UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Ira, 08 - 02:36 AM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 25 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Astelehena, Iraila 06
·UK Martxarako bonoak salgai daude jada (0)
·Irailean borrokaldian izango dira Uribe Kostako sei preso politiko (0)
·Eunate Agirrek zaila ikusten du munduko bodyboard txapelketa eskuratzea (0)
·Konpostari buruzko hitzaldia eta Laborantza Ekologiko foroa izango dira urrian Sopelan (0)
·Begirale, zaintzaile eta eskola partikularretarako irakasle euskaldunen lan-poltsak zabaldu ditu Mankomunitateak (0)
·Jagoleentzako zerbitzu psikologikoa martxan da berriro ere Leioan (0)
·Haizea Hormaetxea leioaztarrak irabazi du Ondizen jokatutako Bizkaiko aurresku txapelketa (0)
·Erandio Landako udaletxe zaharra berriztatzeko lanen atzerapenaz kexu da PP (0)
·Algortako akuarioaren kudeaketa "kaskartzat" jo du Ezker Batuak (0)
·Getxo udalerriak hartuko ditu aurten immigrazioari buruzko Sozial Hitz topaketak (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Jendartea Herria:Algorta 
Telletxeko metroko sarrera itxiko dute Algortako jaietan
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Asteazkena, 2010 Uzt, 28 - 10:23 PM
Jendartea
Ostegun honetan abiatuko diren Algortako San Inazio jaiak direla eta neurri bereziak hartuko dituela jakinarazi du Metro Bilbao garraio enpresak. Telletxe kaleko geltokiko sarrera-irteera itxiko du "segurtasun kontuengatik" gauez, bihartik festak bukatu artean. Ostegun eta igandean 21:00etatik 06:00ak arte egongo da itxita, eta ostiral eta larunbatean, 21:00etatik 08:00ak arte. Bolueko sarrera-irteera ere, ostiral eta larunbatean itxita egongo da, 22:00etatik 03:00ak arte. Metro Bilbaok argitu duenez, trena hartzeko alternatibak Bidezabal eta Aiboako geltokiak izango dira. Azken hori, Bilgune Feministaren arabera, "gune beltza erraldoia" da. Argazkian, iazko koadrilen jaitsiera.

Getxoko Udalak ere hainbat neurri hartuko ditu. Hilaren 30ean eta 31n, su artifizialak izango diren egunetan, Ereagako moila itxi egingo dute trafikoarentzat, Kirol Portuko biribilgunearen eta Igeretxe ondokoaren artean, 22:30etik 23:30era. Gainera, jarriko duten segurtasun esparruan dauden pertsonak kanporatu egingo dituzte bertatik. Bestalde, barrakak abuztuaren 1era arte egongo dira Ereagan eta, hartara, eskumako errailean noranzko bikoitzeko bidea ipini dute, Terraza taberna eta igogailuaren tartean. Hilaren 29an ere neurri bereziak izango dira pregoia eta koadrilen jaitsiera direla eta. Horregatik, Telletxe, Algortako Etorbidea eta Mariandresena kaleetan trafikoa eten egingo dute, leku horietatik igaroko baitira koadrilak. Algortako Etorbidean, udaletxearen parean, autoak Foruak eta Euskal Herria kaleetarantz desbideratuko dituzte. Jaitsiera amaitutakoan ere jai eremuak itxita jarraituko du.

Uztailaren 30ean ere trafikoa eten egingo da, arratsaldeko 7etatik aurrera, jaitsiera tradizionala egiteko Cuatro Caminos-etik Ereagaraino, eta ondoren egingo den erromeriarako. Segizioa Basagoiti etorbideko erdira iritsitakoan zirkulazioa itxiko dute Ereagako moilan, Kirol Portuko biribilgunetik aurrera. Hartara, hondartzatik ateratzeko, auto guztiek Arriluzeko moilatik joan beharko dute.

San Inazio egunean, hilaren 31ean, Herri Krosa dela eta, 11:30etik 12:30era, Mariandresenako ezkerreko bidea eta Telletxe, Zodiacos taberna eta Algortako etorbidearen arteko zatiak itxi egingo dituzte. Telletxen, Hirutasun kaleko bidegurutzean, autoak Aingeruaren Etorbiderantz desbideratuko dituzte.

Txirrindulari lasterketarako aparteko neurriak

Abuztuaren 1ean, txirrindulari lasterketa izango da 9:00etatik 13:30era bitartean. Hori dela eta, aparteko zirkulazio neurriak ezarriko dituzte. Izan ere, 7:45etik 14:00etara Makaletako Etorbidea norabide bakarrekoa izango da Plentzia-Bilbo noranzkoan, Bilbo-Plentzia noranzkoa debekatuta egongo delarik. Bilbotik Berangora joateko autobidetik datozen autoak Fadura-Iturgitxi atzealdetik desbideratuko dituzte. Algortatik Berangora sartzeko Simon Otxandategi etorbidetik egin beharko da; eta Kurtxera sartzeko Azkorritik. Zugatzarteko etorbidea eta Ereaga eta Kirol Portuko sarbideak ere itxita egongo dira. Egun berean, hilaren 1ean alegia, trafikoa zuzenduko dute arratsaldeko 5etatik aurrera txikien jaitsiera dela eta, Telletxen eta Algortako etorbidean.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Jendartea
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Jendartea:
Maidagango pasonibelaren lurperaketa atzeratzea "burlatzat" jo du Getxoko PPk

Telletxeko metroko sarrera itxiko dute Algortako jaietan | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Iraila 2010

A

A

A

O

O

L

I
303101
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
010203

Gaurko Ekitaldiak

Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak salgai Algortan



Getxophoto 2010



Getxo Kiroletako ikastaro berrietan izen emateko epea zabalik



Andra Mari jaiak Urdulizen


11:30
Sopelako langile baten heriotza salatzeko kontzentrazioa Loiun


20:00
Kantu lirikoak Plentzian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.