UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Ira, 03 - 09:53 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 31 bisitari eta 1 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Osteguna, Iraila 02
·Edukiontzi eta koltxoi bana erre dituzte Gorlizen (0)
·Bi gazte zauritu dira Berangon izandako auto istripuan (0)
Asteazkena, Iraila 01
·UK Martxak sare sozialetara egin du jauzi (0)
·Euskara ikasteko kurtso bereziak antolatu ditu Mankomunitateak (0)
·Mankomunitatean euskaraz jolasten gozatzeko aukera izango dute umeek azaroa heldu arte (0)
·Bertsolaritza ikastaroa antolatu dute Sopelan (0)
Asteartea, Abuztua 31
·Iraila eta abendura arteko gazte ikastaroak iragarri ditu Getxoko Udalak (0)
·Eskualdeko bigarren esaera zaharren txapelketa sortu da Plentzian (0)
·Getxophoto etzi hasiko da (0)
·Kartzela faxista batean hildako Andres Gangoiti gogora ekarri dute Gorlizen (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Herria:Algorta 
Ehunaka olatu izan dira Algortako Portu Zaharrean presoen alde
Igorlea: UKBERRI - Data: Larunbata, 2006 Urr, 21 - 06:12 PM

Itsasoruntz ekimenak botatako deiari erantzunez, 275 bat surflari batu dira Algortako Portu Zaharreko uretan presoen eskubideak eta etxeratzea aldarrikatzeko asmoz. Ekitaldia ikusten, txalotzen eta animatzen, berriz, ehunaka eta ehunaka pertsona egon dira. Antolatzaileek aitortu dute “balorazio ona” egin dutela eta “oso pozik” daudela herriak emandako erantzunarekin, aurreikuspen guztiak gainditu dituena: “parte hartzea espero genuena baino askoz handia izan da, nahiz eta ohiko erakunde batek ez deitu. Dena den, hau lehenengo pausu bat baino ez da, eta jakin behar dugu gaur sortutako harremanak bideratzen, jendartearen parte hartzea bake prozesuan bermatuta geldi dadin”. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Arriskuak ekidituz

Kantauri itsasoari begirako ekitaldia 11etan hasi behar bazen ere, antolakuntzak ordubete atzeratu du dena, bestela marea behe-behean egongo zelako surflariak uretara botatzeko orduan. Inguruak dituen haitzak eta Galdaretxen egiten ari diren lanek sor zitezkeen arriskuak gutxitu nahi izan dituzte horrela.

Eguerdian, Portu Zaharreko eskailerak jaitsi dituzte, arrantzalez jantzita, Itsasoruntz ekimeneko hainbat lagun eskuetan sare bat sostengatzen zutela. Arrainak beharrean, ekimeneko ikurrak eta Uribe Kostako 33 preso politikoen erretratuak eraman dituzte porturaino. Presoei agurra dantzatu ostean, saretik askatu dituzte presoak, Kantauri itsasoren babespean jarriz. Geroago, preso ohi batek eta Peña Txuri surf eskola kide batek manifestua irakurri dute euskaraz zein gazteleraz.

Ondoren, taldeka antolatu dituzte surflariak. Gorria, konpromisoaren kolorea, egoki diete, kamiseta banaz, eskarmentu handiko surflariei. Berdea, esperantza, ohola gainean hainbatetan igo direnei. Azkenik, zuria, bakea eta justiziaren kolorea, jarri diete noizbait surfeatu dutenei zein gaur lehenengo aldiz taula esku artean hartu dutenei. Parte hartzea hain arrakastatsua izanik, surflarien erdia elastiko barik gelditu da, nahiz eta neopreno trajeak eta oholak guztientzat egon diren, hainbat jendek bereak izan ezik beste batzuk ekarrita.

Gezia eta borobila

Berde zein zuridunek ikastaro azkar bat jaso ondoren, gorridunek gezi-punta bat osatu dute itsasoan jendearen txalo eta presoen aldeko oihuen artean. Geroago, neofitoak batu dira geziaren atzekaldea egiteko. Horrela, Itsasoruntz ekimeneko ikurra uretan osatu dute. Horren ostean, Hawai uharteetako bizilagunengandik mundu osoko surflariek ikasi eta hartutako hildakoak eta ez daudenak omentzeko ohitura bat ekarri dute gurera: eskuak helduta borobila osatu dute surflariek. Geroago olatuak egin dituzte eta amaitu dute ur-ikuskizuna portura zuzenduz. Bertan, euskal presoak etxeratzeko zein amnistiaren aldeko oihuen eta txalo zaparrada ederraren artean jaso dituzte. Surflariak ere pozik irten dira, nahiz eta batzuek neke-neke eginda egon. Indarrak batzeko luntxa izan dute eta ondoren. Xabier Amuriza, Xabi Paya, Arrate Illaro, Galder Bilbao “Txapi” eta Fredi Paya bertso saioa eskaini dute, besteak beste, euskal presoak, surflariak, Portu Zaharra edo bertan ezkontzako argazkiak ateratzen zebilen bikotea izan dituztela hizpide.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu:
· Egile honen berriak UKBERRI



Ehunaka olatu izan dira Algortako Portu Zaharrean presoen alde | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Iraila 2010

A

A

A

O

O

L

I
303101
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
010203

Gaurko Ekitaldiak

San Antolin jaiak Plentzian



Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak salgai Algortan



Getxophoto 2010



Andres Gangoitiren bizitzari buruzko erakusketa Gorlizen



Getxo Kiroletako ikastaro berrietan izen emateko epea zabalik



Merkealdien azoka Sopelan


20:00
Marmara Dixieland Band kontzertua Erandion


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.