UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Ira, 03 - 09:32 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 24 bisitari eta 1 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Osteguna, Iraila 02
·Bi gazte zauritu dira Berangon izandako auto istripuan (0)
Asteazkena, Iraila 01
·UK Martxak sare sozialetara egin du jauzi (0)
·Euskara ikasteko kurtso bereziak antolatu ditu Mankomunitateak (0)
·Mankomunitatean euskaraz jolasten gozatzeko aukera izango dute umeek azaroa heldu arte (0)
·Bertsolaritza ikastaroa antolatu dute Sopelan (0)
Asteartea, Abuztua 31
·Iraila eta abendura arteko gazte ikastaroak iragarri ditu Getxoko Udalak (0)
·Eskualdeko bigarren esaera zaharren txapelketa sortu da Plentzian (0)
·Getxophoto etzi hasiko da (0)
·Kartzela faxista batean hildako Andres Gangoiti gogora ekarri dute Gorlizen (0)
Astelehena, Abuztua 30
·Erandioko IV Argazkilaritza Lehiaketa abiatu dute (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Politika Herria:Algorta 
Ehunaka lagunek egin diote harrera Lander Labajori
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Astelehena, 2009 Aza, 02 - 02:52 PM
Politika
Harrera jendetsua egin zioten Lander Labajori Algortan pasa den larunbatean, gaztea Aranjuezko espetxetik irten eta herrira iritsi zenean. AAMk Etengabe bitakoran zabaldu duenez, Labajo arratsaldeko 17:30ak inguruan kaleratu zen Aranjuezko espetxetik, bere etxekoek goizean 10.000 euroko bermea jarri ostean. Etxekoekin eta lagunekin batera Algortako bidea hartu zuen. Herrira 22:30ak aldera iritsi zenean 600 lagun inguru zituen zain harrera beroa (mp3) egiteko. Izan ere, bertan ziren, zain zituenen artean, Indabadan parte hartutako gazte piloa, zapi gorria lepoan jarrita. Bertan ziren Landerrekin batera lanean ibilitako jende ugari eta espetxean izandako kide asko. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldu duenez, "holakoetan askotan gertatu ohi denez polizia kamuflatu bat ere bazen jendearen artean. Hura identifikatu eta alde egiteko konbidatu zuten. Hasiera batean bazter batera jo eta telefonoa markatzen hasi zen. Alde egitea hobe zuela esan zioten, Telletxe aldera jo zuen orduan, bertan beste bi pertsonekin bildu, auto batean sartu eta alde egin zuten". Argazkian, Labajo Kukutzak oparitutako oroigarria eskuan. Argazki gehiago hemen ikus daiteke. Berriz, Etengaberen irudiak hemen daude.

Dena dela, "benetan harrera beroa izan zen, hunkigarria eta indartsua era berean" izan zen AAMren aburuz. Lander iritsi orduko lagunak inguratu, besarkadak hasi eta "maitasun eta indar ikaragarria" transmititu zien Landerrek berarekin bat egin nahi izan zuten guztiei. Hainbeste jenderen artean, agurrak, besarkadak eta presoen aldeko oihuen artean, pixkanaka, harrera ekitaldiari hasiera eman zitzaion: ohorezko aurreskuaren ostean indabadaren zapia jarri zion gazte batek eta berarekin preso izandako baten amak loreak eskaini zizkion.

"Antikapitalismoa beti!"

Orduan, bertsolarien txanda izan zen: zortzi bertsolarik bertso bana kantatu zioten. Kukutxako gaztetxekoak bertara agertu eta zurezko ukabila oparitu zioten; Andra Mariko auzokideen elkarteko kideek Labajok egindako lana goraipatu zuten eta opari bat egin zioten; Txorimalo gaztetxekoek Landerrek gaztetxean izandako eragina gogoratu zuten; Amnistiaren Aldeko Mugimendukoek aipatu zuten "euskaldunak izan, libre bizitzeko eta justizia sozialaren alde jarduteak gure bizitzari zentzua ematen diola, baina askotan ondorio gogorrak ere izaten dituela", eta zentzu horretan elkartasunaren garrantzia azpimarratu eta egun pozgarria izanda ere oraindik kartzelan diren herritar guztiak gogora ekarri eta guztiak kaleratu arte borrokan jarraituko dutela agindu zuten.

Orduan, Lander Labajoren txanda iritsi zen. Oso hunkituta, holako harrerarik ez zuela espero esan zuen, eta eskerrak eman zizkien bertan zeuden guztiei. Antolatu beharra azpimarratu zuen, erakunde politiko, sozial, kultural eta bestetan, "herria egin geuk egiten dugulako, ez besterik. Indarra, daukagun indarra" bertan "begi bistan" zegoela. Borroka antikapitalista eta antisistema aldarrikatu zuen, herri-borroka. Eta herriko presoak gogora ekarri zituen azkenean, denak kalean behar ditugula esateko, oso hitzaldi indartsu eta hunkigarrian, behin eta berriro etenda bertan zeudenen txaloez eta oihuez. Presoei zuzendutako “maite zaituztet” oihuarekin amaitu zituen bere hitzak. "Eusko gudariak" abestu ondoren, Errerre elektro-txarangakoek kanta batzuk eskaini zizkioten, agur eta besarkada gehiagoren ostean tabernako argazkia kendu eta amorru biziaz apurtu egin zuen, zeremoniari amaiera eman eta kaleko bizitza egoera berrian bertan zeuden lagunekin batera gauari bidea egiteko.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Politika
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Politika:
Bonba-auto bat leherrarazi dute Madrilgo Barajas aireportuan

Ehunaka lagunek egin diote harrera Lander Labajori | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Iraila 2010

A

A

A

O

O

L

I
303101
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
010203

Gaurko Ekitaldiak

San Antolin jaiak Plentzian



Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak salgai Algortan



Getxophoto 2010



Andres Gangoitiren bizitzari buruzko erakusketa Gorlizen



Getxo Kiroletako ikastaro berrietan izen emateko epea zabalik



Merkealdien azoka Sopelan


20:00
Marmara Dixieland Band kontzertua Erandion


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.