UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Uzt, 30 - 09:26 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 21 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Astelehena, Uztaila 26
·Gaurtik aurrera hilabetez egingo dituzte trafiko mozketak itsasadarreko errepidean (0)
·Aurten 561 aita-amek parte hartu dute Getxoko Gurasoen Eskolan (0)
Larunbata, Uztaila 24
·"Ez dauela inor mehatxatu gura" dio Getxoko Falangeak (0)
Ostirala, Uztaila 23
·Euskal preso politikoekiko "jarrera kontraesankorra" izatea egotzi dio Sopelako EAJri ezker abertzaleak (0)
·Getxoztar bat atxilotu dute kokaina saltzen zuelakoan (0)
·Eraso sexistarik gabeko jaien aldeko apustua berretsi du Getxoko Udalak (0)
·Berangoko jai batzordea: "Inposaketari aurre egiteko asmoz" (0)
·Aixerrota lepo beteko dute etzi gastronomo eta parrandazaleek (0)
·Hastear dira Gorlizko Santiago jaiak (0)
·Getxoko Falangearen mehatxuak gaitzetsi ditu Imanol Landak (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Gazteria Herria:Itzubaltzeta / Romo 
Abokatuek salaketa jarriko diote Itzubaltzetaren desalojoaren epaiketan deklaratu duen ertzainetako bati
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Asteartea, 2010 Ots, 02 - 12:00 AM
Gazteria
Itzubaltzeta gaztetxearen desalojoaren harira, bost gazte juzgatu dituzte gaur, astelehena, Bilboko Penaleko bigarren zenbakiko epaitegian. Horietatik lauk ez dute zalantzarik izan, eraikin barruan zein kanpoan, 2004ko irailaren 27ko goiz horretan, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia kalean egon zirela aitortzeko. Hala ere, lauek ukatu dute ertzainei harriak bota, gaztetxe barruan su-itzalgailu bat hustu, kalean zaramontziak gurutzatu edota polizia agenteei "ETA, hil itzazu!" bezalako oihuak zuzendu zizkietenik. Bitartean, ertzainek egindako deklarazioetan zalantza izan da nagusi: abokatuek kontra egin dietenean, orduan egindako atestatuari heldu zaizkio, "ia sei urte" igarota, "ondo gogoratzen ez" dutela argudiatuta. Akusazio publikoak deituta, lekukotza eman duten bederatzi polizia agenteetatik batek baino ez du seinalatu auzipetuetako bat: gertaeren egunean Itzubaltzetan ez zegoela esan duen gazte bakarra, alegia. Aldamiotik erori eta bizkarrean kolpea hartu ostean, "ia mugitu ezinik", bajan zegoela azaldu du Alfontso Zenon abokatuak defendatutako mutilak. Haren lekukotza berretsi dute bere anaiak, lankide ohi batek eta lan egiten zuen enpresaren nagusiak; baita horren ordez gaztetxe barruan egon zen gazteak ere. Azken horri ahoz hartu zioten DNI zenbakia ertzainek; "gaizki hartu ere", Zenonek aipatu duenez. Epaileak berak aitortu du, letra eta zenbaki bat gora behera, bataren zein bestearen DNIak antzekoak direla. Bitartean, orduan Bilboko San Inazio auzoan bizi zen gaztea ezagutzen zutenik ukatu dute gainontzeko auzipetuek. Hala ere, fiskalak ez du mutilaren kontrako akusazioa atzera bota. Abokatuek 52.478 zenbakidun agentearen kontrako salaketa iragarri dute, "testigantza faltsua ematea" egotzita. Epaiaren zain geratu da auzia. Argazkian, ostiralean manifestazio zaratatsuak zeharkatu zituen Itzubaltzetako kaleak; gaur, ordea, ez dute epaitegiaren aurrean kontzentraziorik egin, azkenean.

Auzipetutako zazpi gazteetatik bi ez zeuden arren, gaur egin dute lehengo Itzubaltzeta gaztetxearen hustuketaren inguruko epaiketa, Bilboko Penaleko bigarren zenbakiko epaitegian, Buenos Aires kalean. Falta ziren bi mutiletako bat ez zegoen etxean zitazioa eraman ziotenean. Beraz, ez zuen jasotzerik izan. Bestea, aspaldi bizi da Galizian eta, bideokonferentziaz deklaratu nahi zuen arren, ezin. Zazpientzat 21 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak, "ordena publikoa nahastea" egotzita. Horretaz gain, 40 eguneko kalte ordaina (10 euro eguneko) eskatzen du gaztetxe aurrealdean identifikatutako hiru lagunentzat, ertzainei aipatu irainak egitea leporatuta; baita 15 eguneko kalte ordaina (10 euro eguneko) ere, kalteak eragin zituztelakoan.

