UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Uzt, 30 - 09:37 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 21 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Astelehena, Uztaila 26
·Gaurtik aurrera hilabetez egingo dituzte trafiko mozketak itsasadarreko errepidean (0)
·Aurten 561 aita-amek parte hartu dute Getxoko Gurasoen Eskolan (0)
Larunbata, Uztaila 24
·"Ez dauela inor mehatxatu gura" dio Getxoko Falangeak (0)
Ostirala, Uztaila 23
·Euskal preso politikoekiko "jarrera kontraesankorra" izatea egotzi dio Sopelako EAJri ezker abertzaleak (0)
·Getxoztar bat atxilotu dute kokaina saltzen zuelakoan (0)
·Eraso sexistarik gabeko jaien aldeko apustua berretsi du Getxoko Udalak (0)
·Berangoko jai batzordea: "Inposaketari aurre egiteko asmoz" (0)
·Aixerrota lepo beteko dute etzi gastronomo eta parrandazaleek (0)
·Hastear dira Gorlizko Santiago jaiak (0)
·Getxoko Falangearen mehatxuak gaitzetsi ditu Imanol Landak (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Politika Herria:Urduliz 
Andoni Muņoz Urduliztik kanpo 15 urte daramatzala gogoratu dute lagunartean
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Astelehena, 2009 Aza, 02 - 07:28 PM
Politika
Andoni Muņoz de Vivar Berrio Urdulizko euskal preso politikoak herritik kanpo 15 urte egin dituela gogoratu dute azken egunotan dozenaka auzokidek. Etxeratek eta Iretargi kultur elkarteak antolatutako ekimenetan herri giroa izan da nagusi, antzinako gogorapenak eta amorrua ere ez direla falta izan. Horrela, ostegunean "15 urte Urduliztik kanpo" hitzaldi eta bideo-forumera 40 lagun hurbildu ziren. Bertan, Muņozek zein 1994an ihes egiteari ekin zioten Gorka Martinezek eta Iņaki Bilbaok pairatutako sakabanaketaren berri eman zuten. Ostiralean, berriz, hileko azken ostiraleko elkarretaratzea berriro egiteari ekin zioten, 16 lagun bildu zirela. Baina, herrikideen omenez, ospakizunak ere egin zituzten, eta horrela, 61 pertsona bildu ziren larunbatean herri bazkarian, aurretik triki poteoa eta ondoren antzerkiaz gozatu zutenak. Iluntzean ere, Auskalo Non taldearen erromeriarekin dantza egiteko aukera izan zuten.

Muņozek 43 urte ditu eta urriaren 25ean Ertzaintzak atxilotu zueneko 15. urtemuga bete zen. Orduan, Areetako Bizkaiko Zubiko plazan harrapatu zuten, Itzubaltzeta / Romoko Iņaki Gonzalo Casal "Kitxu", Algortako Iņigo Otazua Urresti "Oti" eta Angel Figueroa Fernandezekin batera. Gauzak horrela, Kitxu eta Oti preso sartu zituztenetik 15 urte ere bete dira. Anjel Figueroa algortarraren egoera ere ez da oso ezberdina. Azaroaren 12an Langraizko espetxetik atera eta etxera ekarri zutenetik kalean baina oraindik ere "preso" daukatela salatu du hainbatetan Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Gaixotasun larria du algortarrak eta kontrol neurri oso zorrotzak ezarri dizkiote. Kartzelan ezarritako hainbat baldintza jarri dizkiote.

Ekintzarik ez

Ekintzarik burutu ez zuen Lanbroa komandoko kideak izatea leporatu zieten lauei, Andoni Muņozi 30 urteko zigorra ezarriz. Handik aurrera, urduliztarrak Carabanchel, Alcala-Meco, El Dueso, Basauri eta Langraiz espetxeak ezagutu ditu, haietako batzuk hainbat bider, gainera. Azken zortzi urteotan Araban izan da. Tartean, atxilotu eta sei hilabetera, udal hauteskundeetara aurkeztu zen, Urdulizko Herri Batasunaren bigarren zerrenda kide gisa. Zinegotzi aukeratu zuten.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Politika
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Politika:
Bonba-auto bat leherrarazi dute Madrilgo Barajas aireportuan

Andoni Muņoz Urduliztik kanpo 15 urte daramatzala gogoratu dute lagunartean | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Uztaila 2010

A

A

A

O

O

L

I
28293001
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
01

Gaurko Ekitaldiak
20:00
Udako Musika Zikloa Sopelan



Saratxaga auzoko jaiak Plentzian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.