UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2009 Aza, 26 - 07:29 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 38 bisitari eta 1 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimo bat zara. Izena eman dezakezu dohan hemen klik eginez

Hemeroteka

Asteazkena, Azaroa 25
·Abenduaren 14an hasiko da "Euskaldunon Egunkaria"-ren aurkako epaiketa (0)
·Gizonek ere heldu diote emakumeenganako indarkeraren kontrako aldarriari Leioan (0)
·Merkataritza elektronikoari buruzko jardunaldia egingo dute bihar Leioako campusean (0)
·Gazte mugimenduaren aurkako sarekada salatu dute eskualdean (0)
·Justizia emakumeen ikuspegitik aztertuko dute bihar Leioako campusean (0)
·Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordea: "Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira dela eta hartutako akordioa" (0)
·Informatikan sakontzeko aukera emango die tokiko merkatariei Gorlizko Udalak (0)
·Huelvako presoak itxialdian dira berriro (0)
·Txiki-zooa izango dute neska-mutilek bihar Barrikan (0)
·Urbasan zehar ibiliko dira igandean Munarrikolanda taldeko mendizaleak (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Jendartea Herria:Erandio 
Anton Fernandez eta Josu Murueta gogoratzeko hainbat ekitaldi izango dira Erandion
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Asteartea, 2009 Urr, 27 - 06:15 PM
Jendartea
Urriaren 28an eta 29an 40 urte beteko dira polizia armatuak Altzaga eta Astrabudua auzoetako herritar bi hil zituela, Erandion bertan. Garai horietan erandioztarrak itotzen ari zen kutsaduraren kontra protestan ari ziren Anton Fernandez eta Jose Murueta, heriotza aurkitu zutenean. Gertaera horiek gogoratzeko, larunbat honetan, urriak 31, omenaldi ekitaldia izango da Astrabuduako Josu Murueta plazan, LAB sindikatuak eta Ahaztuak 1936-1977 elkarteak deituta. Hitzordua 13:00etan jarri dute. Hala ere, aurreko egunetan beste hainbat ekitaldi izango dira. Argazkian, LABeko Iratxe Azkuek eta Ahaztuak elkarteko Martxelo Alvarezek eman dute gaur prentsaurrekoa, Mari Pili Arenaza eta Idoia Murueta (Josu Muruetaren emaztea eta alaba), Josu Cerrato (Astrabuduako auzokideen elkarteko presidente eta HBko zinegotzi izandakoa), Manolo Castrillo (Erandioko gertakizunetan balaz zauritua), Urtzi Ostolazaga (LABeko kidea) eta Kontxi Fernandez (Anton Fernandezen alaba) lagun zituztela. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Bihar bertan, "Las otras victimas" izenburuko bideo-foruma egingo dute Josu Murueta kultur areto astrabuduarrean, 19:00etatik aurrera. Ekitaldian parte hartuko dute Martxoaren 3ko Biktimen Elkarte gasteiztarreko hainbat kidek. Etzi, berriz, "Hacer memoria. Hacer justicia" izeneko hitzaldia eskainiko du Ahaztuak elkarteak, 19:00etan, Erandioko udaletxeko etxabeetan. Bitartean, Ekologistak Martxan taldeak ere babesa adierazi die LABek eta Ahaztuak elkarteak antolatutako ekitaldiei. Bere aldetik, "500 ejemplos de no violencia. Otra forma de contar la historia" liburuaren aurkezpena antolatu du talde ekologistak, Anton Fernandez eta Jose Muruetari gorazarre egiteko asmoz. Solasaldia ostegunean, hilak 29, izango da Bilboko Ekoetxean (Pilota kalea, 5), 19:30etik aurrera, liburuaren egile Sabino Ormazabal bertan izango dela.

