UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Uzt, 30 - 08:57 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 26 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Astelehena, Uztaila 26
·Gaurtik aurrera hilabetez egingo dituzte trafiko mozketak itsasadarreko errepidean (0)
·Aurten 561 aita-amek parte hartu dute Getxoko Gurasoen Eskolan (0)
Larunbata, Uztaila 24
·"Ez dauela inor mehatxatu gura" dio Getxoko Falangeak (0)
Ostirala, Uztaila 23
·Euskal preso politikoekiko "jarrera kontraesankorra" izatea egotzi dio Sopelako EAJri ezker abertzaleak (0)
·Getxoztar bat atxilotu dute kokaina saltzen zuelakoan (0)
·Eraso sexistarik gabeko jaien aldeko apustua berretsi du Getxoko Udalak (0)
·Berangoko jai batzordea: "Inposaketari aurre egiteko asmoz" (0)
·Aixerrota lepo beteko dute etzi gastronomo eta parrandazaleek (0)
·Hastear dira Gorlizko Santiago jaiak (0)
·Getxoko Falangearen mehatxuak gaitzetsi ditu Imanol Landak (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Politika Herria:Algorta 
Jon Rosales gazte algortarra atxilotu dute Katalunian
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Asteazkena, 2010 Ots, 17 - 07:25 PM
Politika
Europa Press albiste agentzia espainolak zabaldutakoaren arabera, Jon Rosales Palenzuela gazte algortarra da Mossos d'Esquadra poliziak gaur arratsaldean Gironan atxilotutako lagunetako bat. Adur Aristegi bergararra da bestea. Aipatu hedabideak Polizia iturriak aipatuz adierazi duenez, ohiko kontrol batean atxilotu dituzte biak Camprodonen, furgoneta batean zihoazela. "Frantziako mugatik hurbil", nabarmendu duenez. Iturri berberen arabera, bi atxilotuek debekatuta zuten muga igarotzea. Albiste agentzia espainolak dioenez, Rosalesen atzetik zebilen Guardia Zibila, larunbatean atxilotutako Ibai Beobidek bere izena aipatu omen duelako. Aristegi, berriz, Iņigo Gutierrez algortarrarekin eta Arkaitz Goikoetxea getxoztarrarekin lotu du Europa Pressek. 2008ko uztailaren polizia operazioaren ostean, 12.000 euroko fidantza ordainduta geratu zen libre. Biak ala biak Madrilera bidean jarri dituzte 19:15ak aldera. AAMk mobilizazioa deitu du biharko, osteguna, 20:00etan, Algortako Telletxe kalean. Argazkian, beste atxiloketa batzuen kontrako manifestazioa Algortan.

Algortan eta Berangon 2007ko urrian izan zen polizia operazioaren harira, hilabete geroago bere burua aurkeztu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalean Jon Rosales, bilatzeko eta atxilotzeko agindupean baitzegoen. Baltasar Garzonen aurrean aurkeztu ondoren, 6.000 euroko fidantza ordainduta askatzea erabaki zuen epaileak. Egun berean Auzitegi Nazionalean aurkeztutako Batxi Galdiz eta Gorka Oribe, ordea, Soto del Realeko (Madril) espetxean sartu zituzten. Rosalesi Espainiatik ateratzeko debekua ere ezarri zioten. Egun, kalean dira orduan atxilotutako Algorta, Getxo eta Berangoko gazteak. Halere, 2009ko irailean guztiak auziperatu zituen Garzonek, kale borroka taldea osatu eta 2004tik 2007ko uztailera bitarteko hamar ekintza inguru leporatuta.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Politika
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Politika:
Bonba-auto bat leherrarazi dute Madrilgo Barajas aireportuan

Jon Rosales gazte algortarra atxilotu dute Katalunian | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Uztaila 2010

A

A

A

O

O

L

I
28293001
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
01

Gaurko Ekitaldiak
20:00
Udako Musika Zikloa Sopelan



Saratxaga auzoko jaiak Plentzian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.