Bilboko kaleetan "elkartasun uholde erraldoi bat" irudikatzera deitu du Etxeratek Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Asteazkena, 2009 Abe, 30 - 06:51 PM
"Euskal presoak Euskal Herrira dagozkien eskubide guztien jabe" lelopean, larunbat honetan, urtarrilak 2, Bilboko kaleak zeharkatuko ditu Etxeratek deitutako manifestazioak, Aita Donostia plazatik, 17:30ean abiatuta. Atzo bertan Bizkaiko hiriburuko udaletxearen aurrean egin zuten agerraldia euskal preso politikoen senideek. Ohiane Ozamiz Etxerat elkarteko kideak adierazi zuenez, "bada garaia sakabanaketa, bizi osorako zigorra, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak ez askatzearekin, isolamenduarekin, bakartzearekin, jipoiekin, mehatxuekin, komunikazioen bortxaketa etengabearekin edo senide eta lagunon aurkako katxeo eta umiliazio saiakerekin amaitzeko". Ildo horretan, larunbateko martxan parte hartzean daukan "garrantzia" nabarmendu zuen, presoak eta senideak jasaten ari diren erasoei aurre egiteko, "Bilboko kaleetan elkartasun uholde erraldoi bat irudikatzea ezinbestekotzat" joz. Argazkia: Š Etxerat.
Etxerat seguru dago protesta jendetsua izango dela. Hala izan beharra daukala dio, gainera. ĢUholdeģ hori osa daitekeela irudikatzeko, atzo dozenaka gizarte eragiletako ordezkariekin egin zuten agerraldia Etxerateko kideek. Han izan ziren, besteak beste, Aralarreko zein ezker abertzaleko kideak, LAB, EHNE, Hiru eta ESK sindikatuetakoak, eta Bilgune Feminista, IA, PAT, Bai Euskal Herriari, Elkartzen, ESAIT, Askapena eta Arabako Salhaketako kideak. Jasotako "milaka" atxikimenduren artean, ezker abertzaleak Basauriko espetxearen aurrean elkarretaratzea eginda babestu zuen atzo, larunbaterako deialdia. Besteak beste, euskal presoak eta senideak pairatzen ari diren "errepresio mota berriak" geldiarazi beharra aldarrikatu zuen. EPPKri estatus politikoa aitortu behar zaiola ere ohartarazi zuen Jose Ramon Etxebarriak, eta euskal presoek Euskal Herrian batuta egoteko eskubidea dutela.