UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Uzt, 30 - 09:10 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 26 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Astelehena, Uztaila 26
·Gaurtik aurrera hilabetez egingo dituzte trafiko mozketak itsasadarreko errepidean (0)
·Aurten 561 aita-amek parte hartu dute Getxoko Gurasoen Eskolan (0)
Larunbata, Uztaila 24
·"Ez dauela inor mehatxatu gura" dio Getxoko Falangeak (0)
Ostirala, Uztaila 23
·Euskal preso politikoekiko "jarrera kontraesankorra" izatea egotzi dio Sopelako EAJri ezker abertzaleak (0)
·Getxoztar bat atxilotu dute kokaina saltzen zuelakoan (0)
·Eraso sexistarik gabeko jaien aldeko apustua berretsi du Getxoko Udalak (0)
·Berangoko jai batzordea: "Inposaketari aurre egiteko asmoz" (0)
·Aixerrota lepo beteko dute etzi gastronomo eta parrandazaleek (0)
·Hastear dira Gorlizko Santiago jaiak (0)
·Getxoko Falangearen mehatxuak gaitzetsi ditu Imanol Landak (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Politika Herria:Nafarroa Batua / Euskal Herria 
Urriaren 12an gerra zikina salatzeko deia egin dute biktimen senideek
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Larunbata, 2009 Urr, 03 - 07:39 PM
Politika
Hilaren 12an, astelehena, Hispanitatearen Eguna, Indar Armatuen Eguna, Aberri Eguna... ospatu beharrekoak direla dio dagoeneko Espainiako Defentsa Ministerioak telebistan paratutako iragarkiak. Data horretaz oso bestelako pertzepzioa izaten ohi da Euskal Herrian baina aurtengoan, Jon Anzaren desagerpena eta balizko erailketa dela medio, militante donostiarraren eta GALen biktimen senideek ospakizunen aurkako mezu garbia bota dute. "Urriaren 12an ez dugu ezer ospatzeko. Egun honek errepresioa, Guardia Zibila, tortura eta gerra zikina sinbolizatzen du Euskal Herrian. Honen aurrean konponbide demokratikoa da guk aldarrikatzen duguna. Eta argi dugu bide errepresiboa eta soluzio demokratikoak ez direla osagarriak, kontrajarriak baizik", esan dute gaur Hernanin emandako prentsaurrekoan. Bide batez, data horretan gerra zikina salatzeko mobiliza dadin eskatu diote herriari: "horma bat jarri behar dugu herri honetara sufrimendua eta gerra baino ez dakarren bidearen erdian, eta herritarren mobilizazioaren eta presioaren bidez soilik lortuko dugu hori egitea".

Ekitaldiko oharra:

Gerra zikina eta errepresioa jasan duten herritarrek mobilizaziorako deia egin dute

Jon Anzaren senideek eta azken urteotan gerra zikinak hil dituen herritarren senideek parte hartu dute gaurko agerraldian. Klase politikoari isiltasun hausteko eskatu diote.

Hizlariak:

Haritz Elorza Joxean Lasaren iloba.

Mikel Zabala, Joxi Zabalaren lehengusua.

Egunon guztioi eta mila esker agerraldi honetara hurbildu izanagatik,

Azken urte edo hilabeteotan errepresioaren eragina modu ezberdinean jasa dugun herritarrak bildu gara hemen.

Euskal Herrian konpondu gabeko gatazka politiko baten zurrunbiloan jarraitzen dugu oraindik orain, izan ere, herri honen eskubideak aitortu eta benetako konponbide justu eta demokratiko baten alde egin ordez, bestelakoa izan da bi estatuek hartu duten bidea. Errepresioaren bideari lotu zitzaizkion bere garaian frantziar eta espainiar estatuak, eta 2009. urtean, oraindik orain bide horri loturik jarraitzen dutela agerikoa da.

Hamaika aurpegi ditu errepresioak, eta guztiak erabili dituzte Euskal Herrian disidentzia politikoarekin amaitzeko asmo bakarra izan duten unean uneko barne ministro eta presidenteek. Martin Villatik hasi eta Rubalcabaraino errepresio politikoa izan da estatuak Euskal Herriari egin dion eskaintza politiko bakarra.

Abendutik hona izan diren lau bahiketa politikoek eta Jon Anzaren desagerpenak garamatzate hau esatera. Errepresio estrategia jauzi berriak ematen ari da, eta ez da kasualitatea Euskal Herrian zortzi hilabeteren buruan Alain Berastegi, Lander Fernandez, Dani Saralegi eta Juan Mari Mujika bahituak izatea eta Jon Anzak desagerturik jarraitzea. Honek guztiak ondo marrazturiko jarduera bati erantzuten dio. Errepresio estrategiaren baitan militante politikoak bahitzeari ekin diote, militantzia politikoa zigortu, disidentzia politikoan beldurra zabaldu eta informazio politikoa lortzeko helburuarekin. Gerra zikina iragana baino oraina da Euskal Herrian.

