UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Uzt, 30 - 09:47 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 23 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Astelehena, Uztaila 26
·Gaurtik aurrera hilabetez egingo dituzte trafiko mozketak itsasadarreko errepidean (0)
·Aurten 561 aita-amek parte hartu dute Getxoko Gurasoen Eskolan (0)
Larunbata, Uztaila 24
·"Ez dauela inor mehatxatu gura" dio Getxoko Falangeak (0)
Ostirala, Uztaila 23
·Euskal preso politikoekiko "jarrera kontraesankorra" izatea egotzi dio Sopelako EAJri ezker abertzaleak (0)
·Getxoztar bat atxilotu dute kokaina saltzen zuelakoan (0)
·Eraso sexistarik gabeko jaien aldeko apustua berretsi du Getxoko Udalak (0)
·Berangoko jai batzordea: "Inposaketari aurre egiteko asmoz" (0)
·Aixerrota lepo beteko dute etzi gastronomo eta parrandazaleek (0)
·Hastear dira Gorlizko Santiago jaiak (0)
·Getxoko Falangearen mehatxuak gaitzetsi ditu Imanol Landak (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Jendartea Herria:Leioa 
Lamiakoko araztegiaren proiektua "berehala gelditzea" eskatu du ezker abertzaleak
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Asteartea, 2009 Ira, 22 - 01:18 PM
Jendartea
Lamiakoko Araztegiaren kontrako Herri Ekimenak egin bezala, aipatu azpiegitura eraikitzeko aurreproiektuari galdapenak aurkeztu dizkiote Bizkaiko Batzar Nagusietako eta Leioako ezker abertzaleko taldeek. Hain zuzen ere, atzo izan zen galdapenak aurkezteko azken eguna. Auzokideek ez ezik, independentistek ere zalantza handiak dituzte orain arte egindako azterketek izan dezaketen zehaztasunari buruz: batez ere araztegiak ingurumenari zein bertoko bizilagunei eragin dakiekeen kaltean. Hala ere, horiek zehaztasun handiagoz egitea eskatu beharrean, are urrunago joan da ezker abertzalea: Lamiakoko araztegiaren "proiektua berehala gelditzea eta, Leioak behar duen saneamendu publikoaren inguruan, eztabaida publiko bat zabaltzea" eskatu dute. Halaber, araztegiaren aurkako plataformak egindako ekimen guztietan parte hartzera deitu dituzte herritar guztiak; Leioa eta inguruko herriak horren aurka mobilizatzera animatu ere. Argazkian, Lamiakoko hezegune ingurua.

Ezker abertzaleak "inposizioz jokatzea" egotzi die administrazio publikoei: "betiko moduan, udako hilabeteak erabiltzen dituzte aurreproiektuak eta alegazioak aurkezteko epeak ezartzeko. Herritarren borondatearen aurkakoak diren irizpide ekonomikoak baino ez dituzte buruan", salatu dutenez. Halaber, "oztopoak jartzea eta gardentasun faltaz aritzea" egotzi diote Leioako Udalari; "Lamiakoko auzokideak ez direlako era egoki batean informatuak izan eta, horrez gain, ez delako inolako parte hartze prozesurik bultzatu". Bestetik, "araztegiak izango dituen eraginak txikiaraztea" leporatu diote EAJren Udal Gobernuari.

Kokapena

Bilbo Handian dauden urak arazteko, bata bestearen alboan egongo diren tamaina handiko bi araztegi (bata Lamiakon eta bestea Galindon) egitea "ez da irtenbide jasangarriena, ezta ekologikoena ere", ezker abertzalearen ustez. Aipatu dutenez, milioi bat biztanleren ur zikinak bertara joango dira, eta araztutako urak ia toki berdinean isuriko dira. "Jakin badakigu, ibaira isurtzen den uraren %4a badituela araztu gabeko partikulak, horrek uraren berreskurapenean atzerapausoak emanez, araztutako ura ibaiak jasotzerakoan", azaldu dutenez. Horrez gain, ez dute ahaztu nahi izan balizko istripu batek eragin litzakeen kalteak, "Bilbo Handiko ur gehienak puntu berdinean kontzentratu egiten direla jakinda". Gauzak horrela, Lamiakoko Araztegiaren kontrako Herri Ekimeneko kideek bezala, Bizkaia-Bilbo Ur Partzuergoak 1979an egindako Saneamendu Plana ekarri dute, baita 15.000 biztanletik gorako udalerriek bere saneamendurako azpiegitura propioak izan behar dituztela dioen uraren eremuko zuzentaraua ere. Saneamendu Planean 5 araztegi aurreikusten ziren Bilbo inguruan: Asuan, Etxebarrin, Galindon, Lamiakon eta Muskizen, hurrenez hurren. Araztegi horietatik Asua eta Etxebarriko proiektuak ezeztatu dira.

Bestalde, kokaguneari dagokionez alternatibak emateko betebeharra ezartzen duen xedapena ez du betetzen aurreproiektuak, ezker abertzalearen arabera. "Lamiakoko auzokideengan eta ingurugiroarengan izango duen eragina ez du aurreikusten. Ematen den arrazoi bakarra Lamiakon tokia dagoela da", gaineratu dutenez. Auzokideak erre horretaz kexu dira. Berango, Derio, Erandio, Getxo, Leioa, Lezama, Loiu, Sondika, Urduliz, Sopela eta Zamudioko ur zikinak eraman nahi dituzte Lamiakora. Hori dela eta, 160 kilometro koadroko eremuan araztegia jarri ahal izateko bestelako oruberik ez egotea "sinesgaitzat" jotzen dute bizilagunek.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Jendartea
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Jendartea:
Maidagango pasonibelaren lurperaketa atzeratzea "burlatzat" jo du Getxoko PPk

Lamiakoko araztegiaren proiektua "berehala gelditzea" eskatu du ezker abertzaleak | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 2 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Pay attention to last minute holidays (Balorazioa: 1)
Egilea: Boschen764 Data: 2010 Ots, 14 - 06:45 PM
(Erabiltzaile Informazioa | Mezu bat bidali)
last minute holidays


You must hear of Last Minute Airfare Deals! (Balorazioa: 1)
Egilea: Nenninger684 Data: 2010 Api, 06 - 10:24 AM
(Erabiltzaile Informazioa | Mezu bat bidali)
Last Minute Airfare Deals


Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Uztaila 2010

A

A

A

O

O

L

I
28293001
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
01

Gaurko Ekitaldiak
20:00
Udako Musika Zikloa Sopelan



Saratxaga auzoko jaiak Plentzian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.