun nahi badu, eta irakurleari transmititzen saiatuko da Urtzi liburu honen bitartez". 80 orrialdeko poesia lana 10 eurotan jarri dute salgai.

Azkenik, Muret Seysses espetxe frantziarrean preso daukaten Zorion Zamakola bilbotarrak egindako mahai jokoa kaleratu dute. Berreziki umeentzat egina, pedagogikoa da "Mendian gora, ibaian behera, Euskal Herrian zehar" jokoaren helburu nagusia. Jokalariek, tableroan zehar euskal geografia ikasiz gozatzeko aukera izango dute. Tableroa, txartelak, fitxak eta dadoak baliatuz, Euskal Herriko mendi eta ibai nagusienak ezagutzeko aukera ematen du joko honek. Jokoaren ezaugarri nagusienak: truke sistemak erabili eta ezagutu, naturarekiko harremana landu, Euskal Herriko orografia ezagutu, eta adin guztietako pertsonek (8 urtetik aurrera) elkarrekin jolasteko aukera luzatzen du.

Errealitatea eta fikzioa

Olatz Caminosekin batera, Jon Etxeandia eta Mitxel Sarasketa -getxoztarra bera- preso ohiek ere parte hartu dute eguerdiko prentsa aurrekoan. Lehenengoak bildumako poesia bat irakurri du. Bigarrenak, berriz, preso bat idaztera zerk bultzatzen duen azaldu nahi izan du. Aipatu duenez, "guk aurkeztu behar izaten ditugu horrelako lanak egileak gure artean ez daudena, bideokonferentziarik ere ezin dugu egin". Hala ere, gutxigatik ezin izan du behe mahai jokoa aurkeztu Zorion Zamakolak. Izan ere, abenduaren 13rako dauka espetxetik ateratzeko data, jakinarazi dutenez. Bitartean, Literatuta aldetik espetxea "eremu emankorra" dela aipatu du Sarasketak; bai Literatura Unibertsalean, bai Euskal Literatutan, Etxeparetik hasita. "Komunikazioa bideratzeko (familiarrei gutunak...) idazten da gehien bat. Baina zailtasunak gainditu ezinik eta beste baliabiderik ez duenean, fantasia erabiltzen du presoak", azaldu du getxoztarrak. Irakurleengan, berriz, "kuriositatea, interes humanoa, abentura kutsua edota interes politikoa" eragiten dute horrelako lanek, Sarasketaren iritziz.

Bestalde, Ataramiñe bildumak egiten duen salaketa lana goraipatu du. "Idazleak espetxe funtzionarioen jazarpena dakar. Gehienetan bide izkutuetatik atera behar izaten dira lanak", aipatu du preso ohiak. Ildo horretan, "segun eta zer idazten duzun" horrek kartzela zigorra ekar dezakeela adierazi du Sarasketan. Horren adibidetzat jarri ditu Iñaki de Juanak idatzitako iritzi artikuluak. Bitartean, irakurleen iritzia jasotzeko asmoz, lanon egileen helbideak liburuan agertzen direla aipatu dute.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Kultura
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Kultura:
Jendea alai baino bero Algortako jaietan

Iñaki Gonzalo eta Alfontso Etxegarai errepresaliatu uribekostarren lanak irakur daitezke Ataramiñe berrian | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea

Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
herri informazioaren leihoa
Abendua 2009

A

A

A

O

O

L

I
3001
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
010203

Gaurko Ekitaldiak

Sahararako jakien bilketa Gorlizen



Olentzero eta Mari Domingiri emaiezu gutuna Sopelan


09:00
Olentzerorentzako gutunen postontzia Leioan



Pintxo Lehiaketa Getxo udalerrian


12:00
Gabonetako maratoia Gorliz irratian



Gabonetako kontzertuak Leioan


10:30
Itziar Lopez Uralderen Oroimenezko Lasterketaren 26. edizioa Algortan


11:00
Olentzero Lutxanan


12:30
Iraunkor abesbatzaren emanaldia Plentzian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.