UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Uzt, 30 - 09:38 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 21 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Astelehena, Uztaila 26
·Gaurtik aurrera hilabetez egingo dituzte trafiko mozketak itsasadarreko errepidean (0)
·Aurten 561 aita-amek parte hartu dute Getxoko Gurasoen Eskolan (0)
Larunbata, Uztaila 24
·"Ez dauela inor mehatxatu gura" dio Getxoko Falangeak (0)
Ostirala, Uztaila 23
·Euskal preso politikoekiko "jarrera kontraesankorra" izatea egotzi dio Sopelako EAJri ezker abertzaleak (0)
·Getxoztar bat atxilotu dute kokaina saltzen zuelakoan (0)
·Eraso sexistarik gabeko jaien aldeko apustua berretsi du Getxoko Udalak (0)
·Berangoko jai batzordea: "Inposaketari aurre egiteko asmoz" (0)
·Aixerrota lepo beteko dute etzi gastronomo eta parrandazaleek (0)
·Hastear dira Gorlizko Santiago jaiak (0)
·Getxoko Falangearen mehatxuak gaitzetsi ditu Imanol Landak (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Kultura Herria:Algorta 
Getxoko Jazzaldiaren egitaraua aurkeztu dute
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Asteazkena, 2009 Api, 22 - 04:50 PM
Kultura
Uztailaren 1etik 5era Algortan burutuko da Getxoko Nazioarteko Jazzaldia eta dagoeneko egitaraua finkatu eta itxi dute. XXXIII Getxo Jazzeko kontzertu nagusietan Paquito D'Rivera, Chano Dominguez, Michel Camilo, Spyro Gyra, Diane Schuur eta Omar Sosa musikari eta talde handiak izango dira protagonistak. Talde Lehiaketako “Hirugarren Milurtekoa” atalaren eta Dixie Gunearen kontzertuak gehitu behar zaizkie horiei. Guztira 20 saio egongo dira, jaialdiko egun bakoitzaren amaieran egiten diren jam session-ak ahaztu barik. Aurten ere Biotz Alai plazan egingo dira kontzertu nagusiak eta Talde Lehiaketaren saioak, 21:30etik aurrera. Bestalde, Getxo Antzokiko orubean “Hirugarren Milurtekoa”ren eszenatokia izango da eta Dixie Gunea Algortako Geltokia plazan kokatuko da. Getxo Jazz 2009ko sarrerak maiatzaren 4tik aurrera egongo dira salgai. Argazkian, Diane Schuur musikari itsuak zabalduko du Jazzaldia.

Jaialdiaren lehenbiziko egunean Diane Schuur (1953, Seattle) abeslari eta piano-jolea jardungo da Algortan. “Jazzaren lehen andrea” delakoa itsua da eta belarriz ikasi zuen pianoa jotzen eta hainbat estilotan landu zuen bere ahotsa Washingtoneko Itsuentzako Musika Eskola ospetsuan. Stan Getz artista famatuak Etxe Zuriko talentu berrientzako musika-ekimenerako bildu zuen eta ordutik hona ohiko agertoki bilakatu da AEBetako presidentearen egoitza Schuurrentzat. 1986an ospe handia lortu zuen lehenengo aldiz “Timeless” diskoarekin eta Grammy sari bat eskuratu zuen. Hurrengo urtean beste bat irabazi zuen, Count Basie Orchestrarekin grabatutako lanaren eskutik. Azken lana “Some Other Time” du, bere amaren omenez grabatutako diskoa, hain zuzen ere.

Karibeko doinuak

Biharamunean, hilak 2, ostegunean, Omar Sosa (1965, Camaguey, Kuba) ariko da Afreecanos Quartet taldearen buruan. Musikari kubatarra musikaren hainbat arlotan trebea da: musikagilea, produktorea, perkusio-jolea eta zenbait taldeko liderra. Bere latin jazzeko erritmoetan munduko musiken hainbat doinu uztartzen ditu egungo musika elektronikoarekin eta bere afrikar eta kubatar sustraien eraginekin kale-musika freskoa eta originala lortze aldera. Sosak 17 disko grabatu ditu eta beste 10 lanetan parte hartu du kolaboratzaile gisa. Bere jardueran zehar Grammy Sarietan izendatua izan da zenbait aldiz.

Jaialdiaren erdibidean, ostiralean, hilak 3, Michel Camiloren (1965, Santo Domingo, Dominikar Errepublika) txanda izango da. Musikaria 2002an jardun zen Getxon, arrakasta handia lortuta eta berriro ere dator jaialdi algortarrera. Teknika handiko piano-jolea eta musikagile ospetsua, Erritmo latinen eragina nabarmena da bere musikan. Bere jaioterrian abiatu zen musikan Camilo eta, 1979tik aurrera, New Yorken osatu zuen bere heziketa Juilliard eta Mannes eskola ospetsuetan. Ordutik hona, artistak leku gorena lortu du jazzaren panoraman, ospe handiko sariak lortu ditu, Grammya, esaterako eta hainbat estilotako artistekin jardun da.

