UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Uzt, 30 - 08:56 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 24 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Astelehena, Uztaila 26
·Gaurtik aurrera hilabetez egingo dituzte trafiko mozketak itsasadarreko errepidean (0)
·Aurten 561 aita-amek parte hartu dute Getxoko Gurasoen Eskolan (0)
Larunbata, Uztaila 24
·"Ez dauela inor mehatxatu gura" dio Getxoko Falangeak (0)
Ostirala, Uztaila 23
·Euskal preso politikoekiko "jarrera kontraesankorra" izatea egotzi dio Sopelako EAJri ezker abertzaleak (0)
·Getxoztar bat atxilotu dute kokaina saltzen zuelakoan (0)
·Eraso sexistarik gabeko jaien aldeko apustua berretsi du Getxoko Udalak (0)
·Berangoko jai batzordea: "Inposaketari aurre egiteko asmoz" (0)
·Aixerrota lepo beteko dute etzi gastronomo eta parrandazaleek (0)
·Hastear dira Gorlizko Santiago jaiak (0)
·Getxoko Falangearen mehatxuak gaitzetsi ditu Imanol Landak (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Kultura Herria:Uribe Kosta eskualdea 
Eskualdeko hainbat errepresaliatu politikoren lanak irakur daitezke "Ataramiņe" berrian
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Osteguna, 2009 Abe, 03 - 07:55 PM
Kultura
"Ataramiņe 09" izenburuko liburua aurkeztu dute, gaur eguerdian, Bilboko Kalderapeko kulturgunean. Deportazioan, espetxean eta ihesean aurkintzen diren 21 lagunen lanak bildu dituzte argitalpenean. Horretaz gain, Borxa Urberuaga gernikarraren komiki binetak ere aurki daitezke bertan. Izan ere, ekimenean parte hartzea erabaki zuenean, oraindik preso zegoen gaztea. Urriaren 23an askatu zuten. Besteak beste, Dueņas (Palentzia, Espainia) espetxean daukaten Itzubaltzeta / Romoko Iņaki Gonzalo Casal "Kitxu" eta Frantzian preso dagoen Aitor Artetxe algortarraren idatziak jaso dituzte "Ataramiņe 09" alean, baita Sao Tomen deportatuta dagoen Alfontso Etxegarai plentziarraren kontakizuna ere. Bitartean, gainontzeko argitaletxeek ez bezala, euren bokazioa "liburu gehiagorik ez ateratzea" dela aipatu du, gaurko prentsaurrekoan, Mitxel Sarasketa Ataramiņe elkarteko kideak, euren nahia euskal presoak kalera ateratzea baita. "Ataramiņe 09" liburua Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan egongo da salgai, abenduaren 4tik 8ra bitartean, 18 eurotan. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Mitxel Sarasketa, Borxa Urberuaga, Zaloa Basabe eta Amaia Urizar.

Liburua osatzeko aurkitzen dituzten "zailtasun eta oztopoez" aritu da, lehenik eta behin, Zaloa Basabe Ataramiņeko kidea (mp3). Azaldu duenez, uda partean 700 eskutitz baino gehiago bidali zituzten espetxeetara, presoak idatzi edo marraztera anima zitezen. "Espero genuen arren, gero jakin genuen gutun gehienak erretenituak izan zirela", salatu duenez. Baina, oztopoen gainetik, senide eta lagunen bitartez heldu zen ziegetara deialdia. "Lanak e-postaz jasotzeko aukerarik ere ez daukagu", jarraitu du Ataramiņeko kideak. Hala ere, askotan "posta arruntez edota eskuz idatzita" baldin bada ere, heldu egiten dira. Basabek aipatu duenez, "hunkigarria izaten da senideak euren seme-alaben olerkian txukuntzen nola ahalegintzen diren". Liburua ailegatzen denean konturatzen dira, lan horren atzean, parte hartu duten 22 errepresaliatu horiek baino jende gehiago dagoela. Oscar Barreras presoak idatzitako hitzaurrea parafraseatuz, "elkartasuna zigortzen den garai hauetan", elkartasunak berak "oztopo eta zailtasun guztiak gainditzeko daukan indarra" azpimarratu du.

Presoen irudia islatuz

Ildo berean mintzatu da Mitxel Sarasketa (mp3). Berak ere komunikazio alorrean presoek izaten dituzten "murrizketak" aipatu ditu, idazteko, besteak beste. Azken aldian, aurrez aurreko bisitekin izaten ari diren gora beherak ere horren adibide bezala jarri ditu Ataramiņeko kideak. Hala ere, "kartzelan, jazarpen egoeran eta bizi diren zigor bizitza batean" egonda ere, "presoak bizirik" daudela adierazten du gaur aurkeztutako liburuak, Sarasketaren ustez. Bitartean, "Ataramiņe 09" irakurtzeko gonbitea luzatu die presoak "terrorista modura" hartzen dituzten horiei, "estereotipo gaizto horren atzean pertsona hauek daudela eta kartzelako mundu horretan zer dagoen ikus dezaten". Azkenik, presoen argazkien aferaz ere hitz egin du Sarasketak. "Jazarpen horren gainetik euren irudia presente egongo da Durangon eta Euskal Herrian", "Ataramiņe"-ren orrialdeetan, aipatu duenez.

Zaloa Basabe eta Mitxel Sarasketa Ataramiņeko kideez gain, Borxa Urberuaga eta Amaia Urizar preso ohiak ere izan dira gaurko prentsaurrekoan. Bilbotar neskak urtero parte hartu izan du "Ataramiņe" liburuan. Aurten, baina, urriaren 27an atera zen kalera. Urizarrek Naiara Mallabia preso bilbotarrak idatzitako olerkia irakurri du (mp3) gaurkoan. Urberuagak, berriz, espetxean idatzitako testutxoa irakurri du (mp3).


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Kultura
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Kultura:
Jendea alai baino bero Algortako jaietan

Eskualdeko hainbat errepresaliatu politikoren lanak irakur daitezke "Ataramiņe" berrian | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Uztaila 2010

A

A

A

O

O

L

I
28293001
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
01

Gaurko Ekitaldiak
20:00
Udako Musika Zikloa Sopelan



Saratxaga auzoko jaiak Plentzian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.