UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Uzt, 30 - 09:10 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 27 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Astelehena, Uztaila 26
·Gaurtik aurrera hilabetez egingo dituzte trafiko mozketak itsasadarreko errepidean (0)
·Aurten 561 aita-amek parte hartu dute Getxoko Gurasoen Eskolan (0)
Larunbata, Uztaila 24
·"Ez dauela inor mehatxatu gura" dio Getxoko Falangeak (0)
Ostirala, Uztaila 23
·Euskal preso politikoekiko "jarrera kontraesankorra" izatea egotzi dio Sopelako EAJri ezker abertzaleak (0)
·Getxoztar bat atxilotu dute kokaina saltzen zuelakoan (0)
·Eraso sexistarik gabeko jaien aldeko apustua berretsi du Getxoko Udalak (0)
·Berangoko jai batzordea: "Inposaketari aurre egiteko asmoz" (0)
·Aixerrota lepo beteko dute etzi gastronomo eta parrandazaleek (0)
·Hastear dira Gorlizko Santiago jaiak (0)
·Getxoko Falangearen mehatxuak gaitzetsi ditu Imanol Landak (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Politika Herria:Nafarroa Batua / Euskal Herria 
Espetxe politika "hiltzailearen" kontra larunbatean Bilbon manifestazioa egitera deitu dute
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Osteguna, 2009 Abe, 31 - 02:51 PM
Politika
Burujabetzaren aldeko bost alderdik euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazio berri bat deitu dute larunbaterako. Izan ere, atzo Etxerati emandako debekuaren aurrean, Jon Lasa Alternatibako Donostiako zinegotziak, Tasio Erkizia ezker abertzaleko militante historikoak, Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak, Pello Urizar EAko idazkari nagusiak eta Mertxe Colina Abertzaleen Batasuneko ordezkariak (argazkian, ezkerretik eskuinera) deialdia egin dute Donostiako hotel batean 13:30ean eman duten prentsaurrekoan. Haiek antolatutako mobilizazioa ere Bilbon izango da: “Dagozkien eskubideen jabe, Euskal Presoak Euskal Herrira” lelopean, 17:30ean hasiko da, Jesusen Bihotza plazatik. Espainiako Auzitegi Nazionalak atzo emandako debekua "adierazpen askatasunaren aurkako" neurritzat jo dute EAk, ezker abertzaleak, Aralarrek, Alternatibak eta ABk, eta Espainiako Estatuak "Euskal Herriaren kontrako estrategia" daukala salatu dute. Argazkia: Š Aralar.

Prentsaurrekoan irakurri den adierazpena:

Gaur hemen bildu garen alderdi politikook, bizi dugun larritasun egoeraren aurrean ondokoa agertu nahi diogu Euskal Herriko gizarteari:

Audientzia Nazionalaren debekua adierazpen askatasunaren eta biltzeko eskubidearen urraketa zuzena da. Eta gainera, Euskal Herria ukazio egoeran mantentzeko ongi diseinatutako Estatu estrategiaren baitan kokatzen dugunez, Abertzaleen Batasunak, Alternatibak, Aralarrek, Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak datorren larunbaterako Bilbon nazio manifestazioa egitera gonbidatzen ditugu Euskal Herriko herritar guztiak. Deialdia, arratsaldeko 17:30etan izango da Jesusen Bihotzaren plazatik, “Dagozkien eskubideen jabe, Euskal Presoak Euskal Herrira” lelopean.

Indarrean dagoen espetxe politikak sufrimendu arrasto luzea utzi du Euskal Herrian. Milaka dira espainiar eta frantziar Estatuetako espetxetatik baldintzari kaxkarrenetan egon izan direnak. Euren eskubideak behin eta berriz zapalduak izan dira.

Sakabanaketa, Bizi Osorako Zigorra, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak ez askatzea, isolamendua, bakartzea, mehatxuak, kolpeak, irainak, jipoiak, komunikazioen bortxaketa etengabea edo leku-aldatze erabat arbitrarioak eguneroko ogia dira euskal preso politikoentzat.

Guztiok dakigu senideek bizi duten errealitatea ere, gero eta gordinagoa bilakatzen ari dela. Beraien aurkako erasoek gora egin dute azken hilabeteetan. Kontrolak bidaietan, mehatxuak, irainak, beraien senitartekoen argazkiak erakusteko debekua eta azkenik espetxeetako atarian pairatuarazi nahi dieten tratu umiliagarria eta ez legala “katxeo por palpacion”. Guzti hau gutxi balitz, astebururo milaka lagun heriotzaren korridore etengabe batean sartzen ditu sakabanaketak. 40 minutuko bisita bat egiteko, edozein errepide bazterretan bizitza galtzeko arrisku bizian.

Egoera honekin amaitzeko garaia da. Euskal jendarteak egunerokoan ematen diren oinarrizko eskubide urraketa hauekin amaitu behar du. Guztion artean izugarrizko elkartasun uholdea eraiki behar dugu urraketa guzti hauekin amaitzeko.

Argi utzi behar baitiegu euskal preso eta euren senide eta lagunen aurka jotzeak, euskal jendartearen bihotzaren aurka bete betean jotzea suposatzen duela.

Guztion artean, guztiok konpromisoak hartuz helduko da indarrean dagoen espetxe politika kriminalaren amaiera. Goazen bada, elkartasun uholde hori indartzera.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Politika
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Politika:
Bonba-auto bat leherrarazi dute Madrilgo Barajas aireportuan

Espetxe politika "hiltzailearen" kontra larunbatean Bilbon manifestazioa egitera deitu dute | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Uztaila 2010

A

A

A

O

O

L

I
28293001
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
01

Gaurko Ekitaldiak
20:00
Udako Musika Zikloa Sopelan



Saratxaga auzoko jaiak Plentzian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
ˇ 2003 ˇ Zuhar ˇ Informatika Zerbitzuak ˇ
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.