Uztailaren 4an, larunbatean, Spyro Gyraren txanda izango da. Jazz-fusio banda hori 70eko hamarkadako hasieran sortu zen Buffalon, New Yorken, 25 disko baino gehiago grabatu ditu eta 10 milioi kopia saldu ditu. Jazzaren talderik emankorrenetariko bat da Spyro Gyra eta arrakasta komertzial handia lortu du bere jardueran. Besteak beste, rhyth&blues, funk eta pop doinuak uztartzen ditu bandak jazzarekin eta bere abesti arrakastatsuenen artean "Shaker Song" eta "Morning Dance" aipatu behar dira. Garrantzi handiko abestiak dira herri-jazzaren arloan eta, nahiz eta 30 urte baino gehiago izan, oraindik entzun daitezke sarritan.

Azken eguna

Getxo Jazzek 2010era arte agur esango die igandean entzuleei egundoko bikote baten eskutik: Paquito D'Rivera eta Chano Dominguez. D'Rivera (1948, Marianao) saxo-jole, klarinete-jole eta musikagile kubatarra, jazz latinoaren estiloko musikaririk handienetako bat da. 1965ean musikari birtuosoa zen eta Kubako Orkestra Sinfoniko Nazionalean egin zuen debuta eta, urte horretan, Orquesta Cubana de Musica Moderna taldea eratu zuen Chucho Valdes piano-jolearekin. Ondoren, beste artista famatu batzuekin, Irakere taldea sortu zuen, Kubako musikaren mito bat, hain zuzen ere. Bere herria utzi eta AEBetara alde egin zuen eta, harrez geroztik, bere jarduerak gora egin du. Horren erakusle dira lortu dituen Grammy sariak. Chano Dominguez (1940, Cadiz), flamenko-jazzaren artista handien artean dago. Piano-jole andaluziarrak estilo horren palo guztiak jorratzen ditu, beti ere jazz egiturak mantenduta. Gaur egun, Dominguez jazz espainiarraren musikari ospetsuenetako bat da.

Agertokiak

Urtero bezala, jaialdiak lau kontzertu mota izango ditu. Biotz Alai plazan taldeen lehiaketako emanaldiak egingo dira, 21:30ean. Ondoren, egun bakoitzeko talde eta musikari nagusiak aterako dira agertokira. Bestalde, “Hirugarren Milurtekoa Ataleko” kontzertuak Getxo Antzokiko plazan egingo dira. Bertan, jazz talde gazteek musika mota honi ekarpenak egingo dizkiote eta euren freskotasuna erakutsiko digute. Azkenik, Algortako Geltokia plazan Dixie Gunearen saioak izango dira egunero, 18:00etan.

Laburbilduz, Getxoko Kultur Etxeko iturrien arabera, “Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 33. edizio honetan nazioarteko artistarik onenetako batzuen emanaldiak prestatu ditu. Aldi berean, ordea, artista berriei publiko handiaren aurrean agertzeko aukera eskaintzen diegu. Estilo ezberdinetako talde eta artistak etorriko dira Getxora, guztira hamabost emanaldi eskaintzeko, jam sessionak ahaztu gabe, Algortako Piper's Irish Pub-ean egingo direnak, Biotz Alai plazako emanaldiak bukatutakoan. Bost egunez, jazzaren soinuek Bizkaiko herri honetako kaleak beteko dituzte, musika onaren zaletu guztientzat lehen mailako topagune bihurtuz”.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Kultura
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Kultura:
Jendea alai baino bero Algortako jaietan

Getxoko Jazzaldiaren egitaraua aurkeztu dute | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 4 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
craiglist - I am serious !! (Balorazioa: 1)
Egilea: Dielhorst880 Data: 2009 Abe, 16 - 08:18 AM
(Erabiltzaile Informazioa | Mezu bat bidali)
craiglist


Pay attention to Bed Bath And Beyond (Balorazioa: 1)
Egilea: Boschen764 Data: 2010 Ots, 14 - 12:52 PM
(Erabiltzaile Informazioa | Mezu bat bidali)
Bed Bath And Beyond


Ever heard of Tabela Liga Francuska ? Must see this post! (Balorazioa: 1)
Egilea: Granham738 Data: 2010 Ots, 22 - 07:04 AM
(Erabiltzaile Informazioa | Mezu bat bidali)
Tabela Liga Francuska


Pay attention to craigslist (Balorazioa: 1)
Egilea: Nenninger684 Data: 2010 Api, 06 - 08:13 AM
(Erabiltzaile Informazioa | Mezu bat bidali)
craigslist


Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Uztaila 2010

A

A

A

O

O

L

I
28293001
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
01

Gaurko Ekitaldiak
20:00
Udako Musika Zikloa Sopelan



Saratxaga auzoko jaiak Plentzian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.