UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Ira, 03 - 09:52 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 26 bisitari eta 1 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Osteguna, Iraila 02
·Edukiontzi eta koltxoi bana erre dituzte Gorlizen (0)
·Bi gazte zauritu dira Berangon izandako auto istripuan (0)
Asteazkena, Iraila 01
·UK Martxak sare sozialetara egin du jauzi (0)
·Euskara ikasteko kurtso bereziak antolatu ditu Mankomunitateak (0)
·Mankomunitatean euskaraz jolasten gozatzeko aukera izango dute umeek azaroa heldu arte (0)
·Bertsolaritza ikastaroa antolatu dute Sopelan (0)
Asteartea, Abuztua 31
·Iraila eta abendura arteko gazte ikastaroak iragarri ditu Getxoko Udalak (0)
·Eskualdeko bigarren esaera zaharren txapelketa sortu da Plentzian (0)
·Getxophoto etzi hasiko da (0)
·Kartzela faxista batean hildako Andres Gangoiti gogora ekarri dute Gorlizen (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Gazteria Herria:Algorta 
Frogarik ez izan arren Mentxakabarriko seien aurkako karguak mantendu ditu fiskalak
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Asteazkena, 2009 Uzt, 01 - 03:41 PM
Gazteria
Algortako sei gazte epaitu dituzte gaur goizean Bilbon, Mentxakabarri etxea okupatu eta gaztetxe bihurtu zutelakoan, usurpazio delitua egotzita. Haietariko bati, gainera, kaleratze egunean teilatura igo eta bertatik ez jaistearren Ertzaintzari erresistentzia egitea leporatu diote. Baina, gaur Bilboko 3. Zigor Auzitegian konprobatu ahal izan denez, 64/09 auziak "ez du ez hankarik ez bururik", Iñigo Santxo defentsako abokatuak UKBERRI.NETi adierazi dionez (mp3). Izan ere, Santxok gogoratu duenez, orain dela 3 urte, auzia hasi zenean, ez zegoen frogarik eta Fiskaltzak ez du akusatuen aurkako froga berririk aurkeztu. Gainera, akusazioaren lekuko bat, Mentxakabarri etxeko jabea, ez da agertu, 2.163 zenbakidun ertzainak ezeztatu du teilatura igo zen gazteak erresistentzia jarri izana eta beste ertzain batek, 2.461 zenbakiduna, egun horretan Mentxakabarrirekin zer ikusirik ez zuen istorioa kontatu du, epailearen harridurarako. Dena den, "kosta ahala kosta" fiskalak "zigor eredugarrien" alde temati jokatu du Santxoren ustez, eta gazte bakoitzeko 1.400 euroko isuna eskatu du, dagoeneko fidantza gisa gazteek aurreratu behar izan zuten dirua. Gainera, teilatuko gazteari sei hilabeteko espetxe zigorra jartzea eskatu du.

Auzia epaiketa-aretoan erabiliko zen hizkuntzari buruzko eztabaidarekin abiatu da. Izan ere, defentsak nabarmendu du akusatuek euskaraz epaituak izateko duten eskubidea. Eztabaida hori errotik moztu nahi izan du epaile andereak "ni espainola naiz" esanez. Era berean, abokatuari epaiketa euskaraz egin zedin eskatzeagatik "tontoarena egitea" leporatu dio. Azkenean, auzia espainolez egin da, akusatuen euskarazko berbak ulertzeko itzultzailea jarri diotela epaileari. Ondoren, defentsa eta akusazioen arteko talka heldu da, Armando Torres Mentxakabarri etxeko jabea agertu ez dela jakitean. Fiskalak auzialdia bertan behera utzi eta atzeratzea eskatu du, baina defentsaren eskaera onartuz, epaileak auziarekin jarraitzea erabaki du.

Era horretan, Torresek salatutako gazteak azaldu du zelan ez zuen okupazioan parte hartu baizik eta horren aurretik etxea alokatzen saiatu zen bertan gazte lokal bat irekitzeko. Elkarrizketetan ez zuten akordiorik lortu eta horren berri eman ostean, gazteak kontua utzi zuela esan du. Izan ere, Torresen auzokidea zen eta ez zuen berarekin arazorik nahi, azaldu duenez.

Bestalde, Ertzaintzak 2005eko abenduaren 3an identifikatu zituen lau lagunek berretsi dute Mentxakabarrin doako bideo emanaldi batera joan ostean identifikatu zituztela. Era berean, orain arte egin bezala, aipatu gunea okupatua zela ez zekitela esan dute.

Akusazioaren lekukoek kale egin diote fiskalari

Azkenean, 2006ko martxoaren 7an, zentro autogestionatua hustu zuten egunean, teilatura igo zen gazteak ukatu du ertzainei desobedientzia edota erresistentzia egin izana. Izan ere, gogoratu duenez, jaisteko agindua jaso ostean bere kabuz sartu zen suhiltzaileek teilatura igo zuten saskira eta ondoren ertzainek hartu zuten atxilo berak inolako trabarik jarri gabe.

Egun horretan gaztearekin negoziatzen ibili zen ertzainak hasieratik bukaerara etorri da bat mutilarekin. Are gehiago, poliziak azpimarratu du euriaren eraginez, teilatua labainkor zegoela eta gazteak ezin zuela teilatutik jaitsi, arriskutsua zelako.

Baina deklaraziorik bereziena hurrengo lekukoak eman duena izan da. 2.461 zenbakidun ertzainak esandakoaren arabera, egun horretan manifestazio bat izan zen, protestan parte hartzen zutenek murru bat botatzeari ekin zioten eta berak eta bere lankideek Ertzaintzaren Brigada Higikorrari deitu zioten. "Beltzak" heldu zirenean, kargatu zutela ere esan du gaur lekukorik bitxienak. Defentsak eta akusazioak baztertu egin dituzte polizia horren lekukotasuna, egun horretan "beste lekuren batean" egongo zelakoan eta epaileak ere aurpegi arraroa jarri dio.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Gazteria
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Gazteria:
Gaztetxe Martxaren Uribe Kostako irudiak sarean jarri ditu UKBERRI.NETek

Frogarik ez izan arren Mentxakabarriko seien aurkako karguak mantendu ditu fiskalak | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Iraila 2010

A

A

A

O

O

L

I
303101
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
010203

Gaurko Ekitaldiak

San Antolin jaiak Plentzian



Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak salgai Algortan



Getxophoto 2010



Andres Gangoitiren bizitzari buruzko erakusketa Gorlizen



Getxo Kiroletako ikastaro berrietan izen emateko epea zabalik



Merkealdien azoka Sopelan


20:00
Marmara Dixieland Band kontzertua Erandion


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.