UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Ira, 08 - 02:53 AM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 22 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Astelehena, Iraila 06
·UK Martxarako bonoak salgai daude jada (0)
·Irailean borrokaldian izango dira Uribe Kostako sei preso politiko (0)
·Eunate Agirrek zaila ikusten du munduko bodyboard txapelketa eskuratzea (0)
·Konpostari buruzko hitzaldia eta Laborantza Ekologiko foroa izango dira urrian Sopelan (0)
·Begirale, zaintzaile eta eskola partikularretarako irakasle euskaldunen lan-poltsak zabaldu ditu Mankomunitateak (0)
·Jagoleentzako zerbitzu psikologikoa martxan da berriro ere Leioan (0)
·Haizea Hormaetxea leioaztarrak irabazi du Ondizen jokatutako Bizkaiko aurresku txapelketa (0)
·Erandio Landako udaletxe zaharra berriztatzeko lanen atzerapenaz kexu da PP (0)
·Algortako akuarioaren kudeaketa "kaskartzat" jo du Ezker Batuak (0)
·Getxo udalerriak hartuko ditu aurten immigrazioari buruzko Sozial Hitz topaketak (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Euskara Herria:Leioa eta Erandioko campusa 
Euskarazko lehen eskolak sustatu zituzten lagunak omenduko ditu bihar EHUk
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Osteguna, 2010 Mar, 04 - 09:08 AM
Euskara
Ostiral honetan, martxoak 5, euskarazko lehen ikasketen ezarpenaren 30. urteurrena ospatuko du Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Leioa eta Erandioko campusean. EHUk ere 30 urte betetzen ditu aurten. "Euskarazko irakaskuntzak 30 urte UPV/EHUn" izeneko ekitaldi horretan unibertsitatean "euskararen ezarpena bultzatu zuten" pertsonen ordezkaritza zabalari omenaldia egingo zaio, EHUko iturriek adierazi dutenez. Hitzordua 12:00etan jarri dute, campuseko areto nagusian. Lehenago, 10.30ean, 1979-80 ikasturtetik 1984-85 ikasturtera euskarazko ikasketak hasi zituzten Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikasle eta irakasleak EHUko Arboretumean bilduko dira eta omenezko zuhaitz batzuk landatuko dituzte. Argazkian, Leioa eta Erandioko campuseko hainbat fakultate.

Lehenago gertaera garrantzitsu batzuk izan baziren ere, esate baterako, EHUko Kimikako katedradun Jacinto Iturbek euskarazko lehen tesina irakurri zuen 1974an edo Rikardo Arrue kardiologoak euskarazko lehen tesia defendatu zuen 1976an, klase ofizialak euskaraz emateko oinarriak 70ko hamarkadako bigarren erdialdetik aurrera jarri ziren, EHUko arduradunen arabera. Adibidez, Zientzia eta Teknologia Fakultatean 1979-80an Biologia, Geologia eta Kimikako lehen maila osoa euskaraz eman zen; Donostiako Kimika Zientzien Fakultatean 1977an euskarazko lehen irakasgaiak eman ziren; Bilboko eta Donostiako Irakasleen Eskoletan lehenengoz ikasleak euskalduntzeko eskolak antolatu zituzten eta gero, 1978an, Euskal Filologia espezialitatea sortu zen eta ondoren gainontzeko espezialitateak euskaratzen hasi ziren. 1982-83rako beste espezialitateak ere euskaraz ikasi ahal ziren; Araban, 1977an, Arabako Unibertsitate Ikastetxean, Euskara Katedra eratu zen, bertako buru Koldo Mitxelena eta laguntzaile Enrique Knörr zirelarik. Ekimen hauetako protagonista asko ekitaldian izango dira. Bertan EHUko Euskara errektoreordeak izandako guztiak egongo dira, besteak beste.

Ekitaldiaren programa osoa da:

- Euskara eta Eleaniztasuneko errektoreorde Jon Irazusta jaunaren agurra.
- Karmele Artetxe historialariaren hitzaldia: "Euskara eta unibertsitatea 70eko hamarkadan".
- EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle Jesus Mari Txurruka jaunaren berbaldia.
- EHUko Letren Fakultateko irakasle ohi Karmele Rotaetxe andrearen berbaldia.
- EHUko Kimika Fakultateko irakasle eta ikasle ohi Maria Jesus Barandiaran andrearen berbaldia.
- EHUko ikasle ohi eta Basque Center for Applied Mathematics-eko (BCAM) zuzendari Enrique Zuazuaren berbaldia.
- 70eko hamarkadan euskarazko irakaskuntza sustatu zuten lagunei gorazarrea.
- 1981-84 urteetan EHUko errektore izan zen Gregorio Monreal jaunaren hitzaldia.
- EHUko errektore Ińaki Goirizelaia jaunaren hitzaldia.
- Musika eta dantza ekitaldia: "Ttakun ttan ttakun" ikuskizunaren pasarteak izango dira.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Euskara
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Euskara:
Jaso eskualdeko berri garrantzitsuenak zure telefonoan!

Euskarazko lehen eskolak sustatu zituzten lagunak omenduko ditu bihar EHUk | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Iraila 2010

A

A

A

O

O

L

I
303101
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
010203

Gaurko Ekitaldiak

Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak salgai Algortan



Getxophoto 2010



Getxo Kiroletako ikastaro berrietan izen emateko epea zabalik



Andra Mari jaiak Urdulizen


11:30
Sopelako langile baten heriotza salatzeko kontzentrazioa Loiun


20:00
Kantu lirikoak Plentzian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
ˇ 2003 ˇ Zuhar ˇ Informatika Zerbitzuak ˇ
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.