UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Uzt, 30 - 09:39 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 23 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Astelehena, Uztaila 26
·Gaurtik aurrera hilabetez egingo dituzte trafiko mozketak itsasadarreko errepidean (0)
·Aurten 561 aita-amek parte hartu dute Getxoko Gurasoen Eskolan (0)
Larunbata, Uztaila 24
·"Ez dauela inor mehatxatu gura" dio Getxoko Falangeak (0)
Ostirala, Uztaila 23
·Euskal preso politikoekiko "jarrera kontraesankorra" izatea egotzi dio Sopelako EAJri ezker abertzaleak (0)
·Getxoztar bat atxilotu dute kokaina saltzen zuelakoan (0)
·Eraso sexistarik gabeko jaien aldeko apustua berretsi du Getxoko Udalak (0)
·Berangoko jai batzordea: "Inposaketari aurre egiteko asmoz" (0)
·Aixerrota lepo beteko dute etzi gastronomo eta parrandazaleek (0)
·Hastear dira Gorlizko Santiago jaiak (0)
·Getxoko Falangearen mehatxuak gaitzetsi ditu Imanol Landak (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Herria:Berango 
Uztailaren 13an 33/01 auziaren aurkako manifestazioa egingo dute Berangon
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Larunbata, 2008 Uzt, 05 - 02:27 PM

"Euskal Herriak askatasuna behar du!" lelopean eta ozenki "aski da!" esanez, Berangoko Gudarien plazatik abiatuko da manifestazioa, uztailaren 13an, igandearekin, 13:00etan. Uribe Kostako hainbat txokotatik bertaratutako 70 lagunen babesa zutela, aipatu udalerriko pilotalekuan egin dute iragarpena, gaur eguerdian, Mitxel Sarasketa algortarrak eta Jagoba Terrones berangoztarrak. Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituak izan dira berriki biak, beste 25 lagunekin batera, Etxerat, Askatasuna, Senideak, Amnistiaren Aldeko Batzordeak edo Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia erakundeetan lan egiteagatik. Sententzia dena delakoa izan, "herri honetara minimo demokratikoak ekarri arte, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak lanean jarraituko duela" berretsi dute Sarasketak eta Terronesek. "Euskal Herriaren hitza eta erabakia lortu eta Amnistiaren bidean lanean" jarraituko duela alegia. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Bide berean mintzatu dira Sarasketa eta Terronesekin batera agertutako Askatasuneko bozeramaileak. 33/01 auziaren bitartez, "zigortu nahi dutena finean Amnistiaren Aldeko Mugimendua" dela salatu dute errepresioaren aurkako erakundeko kideek. Hala ere, "lanean gogor eta tinko" jarraituko dutela ohartarazi dute. "Euskal Herriak askatasuna behar du, preso eta iheslariek elkartasuna behar dute eta gure oihu, aldarri eta salaketek presente egon behar dute. Askatasunaren aldeko borrokak eta elkartasunak ekarriko du estatu zapaltzaileen ezintasuna eta errepresio tresna guztien antzutasuna", adierazi dutenez.

Gaurko agerraldian irakurritako adierazpena:

Errepresioa salatu eta AMM aldarrikatu

Eguerdion eta mila Esker guztioi etortzeagatik:

Orain dela 30 urte uko egin zitzaion gatazka politikoa konpontzeari, Konstituzioa inposatu ziguten eta urte guzti hauetan bi estatuek dituzten tresna errepresibo guztiak erabili dituzte Euskal Herriaren askatasuna eta eraikuntzaren aldeko lana anikilatzeko.

Urte guzti hauetan Euskal Herriak hainbat bortizkeri jasan behar izan ditu bai estatu espainolaren bai estatu frantsesaren eskutik: 10 erakunde politiko ilegalizatuak izan dira, 4 komunikabide itxiak, 4.000 preso politiko baino gehiago egon dira, 35.000 pertsonatik gora atxilotuak, 321 euskal herritar erailak, ehunaka eta ehunaka lagun torturatuak …

PSOEk indar polizialarekin herri honek duen askatasun egarriarekin bukatuko duela uste du eta hor kokatzen dira azken hilabeteetan jasan duguna. Aipatutako errepresio guzti horren ondorioa da Euskal Herriko bazter guztietan hedatuta dagoen milaka eta milaka pertsonak osatzen dugun errepresaliatuen kolektiboa. Hori da Amnistiaren Aldeko Mugimendua. Hori da Espainiako Audientzia Nazionaleko epaiketan isildu, zigortu eta espetxeratu nahi dutena. 27 euskaldun daude eserita Audientzia Nazionalean eta inputatuei ezarri nahi dieten eskaera fiskala 10-13 urte bitartekoa da. Inputatuen artean, Jagoba Terrones berangoztarra eta Mitxel Sarasketa algortarra aurkitzen dira. Baina argi dugu nahiz Jagoba, Mitxel eta gainontzeko 25 inputatuak zigortuko dituzten ez gaituztela isilduko, preso politiko bakar bat dagoen bitartean, AAM bertan egongo baita elkartasuna, babesa eta Euskal Herriak pairatzen duen edozein errepresio bide zein metodo oro salatzeko.