Jonek desagerturik daramatzan bost hilabete hauetan erakunde publikoak eta klase politikoa isilik mantendu dira. Azken egunetan informazio berriak plazaratu dira eta honek pentsatzera garamatza Euskal Herriko klase politikoan inork baduela informazio gehiago desagerketa honen inguruan. Erakunde eta alderdi politikoei desagerketa honen aurrean jarrera argi bat hartzeko eskaera egin nahi diogu. Hemen jada ez du balio isilik egoteak, gai honen inguruan adierazpenik ez egiteak. Inork informazioa badu, Jon non dagoen eta zer gertatu den argitzeko balia dezala eskatzen dugu. Pertsona baten desagerpenaz ari gara, guda zikina indarrean dela adierazten duten gertaeren testuinguru batean. Arduraz jokatzea da eskatzen dioguna Euskal Herriko klase politikoari, instituzioei, kazetariei. Isiltasun honekin amai dezaten eta eskura dituzten baliabideak erabil ditzaten eskatzen diegu: Jon aurkitzeko, zer gertatu den argitzeko, ardurak mahai gainean jartzeko eta batez ere, guda zikina behin betirako Euskal Herritik desagertzeko.

Errepresio estrategiaren porrotak errepresio bide are basatiagoak martxan jartzera eraman ditu, herri honetan eremu baten aurka denak balio duen etenik gabeko jazarpen egoera bat sortu dutelarik. Errepresioak intentsitatez gora egin du azken garaietan, eta horren adibide dira bahiketa politikoez gain preso politikoen argazkien aurkako sorgin ehiza edo Ertzaintzaren bortizkeria bera. Honekin batera, errepresio giro honetan jarduera faxisten ugaritzea ematen ari dela ikus dezakegu, besteak beste gure senideen memoria erasotzeari ekin diotelarik. Europan inon ez bezalako polizia kopurua dugu Euskal Herrian, kolore guztietako uniformez apaindurik. Poliziak demokrazia eta bakea bermatzeko daudela saldu izan digute, baina hori horrela balitz hemen inon baino demokrazia gehiagorekin inon baino baketsuago biziko giņateke. Baina hemen dauden milaka polizien lana ez da hori justuki. Hemen poliziak torturatu egiten du, herritarrak jipoitu eta atxilotzen ditu, kontrolez betetzen ditu errepideak eta disidentzia politikoak jarraituak eta jazarriak dira bere eskutik. Benetako estatu autoritario batek benetako salbuespen egoera ezarri du Euskal Herrian.

Urriaren 12an ez dugu ezer ospatzeko. Egun honek errepresioa, Guardia Zibila, tortura eta gerra zikina sinbolizatzen du Euskal Herrian. Honen aurrean konponbide demokratikoa da guk aldarrikatzen duguna. Eta argi dugu bide errepresiboa eta soluzio demokratikoak ez direla osagarriak, kontrajarriak baizik. Guk Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa konpontzea nahi dugu, herri honetan justizia eta demokrazia ezartzea bilatzen dugu, errepresioaren benetako memoria egitea. Etorkizun demokratiko baterako bidean beharrezkoa ikusten dugu halabeharrez mugarik ez duen errepresio eta jazarpen ero honi bidea ixtea. Horma bat jarri behar dugu herri honetara sufrimendua eta gerra baino ez dakarren bidearen erdian, eta herritarren mobilizazioaren eta presioaren bidez soilik lortuko dugu hori egitea. Gaur arte, gerra zikinaren aurrean beharrezkoa izan da mobilizazioa, herritarren babesa eta aktibazioa. Gerra zikin berrituaren aurrean ere mobilizatzen jarraitzeko deia egiten dugu.

Zentzu honetan, egun horretan Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan burutu diren manifestazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.

Bereziki, gaurko honetan Jon Anzaren senideei gure babes eta maitasun osoa eskainiz amaitu nahi genuke agerraldia.

Mila esker guztioi.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Politika
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Politika:
Bonba-auto bat leherrarazi dute Madrilgo Barajas aireportuan

Urriaren 12an gerra zikina salatzeko deia egin dute biktimen senideek | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 1 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Nokia BH-209 - I am serious !! (Balorazioa: 1)
Egilea: Nenninger684 Data: 2010 Api, 06 - 12:24 PM
(Erabiltzaile Informazioa | Mezu bat bidali)
Nokia BH-209


Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Uztaila 2010

A

A

A

O

O

L

I
28293001
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
01

Gaurko Ekitaldiak
20:00
Udako Musika Zikloa Sopelan



Saratxaga auzoko jaiak Plentzian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.