UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Uzt, 30 - 09:07 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 27 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Astelehena, Uztaila 26
·Gaurtik aurrera hilabetez egingo dituzte trafiko mozketak itsasadarreko errepidean (0)
·Aurten 561 aita-amek parte hartu dute Getxoko Gurasoen Eskolan (0)
Larunbata, Uztaila 24
·"Ez dauela inor mehatxatu gura" dio Getxoko Falangeak (0)
Ostirala, Uztaila 23
·Euskal preso politikoekiko "jarrera kontraesankorra" izatea egotzi dio Sopelako EAJri ezker abertzaleak (0)
·Getxoztar bat atxilotu dute kokaina saltzen zuelakoan (0)
·Eraso sexistarik gabeko jaien aldeko apustua berretsi du Getxoko Udalak (0)
·Berangoko jai batzordea: "Inposaketari aurre egiteko asmoz" (0)
·Aixerrota lepo beteko dute etzi gastronomo eta parrandazaleek (0)
·Hastear dira Gorlizko Santiago jaiak (0)
·Getxoko Falangearen mehatxuak gaitzetsi ditu Imanol Landak (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Politika Herria:Algorta 
Ongi etorri beroa egin diete espetxetik berriki ateratako gazte getxoztarrei
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Astelehena, 2009 Aza, 16 - 06:26 PM
Politika
Joan den larunbatean, azaroak 14, 300 lagun inguru batu ziren Algortako Bihotz-Alai plazan, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak emandako zenbakiaren arabera, espetxetik berriki ateratako Joseba Elorriaga, Aner Mimenza eta Lander Labajo gazteei eskainitako ongi etorri ekitaldian (mp3). Txalaparta, bertso, aurresku eta lore sorta artean, AAMko kide batek (mp3) "errepresioaren egoera" aztertu eta "mahai gainean elementu berria" daukagula azpimarratu zuen: ezker abertzaleak mahai gainean jarri duen proposamena, alegia. Horren helburua "presoak kaleratzea eta konponbide demokratikoa lortzea" dela aipatu zuen errepresioaren kontrako mugimenduko bozeramaileak. Eta, beraz, "bat egiten duela Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren helburuak lortzeko". Gauzak horrela, jendea animatu zuen, batetik, proposamen horren eztabaidan parte hartu eta hori bultzatzeko; eta bestetik AMMren egituretan antolatzeko, "konponbide demokratikoak aurrera egingo badu amnistiaren aldeko mugimendu zabal eta sendoa behar izango delako". Argazkian, ezkerretik eskuinera, Mimenza, Elorriaga eta Labajo agertoki gainean, batak besteari "askatasunaren giltza" ematen. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Txalaparta soinuek eman zioten hasiera larunbateko ongi etorri ekitaldiari. Horren ostean, ekitaldiko aurkezlea Joseba Elorriaga, Aner Mimenza eta Lander Labajok bizi izandakoak eta horren ingurukoak azaldu zituen herriko presoak aurkeztu aurretik, jendearen txaloen artean, haien argazkiak zeramatzaten pertsonak eszenatokiaren aurrean kokatzen zihoazen bitartean. Txapela jantzi zieten omendutakoei, loreak eman zizkieten eta ohorezko dantzak egin. Kalera ateratako azken presoak zurezko giltza pasatu zion Elorriagari, horrek Mimenzari eman eta azkenean Labajoren eskuetan amaitu zuen, Algortako tradizioari jarraituz, kaleratutako azken presoak giltza gordetzen baitu hurrengoari "atea zabaltzeko". Orduan megafoniatik preso batek grabatutako mezua jarri zuten entzuteko. Lau bertsolarik bertso bana eskaini zizkieten (Etengabek zabaldutako bideoa ikusi).



Gero kanta bat, herriko abeslari baten eskutik; Lander animatu eta harekin batera kantatu zuen abestia. Ondoren etorri ziren Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kidearen hitzak. Horren ostean, espetxetik berriki irtendako hiru gazteek hitz egin zuten (Etengabek zabaldutako bideoa ikusi).



Eta amaitzeko, "Eusko Gudariak" abestu aurretik, omendutako hirurek "Txikia" abestia kantatu zuten, atxiloketa egunetan, "ziegetako egunetan hori abestuta hartu zuten indar eta kemena gogoratzeko". Ekitaldia amaituta, manifestazioa egin zen Algortako kaleetan barrena. Bazkaltzeko orduan herri bazkaria egin zen, giro ezinonean: bazkari bikaina, giro kementsua, trikitia, opariak, hitzaldiak… "preso guztiak kaleratu eta askatasuna lortzeko gogo bizian", AAMk azaldu duenez.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Politika
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Politika:
Bonba-auto bat leherrarazi dute Madrilgo Barajas aireportuan

Ongi etorri beroa egin diete espetxetik berriki ateratako gazte getxoztarrei | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Uztaila 2010

A

A

A

O

O

L

I
28293001
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
01

Gaurko Ekitaldiak
20:00
Udako Musika Zikloa Sopelan



Saratxaga auzoko jaiak Plentzian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.