UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Uzt, 30 - 09:47 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 23 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Astelehena, Uztaila 26
·Gaurtik aurrera hilabetez egingo dituzte trafiko mozketak itsasadarreko errepidean (0)
·Aurten 561 aita-amek parte hartu dute Getxoko Gurasoen Eskolan (0)
Larunbata, Uztaila 24
·"Ez dauela inor mehatxatu gura" dio Getxoko Falangeak (0)
Ostirala, Uztaila 23
·Euskal preso politikoekiko "jarrera kontraesankorra" izatea egotzi dio Sopelako EAJri ezker abertzaleak (0)
·Getxoztar bat atxilotu dute kokaina saltzen zuelakoan (0)
·Eraso sexistarik gabeko jaien aldeko apustua berretsi du Getxoko Udalak (0)
·Berangoko jai batzordea: "Inposaketari aurre egiteko asmoz" (0)
·Aixerrota lepo beteko dute etzi gastronomo eta parrandazaleek (0)
·Hastear dira Gorlizko Santiago jaiak (0)
·Getxoko Falangearen mehatxuak gaitzetsi ditu Imanol Landak (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Emakumea Herria: 
Emakumeen "prekarietatea" salatu dute Algortan
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Asteartea, 2010 Mar, 09 - 01:07 PM
Emakumea
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, emakumezkoek egun pairatzen duten "behin-behinekotasuna" salatu zuen atzo Algortan Uribe Kosta eta Erandioko mugimendu feministak. Erandiotik Algortaraino emakume gazte asanbladek arratsean egindako bizikletadaren ostean, iluntzean 144 neska-mutil manifestazioan atera ziren eskualdeko hiriburuko kaleetatik, "Feminismoz prekarietatea suntsitu!" lelopean. Parekidetasuna eta lan duinen aldeko aldarrien artean, martxa Teilagorri plazara heldu zen. Bertan gogoratu zutenez, atzo ere Emakumeen Mundu Martxa abiatu zen mundu mailan zein Euskal Herria mailan ere, Iruņetik. Bilgune Feminista eta LABeko kide banak euskaraz eta espainolez azaldu zutenez (mp3), hirugarren martxa honetarako ere "milaka arrazoi" daude, "besteak beste, prekarietatea, pobrezia, indarkeria, ikusezintasuna eta diskriminazioa" jarraitzen dutelako "emakume aurpegia" izaten. Ekitaldia performance-a, "Zutik, emakumeak!" ereserki feminista eta lunch batekin amaitu zuten. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Emakumeen Mundu Martxa bihar, asteazkenarekin helduko da eskualdera eta hori baliatuz, Euskal Herriko Emakumeen Eskubideen Karta (pdf) betetzea aldarrikatuko du bertako mugimendu feministak, "berdintasuna, askatasuna eta elkartasuna oinarri duen mundua" helburu.

Horien ardatzetako bati, emakumeen behin-behinekotasunaren aurkako borrokari, emango diote lehentasuna, noiz eta "eredu neoliberal eta patriarkalaren" jarduerak "emakumeok lan ordaindu duina izateko dugun eskubidea ziurtatzeko" bermerik eskaintzen ez duenean eta "are gutxiago krisi garaian". Izan ere, Iratxe Azkue Eskumaldeko LABeko eledunak salatu zuenez, sistema "kapitalista heteropatriarkalak" morrontza horiek ezartzen dituen bitartean, Administrazio ezberdinek hartzen dituzten krisiaren aurkako neurriek ere "sexuen arteko ezberdintasunak areagotu baino ez dute egiten". Izan ere, salatu zutenez, "sexu banaketan oinarrituta dagoen lan merkatura zuzenduta" baitaude.

Ildo berean, feministek gogor kritikatu zuten dirua zein arlo ekonomikotara bideratzen den: "krisian dauden industriak diruz laguntzean, gizartearentzat eta emakumeentzat onuragarriak izango liratekeen bestelako inbertsioak baztertzen dituzte". Horren adibide jarri zituzten hezkuntza, osasungitza, gizarte zainketa eta bestelako gizarte azpiegituretara bideratutako laguntza urriak. Izan ere, haien ustez, "emakumeok gara krisialdi honen eta aurrekoen kalteak biguntzen jarraitzen dugunak", besteak beste, "zainketa eta erreprodukzio lan" ia guztiak bere gain hartzen dituztela. Lan horiek "ez dira ez ordainduak eta ezta gizartean aintzat hartutakoak ere, baina, halere, guztiz beharrezkoak dira".

Horren aurrean, eta emakumeek "hiritar eta langile gisa" dituzten eskubideak borrokatzeko antolatzera deitu zuten. Izan ere, "lan duina, zerbitzu sozial egokiak, etxebizitza, zainketa, heziketa, osasuna eta bortxakeria sexistarik gabeko bizitza askea" lortzeaz gain, "egun, krisiaren aitzakiaz eta beldurra erabiltzen, orain arte eskuratutako lorpen sozialetan atzera pausuak" eman ez daitezen borrokatu beharra azaldu zuten.

Emakumeon Mundu Martxa

Bihar, asteazkena, Emakumeon Mundu Martxari egingo diote harrera eskualdean. Bizkaiko Zubitik sartuko da Uribe Kostan, 17:00ak aldera, Ezkerraldeari lekukoa hartuta, Getxoko Bilgune Feministak zehaztu duenez. 17:15ean, auto-karabanan abiatuko dira Erandiorantz; eta ordu laurden beranduago, Altzagan, metro geltoki ondoko plazan izango da ekitaldia. Ordura arte egindako horma-irudiak erakutsi eta, Kongori elkartasuna adierazteko asmoz, eskualdean egindako testigantzaren irakurketa egingo dute bertan. Izan ere, urriaren 17an, munduko emakumeak Kongoko Sud Kivu probintziara joango dira, gatazkan bizi diren emakume guztiei elkartasuna adierazteko asmoz. Amaitzeko, aipatu asteazken horretan, 18:00etan egingo diote agurra Emakumeon Mundu Martxari. Auto-karabanak gidatuko du lekukoaren furgoneta Bilboraino.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Emakumea
· Egile honen berriak UKBERRI.NET



Emakumeen "prekarietatea" salatu dute Algortan | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Uztaila 2010

A

A

A

O

O

L

I
28293001
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
01

Gaurko Ekitaldiak
20:00
Udako Musika Zikloa Sopelan



Saratxaga auzoko jaiak Plentzian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.