UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Ots, 09 - 01:27 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 48 bisitari eta 1 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimo bat zara. Izena eman dezakezu dohan hemen klik eginez

Hemeroteka

Igandea, Otsaila 07
·Jendetza artean aurkeztu dute Oihukatuak musika kolektibo gaztea (0)
·Europako rugbyrik onena Algortako Mamarro tabernan jarri dute ikusgai (0)
Larunbata, Otsaila 06
·Musika antifaxista aukeran izango dute gaur uribekostarrek (0)
·Bizkaiko Ezker Abertzalea: "Ezkertiar eta abertzale hautetsiok euskal jendarteari" (0)
·Kalean da Getxoko Jazzaldiko irabazleen diskoa (0)
·Madrilgo ARCO erakusketara antolatu du bidaia Getxoko Kultur Etxeak (0)
·Kultur Leioan zabaldu dute "Bosteko" erakusketa (0)
Ostirala, Otsaila 05
·Turisten kopuruak gora egin du Gorlizen (0)
·Algortako Etorbidea itxiko dute igande gauean (0)
·Astelehenean hasiko dira Zientoetxeko errepidea konpontzen (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Jendartea Herria:Algorta 
Saratxaga, Paul, Goikoetxea eta Lejarzegi epaitu dituzte ertzainen kontraesanen artean
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Osteguna, 2009 Ira, 10 - 08:23 PM
Jendartea
Kepa Saratxaga, Urtzi Paul, Zigor Goikoetxea eta Endika Lejarzegi Algorta eta Getxoko gazteak epaitu dituzte gaur Bilboko Zigor Arloko 6. zenbakiko epaitegian. Fiskalak iritzi dionaren arabera, laurek beste pertsona askorekin batera, 2002ko maiatzaren 26an, Algortako Bidezabal metro geltoki aurrean, Ibilaldiko zirkuitutik gertu, baimenik gabeko txosna bat muntatzen saiatu ziren. Bertsio horren arabera, udal langileak txosna kentzera joan zirenean haien lana oztopatu eta ertzainen aurka erresistentzia egin zuten auziperatuek, txosnako garagardo kupel eta iturriei zein udal kamioiari helduz. Era berean, ertzainak iraindu, jipoitu eta harrikatu izana leporatu die. Baina hori sostengatzeko elementu gutxi izan du fiskalak. Izan ere, 11 ertzainek, 3 udaltzainek eta kaltetuta irten zen auzokide batek egindako deklarazioetan haietako batek baino ez ditu Endika Lejarzegi eta Kepa Saratxaga akusatu. 59667 fikzio-zenbakiarekin deklaratu duen ertzainak, baina, bere lankideekin hainbat kontraesanetan erori da. Adibidez, Saratxaga beste agente batekin zegoela, berak harriak bota izana leporatu dio, harriak handik eta 200 bat metro harago eta hainbat denbora beranduago izan baziren ere. Era berean, 2002an egindako agerpenean deskribatu ez zuen ustezko hainbat gertakari gaur oso memoria onaz gogoratu du. Orain dela 7 urte egin zuen idatzizko deklarazioaren arabera "fitxategi bideografiko" bat ikusiz identifikatu zituen aurretik ezagutzen zituen ustezko egileak. Halere, sumarioan ez dago inolako bideorik. Horretaz galdetuta, idazterakoan eta irakurtzerakoan lapsus bana izan zuela erantzun du ertzainak, erabili zuena argazki multzoa zela esanez. Argazkian, hainbat ertzain istiluen kontrako materialaz hornituta.

Urtzi Paul Larrearen kasuan ere, aipatutako 59667 ertzainak baino ez du identifikatu, kamioia oratzen berau oztopatzea helburu zuela esanez. Alabaina, 59665 zenbakia jarri dioten ertzainak 2002an bertan identifikatu zuen kamioiaren beheko aldetik eusten zuen gaztea, ezagutzen zuela, "Urtzi" zeukala izena eta mutil handia zela esanez. Handik denbora batera, ikerketa batzuk egin ostean abizenak ere bazekizkiela deklaratu zuen Urtzi Azkorrari ekimenean parte hartu izana leporatuz. Gaur ere, beste ertzain batzuek Urtzi Azkorraz mintzatu dira eta auziperatuta ez dagoen gazteak ere onartu du horretan aritu zela.

Baina, kasu bitxiena Marisa Arrue zinegotzi popularrak eta hainbat hedabidek azken urteotan famatu duten Zigor Goikoetxearekin gertatu da. 2002an Azkorrikoa aipatu ere egin ez zuten ertzainek gaur beraz gogoratu dira eta hainbatek istiluetan kokatu dute. Batzuk, garagardo kupelei helduta, beste batzuk kamioiaren beheko aldean, aurrean, atzean edota tartean eta egon da matxinada osoaren buruzagia izatea leporatu diona, zehazki zer egin zuen, berriz, gogoratu ez duena. Udaltzainek, auzokideak, San Nikolas ikastolako kideek, Urtzi Azkorrak eta defentsaren beste lekukoek, berriz, Zigor Goikoetxea istiluetatik gertuen zegoen Ibilaldiko sarreraren azpiegitura arduraduna zela adierazi dute, baita gazteak istilua ekiditeko lasaitasuna eskatu zuela ere. Lejarzegi ere Ibilaldirako egon zen lanean egun horretan, Kepa Saratxaga eta Urtzi Paul zirkuituaren barna aritu zirela.

Deklarazio guztiak amaituta, fiskalak berretsi ditu kargu guztiak eta bakoitzeko bi urteko espetxe zigor eskaera, baita isuna ere. Defentsaren abokatuek (mp3), berriz, absoluzioa eskatu dute, "frogarik ez dagoelako". Gainera, ertzain guztien lekukotasunen aurka egin dute, bionbo baten atzetik eta fikzio-zenbakiekin deklaratu dutelako, neurri horiek ezartzeko inolako motiborik agertu ez denean eta defentsarako babesgabetasuna sortu duelakoan. Bestalde, ukatu dute erresistentzia delitua ezar dakiekeenik, inork ez baitu zehaztu auziperatuei inolako agindurik eman zietenik, ezta era bortitzean jardun zuten ere. Lesioen kasuan ere horiek ez dira frogatu eta dagoeneko kalteak ordaindu zituzten aseguru-etxeek ez dute kalte eskaerarik egin. Atentatu delituari dagokionez ere, Saratxagari leporatutakoaz gain, beste auziperatuen aurka ez dagoela ezer gogoan izan dute. Azkenik, nabarmendu dute kasu erraza izanik, zazpi urte atzeratu izanak akusatuak kaltetu dituela.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Jendartea
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Jendartea:
Maidagango pasonibelaren lurperaketa atzeratzea "burlatzat" jo du Getxoko PPk

Saratxaga, Paul, Goikoetxea eta Lejarzegi epaitu dituzte ertzainen kontraesanen artean | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea

Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
herri informazioaren leihoa
Otsaila 2010

A

A

A

O

O

L

I
01
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28

Gaurko Ekitaldiak

Estetika laguntzaile ikastaroan izena ematea Getxon



San Mames berriaren erakusketa Algortan



Mitologia tailerrean izena eman Lemoizen



"Bosteko" erakusketa Leioan



“Wanted” lehiaketa Getxo udalerrian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.