UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Uzt, 30 - 09:40 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 22 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Astelehena, Uztaila 26
·Gaurtik aurrera hilabetez egingo dituzte trafiko mozketak itsasadarreko errepidean (0)
·Aurten 561 aita-amek parte hartu dute Getxoko Gurasoen Eskolan (0)
Larunbata, Uztaila 24
·"Ez dauela inor mehatxatu gura" dio Getxoko Falangeak (0)
Ostirala, Uztaila 23
·Euskal preso politikoekiko "jarrera kontraesankorra" izatea egotzi dio Sopelako EAJri ezker abertzaleak (0)
·Getxoztar bat atxilotu dute kokaina saltzen zuelakoan (0)
·Eraso sexistarik gabeko jaien aldeko apustua berretsi du Getxoko Udalak (0)
·Berangoko jai batzordea: "Inposaketari aurre egiteko asmoz" (0)
·Aixerrota lepo beteko dute etzi gastronomo eta parrandazaleek (0)
·Hastear dira Gorlizko Santiago jaiak (0)
·Getxoko Falangearen mehatxuak gaitzetsi ditu Imanol Landak (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Euskara Herria:Getxo udalerria 
Algortan eta Itzubaltzetan ospatuko dute ekainaren 14an Mintza Eguna
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Asteazkena, 2008 Api, 09 - 07:20 PM
Euskara
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatuta, Algortan eta Itzubaltzeta / Romon ospatuko da ekainaren 14an, larunbatarekin, III. Mintza Eguna, Rozio Luces Egizu Getxo Euskaldun! elkarteko dinamizatzaileak gaur iragarri duenez. Aurretik Iruņean eta Donostian egin ondoren, egun horretan Euskal Herri osotik etorritako 400 berbalagun (getxoztarrak barne) batzea espero dute, "elkar ezagutu, ondo pasatu eta euskaraz gozatzeko asmoz". Halaber, Getxo Udal Euskaltegiko, Lauaxeta AEKko eta Jose Antonio Agirre euskaltegiko irakasle eta ikasleak egongo dira gonbidatuta berbalagunen urteroko jaian parte hartzera, ikastaroari amaiera bikaina emateko asmoz. Bizarra Lepoan euskara elkartearekin batera, aipatu hiru zentroek osatzen dute Egizu. Argazkian, Koldo Iturbe Euskara zinegotziarekin batera eman du prentsaurrekoa gaur Lucesek. Izan ere, Eusko Jaurlaritzarenaz gain, Getxoko Udalaren laguntza izango du Egizuk Mintza Eguna antolatzeko.

Mintza Egunari hasiera emateko, Algortako Portu Zaharrean egingo diete ongi etorria berbalagunei. Ondoren hamaiketakoa egin eta kalejiran joango dira Algorta erdialderaino, bertan metroa hartu eta Itzubaltzeta / Romon bazkaria eta Patxi Perezen erromeriaz gozatzeko. Lucesek adierazi duenez, Euskal Herri osoko 46 udalerritan 2.500 lagun inguruk parte hartzen dute, "astean behin, kalean, parkean, tabernan edo frontoian, giro lasai eta atseginean", euskara dakitenak eta ikasi berriak euskaraz berba egiteko elkartzea helburu duen egitasmoan. Getxo udalerrian berriz, zortzi urte dira, Bizarra Lepoan euskara elkarteak berbalagun egitasmoari ekin zionetik. Egizuk 2005ean hartu zuen lekukoa eta, ordutik hona, bi urtetan behin sinatzen dute hitzarmena Udalarekin. Abenduaren 31n bukaera izango duen aurtengo akordioan oinarrituta, 16.900 euro jaso ditu aurten euskara taldeak, Iturbek jakinarazitakoaren arabera.

Inoiz baino indartsuago

Egun "inoiz baino indartsuago" dabil Getxon berbalagun egitasmoa, Lucesek nabarmendu duenez. Egizuko dinamizatzaileak emandako zenbakien arabera, 170 lagun parte hartzen ari dira aurten ekimenean, 26 taldetan banatuta. Gainera, udaberriarekin batera, talde berriak osatzeko kanpaina martxan jarri dute. Apiriletik ekainera bitarterako 20-30 lagun berrik izena ematea espero dute elkartekoek, beste lau talde gehiago osatu ahal izateko. Horrenbestez, apirilaren 15ra arte edukiko dute aukera izena eman nahi dutenek. Talde horietan parte hartzeraanimatu ditu euskaldun zaharrak Egizuko dinamizatzaileak, "beraien partaidetza oso garrantzitsua" delako. Baina guztia ez da astean behin ordubetez euskaraz mintzatzeko batzea. Urtero 25 bat jarduera (diaporamak, ipuin kontaketak, hitzaldiak, ikastaroak, tailerrak, bisita kulturalak, lehiaketak...) antolatzen dituzte Bizarra Lepoan eta udalerriko hiru euskaltegien elkarlanari esker. Igaz 1.000 lagun baino gehiagok parte hartu zuten ekimenetan. Horiek, "parte hartu nahi duten guztiei zabalik" daude, Lucesek jakinarazi duenez.

Horrela, hemendik eta ikasturtea amaitu bitartean honako ekitaldi hauek antolatu dituzte (horietatik asko beste elkarte batzuekin elkarlanean): apirilaren 12an, bizikleta irteera Barakaldotik; 14an, hitzaldi txalapartatsuak; 26an, mendi irteera Tologorrira (Urduņa, Bizkaia); maiatzaren 13 eta 14ean magia saioa Tor magoarekin; 17an, mendi irteera Kolitzara (Balmaseda, Bizkaia); 24an eta 25ean asteburua Zugarramurdin (Nafarroa Garaia); ekainaren 14an Mintza Eguna; eta ekainaren 21ean eta 22an asteburua Plazaolan bizikletaz ibiltzeko. Berbalagun ekimenean edo gainontzeko ekitaldietan parte hartzeko interesatuek honako bi telefono zenbaki hauetara dei dezakete: 944 914 357 edo 619 935 541 edo bestela egizugetxo[abildua]yahoo.com helbide elektronikora edo www.blogari.net/egizu blogera jo.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Euskara
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Euskara:
Jaso eskualdeko berri garrantzitsuenak zure telefonoan!

Algortan eta Itzubaltzetan ospatuko dute ekainaren 14an Mintza Eguna | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Uztaila 2010

A

A

A

O

O

L

I
28293001
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
01

Gaurko Ekitaldiak
20:00
Udako Musika Zikloa Sopelan



Saratxaga auzoko jaiak Plentzian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.