UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Ira, 03 - 09:58 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 29 bisitari eta 1 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Osteguna, Iraila 02
·Edukiontzi eta koltxoi bana erre dituzte Gorlizen (0)
·Bi gazte zauritu dira Berangon izandako auto istripuan (0)
Asteazkena, Iraila 01
·UK Martxak sare sozialetara egin du jauzi (0)
·Euskara ikasteko kurtso bereziak antolatu ditu Mankomunitateak (0)
·Mankomunitatean euskaraz jolasten gozatzeko aukera izango dute umeek azaroa heldu arte (0)
·Bertsolaritza ikastaroa antolatu dute Sopelan (0)
Asteartea, Abuztua 31
·Iraila eta abendura arteko gazte ikastaroak iragarri ditu Getxoko Udalak (0)
·Eskualdeko bigarren esaera zaharren txapelketa sortu da Plentzian (0)
·Getxophoto etzi hasiko da (0)
·Kartzela faxista batean hildako Andres Gangoiti gogora ekarri dute Gorlizen (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Herria:Algorta 
Marian Perez del Riori harrera beroa egin diote Algortan
Igorlea: UKBERRI - Data: Igandea, 2007 Uzt, 01 - 09:01 PM

Atzo gauean, berrehun bat lagunek egin zioten emozioz beteriko harrera Marian Perez del Rio kaleratu berri duten preso politiko algortarrari Algortako Amnistia tabernan. Perez del Rio goizeko 9ak aldera irten zen Martutene espetxetik, 15 urteko zigorra beteta, eta negar artean atzean utzi zituen Maitane Sagastume eta Miren Azkarate preso politikoak zein lagun duen preso sozial bat. Presondegiko zuzendaritzakoek egindako mehatxuak tartean, eta ospakizun apalen ostean, Perez del Rio senideekin bildu eta Txetxu Fernandez bere senarra bisitatzera joan zen Burgoseko espetxera. 21:00etan, berriz, Portugaleteko Izar Gorri herriko tabernan jaso zuen lehenengo harrera eta bertan eta Euskal Etxean bere argazkiak jaso zituen. 22:00etan, Leioako gasolindegitik abiatu zen auto karabanan 50 bat lagun alboan zituela. 22:30ean, Amnistia tabernaren aurrean aurreskua dantzatu eta lore eskaintza egin zioten, "Zai dago ama" abestiaren doinupean. Ondoren, eusko gudariak abestu eta preso eta errefuxiatuen aldeko brindisa egin zuten, geroago Marianek Amnistian eta Gorrondatxen argazkiak batu zituela.

"Ez dakit ezta non nagoen. Urduri-urduri nabil". Horrela azaltzen zuen atzo, besarkada eta musuen artean, Marian Perez del Riok barruan zeraman sentimendu-koktela azaltzeko: lagunak eta senarra espetxean, seme-alabak eta beste lagun asko bere alboan, mugitzeko askatasuna berriro ere...

Bere alabak, baina, eguneko ibilbide osoaren berri eman zuen, tartean Martuteneko presondegitik irteteko Marian izan zituen arazoak. Alde batetik, bertako makinek ez zituztelako bere hatz-aztarnak ezagutzen eta atea ez zelako irekitzen, funtzionarioen barregurarako; beste aldetik, espetxe zuzendaritzakoek mehatxatu egin zutelako espetxean algara handia egitekotan bere irteera atzeratuko zutela. Horregatik, kanpoaldean lagun eta senide gutxi batzuk izan ziren, eta aparkalekuraino itxaron zuten txanpaina ateratzeko.

Txetxu Fernandez

Orain, ama etxean dela, Txetxu Fernandez aitarengan pentsatzen du. Maiatzaren 12tik beharko zuen kalean, baldintzapeko askatasunean, baina 2010era arte itxaron beharko dute, Paroten doktrina aplikatzen ez badiote. Kasu horretan, 2022ra arte ez lukete kaleratuko.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bere egunean salatu zuenez, Marian Perez del Rio "espetxe zigorra beteta" irten da kalera, "legediaren aplikazio zuzenaz lehenago ere irten behar bazuen ere. Bitartean Txetxu bere senarrak ez dauka oraindik irteteko datarik ere, Marian bezala kalean behar zuen arren". 1992ko maiatzaren 12an atxilotu zituzten biak, Barrikako euren etxean. Espetxeratu zituztenean hiru seme alaba txikiak utzi zituzten kalean, amamarekin bizi izan direnak. Carabanchel, Brieva, Langraitz eta Logroñoko espetxeetan izan ondoren Marian 1999ko irailean eraman zuten Martutenera. 2003ko hasieran kalera irten zen baldintzapeko askatasunean, baina fiskalak errekurritu egin zuen eta urte bat beranduago itzuli zen espetxera berriro.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu:
· Egile honen berriak UKBERRI



Marian Perez del Riori harrera beroa egin diote Algortan | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 1 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Re: Marian Perez del Riori harrera beroa egin diote Algortan (Balorazioa: 1)
Egilea: kevon847 Data: 2010 Urt, 22 - 12:07 PM
(Erabiltzaile Informazioa | Mezu bat bidali)
hauts de seine pref gouv fr, festival international flamenco paris, readme picasa com public, hotel chiang mai, villefranche sur mer, cable communication, decoration murale chambre, memoire pour pc portable, grossiste informatique professionnel, les expert miami


Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Iraila 2010

A

A

A

O

O

L

I
303101
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
010203

Gaurko Ekitaldiak

San Antolin jaiak Plentzian



Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak salgai Algortan



Getxophoto 2010



Andres Gangoitiren bizitzari buruzko erakusketa Gorlizen



Getxo Kiroletako ikastaro berrietan izen emateko epea zabalik



Merkealdien azoka Sopelan


20:00
Marmara Dixieland Band kontzertua Erandion


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.