UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Ots, 09 - 01:26 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 51 bisitari eta 1 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimo bat zara. Izena eman dezakezu dohan hemen klik eginez

Hemeroteka

Igandea, Otsaila 07
·Jendetza artean aurkeztu dute Oihukatuak musika kolektibo gaztea (0)
·Europako rugbyrik onena Algortako Mamarro tabernan jarri dute ikusgai (0)
Larunbata, Otsaila 06
·Musika antifaxista aukeran izango dute gaur uribekostarrek (0)
·Bizkaiko Ezker Abertzalea: "Ezkertiar eta abertzale hautetsiok euskal jendarteari" (0)
·Kalean da Getxoko Jazzaldiko irabazleen diskoa (0)
·Madrilgo ARCO erakusketara antolatu du bidaia Getxoko Kultur Etxeak (0)
·Kultur Leioan zabaldu dute "Bosteko" erakusketa (0)
Ostirala, Otsaila 05
·Turisten kopuruak gora egin du Gorlizen (0)
·Algortako Etorbidea itxiko dute igande gauean (0)
·Astelehenean hasiko dira Zientoetxeko errepidea konpontzen (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Jendartea Herria:Leioa 
Leioako Udala eta Ur Partzuergoa "hipokritatzat" jo dituzte Lamiakoko araztegiaren kontrakoek
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Osteguna, 2009 Mai, 28 - 05:57 PM
Jendartea
Hainbat astetan prestatzen ibili badira ere, azkenean, Leioako Aste Berdearekin batera izango da, larunbat honetarako, maiatzak 30, Lamiakoko Araztegiaren kontrako Herri Ekimenak antolatutako sinadura bilketa. Eguerdiko 12etatik aurrera, Pinuetan ibiliko dira izenpeak batzen. Berez, "ingurumena zaindu eta babesteak duen garrantziaz ohartaraztea" du helburu tokiko erakundeak antolatutako ekimenak. Herritarrek salatu dutenez, "Leioako Udalak hobe luke etsenpluaren bidez predikatu eta, behingoz, araztegiaren proiektua baztertu. Ez genuke horrelakorik beharko euri urak eta ur zikinak behar bezala banatuko balira. Horrela, Lamiakoko hezegunearen ekosistema salbatuko genuke". Bilbo-Bizkaiko Ur Partzuergoa ere "hipokritatzat" jo dute araztegiaren aurkakoek. Aipatu dutenez, azken buletinean, hezeguneen "defentsa amorratua" egiten du, horiek ur berriztagarri erreserba nagusitzat joz. "Bitartean, euren isiltasunarekin araztegiak lurperatuko duen Lamiakoko araztegiaren suntsiketa baimentzen ari dira", salatu dutenez. Argazkian, araztegiaren aurkako pankarta.

Ura era arrazionalean erabili eta errekurtso hidrikoak zaintzeko Ur Partzuergoak egindako deiari dagokionez, zera esatea "ahazten" ari dela uste du Lamiakoko Araztegiaren kontrako Herri Ekimenak: "ur kopuru gutxiago garbitu beharko litzateke, euri urak eta ur zikinak behar bezala banatuko balira; eta, horrela, ez litzateke araztegirik beharko". Garapen jasangarria bultzatu eta klima aldaketari aurre egiteko tokiko erakunde leioaztarra egiten ari dena ere hizpide izan dute plataformako kideek. Udal politika horrek garraio publikoa, bizikletaren erabilera zein oinezko mugikortasuna piztearekin, uraren kudeaketa arduratsua sustatzearekin edota ingurumena zaintzearekin "inolako zerikusirik ez" duela uste dute. Horren adibide bezala jarri dute "milaka ur litro xahutuko dituen" surfa egiteko olatu artifiziala. Baita "Udondoko boulevarda eta beste hainbat oinezkoentzako kale zapalduko dituen" tranbiaren egungo trazadura.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Jendartea
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Jendartea:
Maidagango pasonibelaren lurperaketa atzeratzea "burlatzat" jo du Getxoko PPk

Leioako Udala eta Ur Partzuergoa "hipokritatzat" jo dituzte Lamiakoko araztegiaren kontrakoek | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea

Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
herri informazioaren leihoa
Otsaila 2010

A

A

A

O

O

L

I
01
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28

Gaurko Ekitaldiak

Estetika laguntzaile ikastaroan izena ematea Getxon



San Mames berriaren erakusketa Algortan



Mitologia tailerrean izena eman Lemoizen



"Bosteko" erakusketa Leioan



“Wanted” lehiaketa Getxo udalerrian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.