|
|
 |
Guardia Zibilak Gaztesarea eta Kaskagorri ikertu ditzan agindu du Auzitegi Nazionalak Igorlea: UKBERRI - Data: Asteartea, 2007 Urr, 23 - 03:25 PM
Espainiako Auzitegi Nazionalaren 2. Instrukzio Epaitegiko magistratuak Guardia Zibilari Gaztesarea gazte ataria eta Kaskagorri konpartsa ikertzea agindu dio, bi erakundeek gaur epailearen aurretik igaro ostean. Gaztesarearen eta Adoska kultur elkartearen ordezkariek uko egin diote deklaratzeari eta fiskaltzak ez du inolako neurririk eskatu haien aurka. Dena den, epaileak ikerketa agin du du. Bestalde, "Gara" egunkariak zabaldu duenez, Daniel Portero Dignidad y Justicia elkartearen presidenteak abiatu zuen auzia, pasa den Bilboko Aste Nagusian Kaskagorrik burututako Kaskaerrepresaliatuen Egunean "terrorismoaren goratzea" eta "biktimak umiliatzea" delituak burutu zutela salatuz. Akusazio partikularra Porterok berak Aste Nagusian egindako argazkiez, Kaskagorriren webguneko edukiez eta Bilboko PPren zinegotziek Kaskagorriren elkarte kulturaleko ordezkaritza identifikatzeko lanez baliatu omen da, "Gara"k jakinarazitakoaren arabera. Ezker abertzaleak elkarretaratze bat deitu du auziaren aurka protestatzeko. Hitzordua iluntzeko 20:00etan Etxebarrieta Anaien plazan jarri dute.
|
Erlaziodun estekak · Gaia sakondu: Gazteria
· Egile honen berriak UKBERRI
|
| Guardia Zibilak Gaztesarea eta Kaskagorri ikertu ditzan agindu du Auzitegi Nazionalak | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 71 Erantzun |
|
| | Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule. |
|
 |
|