2004ko irailaren 27a

2004ko irailaren 27an, goizez, dozenaka lagun batu ziren Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia kaleko gaztetxe aurrean, Getxoko Udalak eraikina botatzera bidalitako hondeamakinari bidea oztopatzeko asmoz. Salaketak dioenaren arabera, "Gora ETA!", "Zipaio, entzun, pin, pan, pun!", "ETA hil itzazu!" eta horren pareko oihuekin hartu zituzten bertaratutako ertzainak. Bitartean, beste hainbat gazte omen zebiltzan zaramontziak gurutzatzen, trafikoa moztuz. Gaztetxe barruan zeuden lau gazteak, berriz, harriak botaka aritu zirela eta su-itzalgailu bat hustu zutela dio akusazioak.

Bestelakoa da gazteen ikuspuntua. Mutiletatik bik adierazi dutenez, eraikinaren azken pisuko balkoian jarri ziren beste bi lagunekin batera, koltxoien azpian, "gerturatutako komunikabideek gaztetxea husten ari zirela erakuts zezaten". Hori berau berretsi du gaur deklaratu duten bederatzi ertzainetatik batek. Aipatu beharra dago polizia horietatik lau ez zirela tokian bertan egon, gertaeren ostean komisarian beste ertzainei testigantza hartzen baizik. 52.477 zenbakidun agenteak aipatu duenez, sartu zirenean ez zuten erresistentziarik aurkitu barruan zeuden gazteen partetik; euren kaxa atera ziren. Eraikinetik "txuri-txuri eginda" atera ziren arren, ez du ziurtatzerik izan aipatu lau lagunek su-itzalgailua hustu zuten ala ez. Gaur epaitutako gazteetatik bi, berriz, kanpoan identifikatu zituzten. Euren hitzetan, Ertzaintzaren aldetik baino ez zen eman indarkeria, eserialdi baketsu baten kontra oldartu zirela, hainbat lagun zaurituz.

Mutiletako batek aipatu duenez, besotik helduta eduki zuen ertzainetako batek. Auzipetuaren hitzetan, agenteek "kontua ez atzera, ez aurrera" zegoela ikusi zutenean, zera esan zion polizietako batek besteari: "utziozu, egurra ematen hasiko gara eta". Bere garaian, lesio agiria ere aurkeztu zuen gazteak, sudurra apurtu ziotela frogatzeko. Lehenengo oldarraldiaren ostean, tokira bueltatu ziren neska-mutilak, "barruan zeuden lagunen egoeraz kezkatuta". "Orduan, bi agentek datuak eskatu eta ukabilka hartu ninduten, gainean piza egin nuen arte. Koltxoi baten kontra ere jarri ninduten, sudurra zapalduz", gazteak salatu duenez. Gaztetxe barruak atzeman zuten mutiletatik batek, berriz, "tortura psikologikoak" salatu ditu: "Banan-banan gela ilun batean sartu gintuzten eta bertan utzi, paretak jotzen zituzten bitartean. Gutako baten gaua Basurtun emango zuela ere esan ziguten", azaldu duenez.

Argudio nahikorik ez

Andoni Hernandez lau gazte horien abokatuaren arabera, "agenteetatik batek berak ere ez du eman, auzipetuak, leporatzen dizkieten delituengatik zigortzeko argudio nahikorik". Bi ertzainek baino ez dute auzipetu banak irainak bota zituztela aitortu, harriak jaurtitzeaz eta zaramontziak gurutzatzeaz ezertxo ere ez. 52.475 zenbakidunak gazteetako batek objektuak botaka ibili zela esan arren, Hernandezek kontra egin dionean, "dagoeneko sei urte direla" erabili du aitzakiatzat. Izan ere, ez zuen horrelakorik aipatu gertaeren egunean, atestatuaren arabera. Irainen izaera, ordea, "argi" zeukaten gaztetxe aurreko lerroan egon zirela deklaratu duten lau polizia autonomikoek, baten "Entzun, entzun, pin, pan, pun!" esan ziotela aipatu duen arren. Halaber, "zalantzarik ez" dute izan, "ordena publikoa nahastu" zela esateko orduan. 121 zenbakiko Getxoko udaltzainak, baina, ez zeukan horren argi. Tokiko poliziak aipatu duenez, "bortitza beharrean aktiboa" izan zen gaztetxe aurrean bildutako lagunen jokabidea. "Agian, irainen bat botako zuten, bai; baina, inondik inora leporatzen zaizkienak", aipatu duenez. Eraikin aurrean egon zirela onartu zuten bi auzipetuek adierazi bezala, bildutakoek egindako oihuak gaztetxeen aldeko aldarriak izan zirela esan du udaltzainak; "Herri bat, gaztetxe bat", adibidez. Kalte delituari buruz, "txintik ere ez" da aipatu, Hernandezen hitzetan.