Erandioko gertakizunak

Oraindik ere, Erandio, Euskal Herrian airerik kutsatuena duten hamar herrien artean dago. Baina hori ez da albiste berria erandioztarrentzat. Izan ere, 50 urte baino gehiago dira Erandiok kutsadura atmosferikoa sufritzen duela. Erandion, 60eko hamarkadan, kaleetan ezin zitekeen arnasarik ere hartu, bertokoek aipatzen dutenez. Fabrikaz inguratuta zegoen udalerria. Egoera horrek bultzatuta, herri mobilizazio indartsuak sortu ziren, 1969ko udazkenean amaituko ziren mobilizazioak, hain zuzen ere. Urte horretan, urriaren 28ko gauean, auzokideek errepide nagusia eta trenbidea moztu zituzten. Polizia armatuak tiroka agertu ziren eta Anton Fernandez hil zuten, lehiotik begira zegoela. Manolo Castrillo eta beste lagun bi ere tiroz zauritu zituzten. Hurrengo eguneko eguerdian, ehunaka erandioztar batu ziren plazan, aurreko eguneko istiluengatik protesta egiteko. Adin guztietako herritarrak batu ziren, baita fabriketako beharginak ere. Mobilizazio horretan hil zuten Josu Murueta gaztea tiroz eta zauritu ugari egon zen.

Etorkizuna eraiki

Gertaera lazgarri horien 40. urteurrenean, Erandioko herritar guztiekin batera "etorkizuna eraiki" nahi dute LAB sindikatuak eta Ahaztuak elkarteak, "iragana ahaztu gabe". Eskumaldeko LABeko kide Iratxe Azkuek adierazi duenez, "ezin ditugu ahaztu sasoi hartako borroka eredugarriak eta, orduko aldarrikapenak geureganatuz, bizitza duina garatu ahal izateko ingurumenean hainbesteko kaltea eragiten duen produkzio sistema kapitalistaren eta egungo bizi eredu kontsumistaren ondorioak borrokatu behar ditugu".

Erandiokoa "borroka eredugarritzat" daukate, "herri mobilizazio parte hartzailea izan zelako, euskal mugimendu ekologistaren oinarriak jarri zituelako, langileek protagonismoa hartu zutelako bat-bateko lanuzte orokorrak deituta, errepresioaren aurrean erantzun tinkoa eman zutelako herritarrek, jendartean borrokaren kontzientzia sustatu zutelako, besteak beste". Bereziki, emakumeen borroka horretan jokatutako papera azpimarratu du Azkuek, bere hitzetan, "beraiek izan baitziren seme-alabak eskolatik irteterakoan borroka honen aitzindari".


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Jendartea
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Jendartea:
Maidagango pasonibelaren lurperaketa atzeratzea "burlatzat" jo du Getxoko PPk

Anton Fernandez eta Josu Murueta gogoratzeko hainbat ekitaldi izango dira Erandion | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea

Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
herri informazioaren leihoa
Azaroa 2009

A

A

A

O

O

L

I
26272829303101
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
010203040506

Gaurko Ekitaldiak

Azaro Kulturala Lutxanan



"Euskara ahora" erakusketa Algortan



Udondo gaztetxearen urteurrena Leioan



Bapigabonetan izena emateko aukera Bizarra Lepoaneko bazkideentzat



Euskal Zinemaren Astea Uribe Kostan



Berbalamiñek antolatutako bertso afarian izena eman Leioan



“Erretratuak” erakusketa Algortan


09:30
Merkataritza elektrokikoari buruzko jardunaldia Leioako campusean


10:30
“Justizia emakumearen begiradan” jardunaldia Leioako campusean


18:00
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako zine-foruma Sopelan


18:30
Irakurmena suspertzeko tailerra Barrikan


19:00
Eguzkiren batzar irekia Algortan


20:00
“Londres kartoizkoa da” liburuaren aurkezpena Algortan


20:00
Urbasarako txangoan izena ematea Sopelan


20:00
Atxiloketak salatzeko mobilizazioa Itzubaltzetan


20:00
Atxiloketak salatzeko mobilizazioa Leioan


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.