Estatu espainolaren eta frantsesaren politika zapaltzaileak atal berezia du espetxean. Estrategia errepresibo orokorraren baitan espetxean ere garatuz doa salbuespeneko neurrien aplikazioa. Sakabanaketa eta urrunketa oinarri, isolatze politiko eta sozial planifikatua aurrera daramate. Espetxealdi prebentiboa, salbuespeneko neurria izan ordez mugarik gabe darabilte, modu are eta larriagoan presoa gaixorik den kasuetan. EPPKk espetxe egoera beti ukatu du, are espetxe politikaren neurri eta klasifikazio oro, euskal preso politikoei tratamendu berezia emanez erabilpen politiko hutserako bazka diren neurrian. Egun 13 euskal preso politiko aurkitzen dira gaixotasun larri eta sendaezinekin. Egoera honetan, Mikel Ibáņez-en euskal preso politikoa aurkitzen da, osasun egoera larrian egonik. Era berean, algortako Anjel Figeroaren gaixotasunak okerrera egin du azken aldian, eta egun, gurpil zoro batean sartuta dago: espetxera eraman, baldintza okerrak izanik berriro krisialdiak izan, egun batzuetarako ospitalera atera eta berriro espetxera. Horrela darama azken urtea, etengabe.

Egun Berangok 8 euskal preso politiko ditu, Euskal Herriaren alde borrokatzeagatik atxilotuak, torturatuak eta espetxeratuak izan direnak eta egun gugandik milaka eta milaka kilometrotara aurkitzen direnak: Patxi Markes, Irantzu Gallastegi , Lexuri Gallastegi , Orkatz Gallastegi, Martin Etxegarai , Ibai Aginaga, Borja Gutierrez eta Saioa Sanchez.

"Euskal Herriak askatasuna behar du!" lelopean eta ozenki "aski da!" esanez, uztailaren 13an 13:00etan Berangoko Gudarien Enparantzatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu eta denon kaleratzea ezinbestekoa dela aldarrikatzen dugu. Euskal Herriak askatasuna behar du, preso eta iheslariek elkartasuna behar dute eta gure oihu, aldarri eta salaketek presente egon behar dute. Askatasunaren aldeko borrokak eta elkartasunak ekarriko du estatu zapaltzaileen ezintasuna eta errepresio tresna guztien antzutasuna.

Bukatzeko guk gure partetik, ozenki esan nahi dizuegu gogor eta tinko jarraituko dugula lanean gure eskubideen zanpaketa onartzen ez dugulako eta gure ametsak egi bihurtuko direla sinesten dugulako. Euskal Herriak askatasuna behar duela aldarrikatuko dugu. Errepresioaren ondorioz sortutako mugimendu bat garen heinean, gu desagertzeko modu bakarra errepresioa desagertzea da.

Gogoratu: gaur Donostiako Bulebarretik 17:30ean preso gaixoen askatasuna exigituko da.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu:
· Egile honen berriak UKBERRI.NET



Uztailaren 13an 33/01 auziaren aurkako manifestazioa egingo dute Berangon | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 4 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Ever heard of szeroki backpac plecak do notebooka ? Must see this post! (Balorazioa: 1)
Egilea: Cope557 Data: 2009 Mar, 23 - 04:54 PM
(Erabiltzaile Informazioa | Mezu bat bidali)
szeroki backpac plecak do notebooka


Ever heard of Piękne Akcesoria Laptop ? Must see this post! (Balorazioa: 1)
Egilea: Cope557 Data: 2009 Mar, 23 - 04:57 PM
(Erabiltzaile Informazioa | Mezu bat bidali)
Piękne Akcesoria Laptop


Tabela Bundesliga - I am serious !! (Balorazioa: 1)
Egilea: Nenninger736 Data: 2009 Uzt, 17 - 02:48 PM
(Erabiltzaile Informazioa | Mezu bat bidali)
Tabela Bundesliga


last-minute sales - I am serious !! (Balorazioa: 1)
Egilea: Nenninger736 Data: 2009 Uzt, 17 - 02:54 PM
(Erabiltzaile Informazioa | Mezu bat bidali)
last-minute sales


Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Uztaila 2010

A

A

A

O

O

L

I
28293001
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
01

Gaurko Ekitaldiak
20:00
Udako Musika Zikloa Sopelan



Saratxaga auzoko jaiak Plentzian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.