Alfontso Zenon abokatuak defendatutako mutilaren egoerari dagokionez, lan egiten zuen aldamio enpresaren nagusiak ere deklaratu behar izan du gaztearen bertsioa berresteko. Azaldu duenez, 2004ko irailaren 13an izan zuen lan istripua orduan San Inazion bizi zen lagunak, gaztetxearen hustea gertatu eta bi aste lehenago beraz. Egun batzuk ospitalean egon ostean, Mutuan egin behar izan zuen errehabilitazioa, 2004ko abenduaren 8an sendagiria eman zioten arte. Hori dela eta, bere defenditua seinalatu duen 52.478 zenbakidun agentearen kontrako salaketa iragarri du Zenonek (mp3). Beste horrenbeste egingo du Andoni Hernandez gaur epaitutako beste lau gazteek abokatuak (mp3). Biek ala biek euren bezeroen absoluzioa eskatu dute.

Kaltetutako autoa

Akusatuek epaiketa egin arte sei urte itxaron behar izana aringarri izateko eskaera egin du Hernandezek. Bere hitzetan, “sei urteko aulki-zigorra bete behar izan dute, euren bizitzako sei urte. Beraz, bidegabetzat jotzen dut gazte hauek zigortzea”. Alfontso Zenonek defendatutako mutilari dagokionez, “nahikoa dela” adierazi du. Zenonek berak “demokrazioan berez egin beharko litzatekeen gauza” egin behar izan duela aipatu du: “nire bezeroaren errugabetasuna frogatzea, alegia, akusazioa denean horren erruduntasuna ziurtatu behar duena”. Gertaeren egunean kalteak jasandako autoari dagokionez, hori ere aringarri izateko eskaera egin du Hernandezek. Ibilgailuaren jabeak hasieran salaketa jarri, baina gerora kendu egin zuen gaztetxeko neska-mutilek kalteak ordaindu zizkiotelako. Gaur aipatu duenez, kalteak “gazteek eraginda, zaramontziak kentzeko orduan edo hondeamakinak eraginda” izan ziren ez daki. Izan ere, lanetik etorrita aparkatu eta, hurrengo egunean, hartzera joan zenean ikusi zituen kalteak. “Ordaindu zidaten gazteek ez zuten sekula esan kalteen eragileak eurak zirenik. Desalojoaren ondorioak auzotarrek ordaindu behar ez izatea baino ez zuten nahi”, azaldu du autoaren jabeak. Hernandez abokatuaren arabera, “ertzainen pilotakada batek eraginda ere” izan zitezkeen kalteak.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Gazteria
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Gazteria:
Gaztetxe Martxaren Uribe Kostako irudiak sarean jarri ditu UKBERRI.NETek

Abokatuek salaketa jarriko diote Itzubaltzetaren desalojoaren epaiketan deklaratu duen ertzainetako bati | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 2 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Ever heard of Typy Serie A ? Must see this post! (Balorazioa: 1)
Egilea: Nenninger684 Data: 2010 Api, 06 - 10:28 AM
(Erabiltzaile Informazioa | Mezu bat bidali)
Typy Serie A


You must hear of Danepoker! (Balorazioa: 1)
Egilea: Nenninger684 Data: 2010 Api, 06 - 12:37 PM
(Erabiltzaile Informazioa | Mezu bat bidali)
Danepoker


Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Uztaila 2010

A

A

A

O

O

L

I
28293001
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
01

Gaurko Ekitaldiak
20:00
Udako Musika Zikloa Sopelan



Saratxaga auzoko jaiak Plentzian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.