UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2009 Abe, 22 - 09:01 AM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 29 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimo bat zara. Izena eman dezakezu dohan hemen klik eginez

Hemeroteka

Larunbata, Abendua 19
·Bigarren eskuko liburu azokatxua izango da Sopelan goizean zehar (0)
·Kontsumismoaren aurkako azoka egingo dute Algortan (0)
Ostirala, Abendua 18
·Jaurlaritzari Vicrilako lan taldea mantentzea eskatu dio Enpresa Batzordeak (0)
·Egunkaria auziaren kontrako manifestazioa zuzenean emitituko du Koska irratiak (0)
·Bihar hasiko da Erandioko Nazioarteko Xake Txapelketa (0)
·Metro gehiago ibiliko dira asteleheneko Santo Tomas egunean (0)
·Irantzu Gallastegiri 46 urteko espetxe zigorra ezarri diote (0)
·Euskalduna Jauregian abestuko du igandean Kantikak (0)
·Igandetik aurrera ibiliko da Erandion barrena Olentzero (0)
·Legez kanpokotzat jotako 14 txaletak antolamendutik at izendatzea onartu du Barrikako Udalbatzak (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Politika Herria:Uribe Kosta eskualdea 
Harrera beroak eskaini dizkiete Iker Rodrigo, Eli Zubiaga eta Arantxa Urkaregiri
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Osteguna, 2009 Mar, 26 - 02:49 PM
Politika
D3Mren aurkako operazioan, urtarrilaren 23an Espainiako Poliziak atxilotutako zortzi lagunak espetxetik irten ziren atzo eta herenegun. Eskualdeari dagokionez, Iker Rodrigo Erandion eta Itzubaltzeta / Romon hartu zuten. Eli Zubiagari harrera egin zioten Algortan eta Leioa eta Erandioko campuseko irakaslea den Arantxa Urkaregi Bilboko Zazpi Kaleetan jaso zuen bere auzokideen berotasuna. Guztiak aske daude 6.000 euroko fidantza ordaindu ostean. Jone Goirizelaia abokatuak Euskadi Irratiari egindako adierazpenetan (mp3) kaleratze autoak zortziak "lan politikoa" egiteagatik espetxeratu zituztela frogatzen duela dio. Rodrigo 20:20ak aldera heldu zen Erandioko Altzaga auzoko Hegoalde herriko tabernara, bertan 110 bat senide, lagun eta auzokide zituela. Lehenengo besarkada eta musuen ostean, aurreskua dantzatu eta lore sorta eskaini zioten lutxanarrari. Ondoren, ezker abertzaleko kideek ongi etorria (mp3) eman zioten eta Ikerrek bere argazkia batu eta oparitu zuen. Ekitaldia amaitzeko, xanpainaz ospatu zuten unea. Argazkian, Iker Rodrigo Erandion atzo Hegoalde tabernan. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

21:30ak aldera heldu zen Iker Rodrigo Itzubaltzeta / Romora, lutxanarra adoptatu duen herrira. Branka herriko tabernaren aurrean, "Buru handi"ri harrera egiteko zain zeuden 120 bat lagun eta auzokide. Txalapartaren ttakun doinuen artean hartu zuten Rodrigo, ondoren aurreskua dantzatzeko. Itzubaltzetako Bertso Eskolako kideek berriz, segidilla eta bertsoak (mp3) kantatu zizkioten. Jendeak besarkatuta ia mugitzeko aukerarik ez zuela eta nabarmen hunkituta, hitz gabe gelditu zen Rodrigo, aurrean zituen lagunei beren maitasun adierazpenengatik eskerrak eman ziela. Azkenean, bere argazkia kendu eta xanpainez ospatu zuten gertaera. Bestalde, Rodrigo hurrengo egunotan, litekeena da astelehenean izatea, Astrabuduako Egoki tabernatik igaroko da bertan duen argazkia batzeko.

Aipatzekoa da D3Mren aurkako operazioan kaleratuko zituzteneko albistea herenegun arratsaldean zabaldu bazen ere, Rodrigo ez zuela ezer jakin atzora arte. Izan ere, 13:00ak aldera komunikatu zion kaleratze agindua agente judizial batek. Aske uzteko autoan azpimarratutako argudioak Rodrigo gizartean erabat errotuta dagoela eta alderdia disolbatu dutenez berriz delitua egiteko aukerarik ez duela izan ziren.

Eli Zubiaga 23:00etan heldu zen Algortara

Bestalde, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengaben jakinarazi duenez, atzo 23:00etan iritsi zen Eli Zubiaga Algortara eta harrera beroa egin zioten Amnistia tabernan bere zain bildutako 80 lagun inguruk. Zubiagaren etxekoek fidantza goizeko 10:00etan ordaindu eta 14:00etan irten zen kalera Kordobako espetxetik. Bertara joandako lagun eta etxekoekin bildu bezain pronto abiatu ziren Euskal Herrira. Algortara iritsi zenean, txapliguen hotsen artean, lagunak besarkatu eta harrera hunkigarria egin zioten. Loreak eskaini, bertsoak kantatu eta amnistiaren aldeko mugimenduaren eta bertan zeuden guztien izenean agurtu eta ongi etorria eman ostean, Elik berak hartu zuen hitza bertan bildutakoei eskerrak emateko. Esan zuen kartzelan izan den denboran beretzat ohore bat izan dela Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kide izatea, nabarmendu zuen kartzelara sartzean kolektiboko presoek eman dioten laguntza eta maitasuna, eta berarekin Kordobako espetxean zeuden lagunak gogoratu zituen. Horren ostean tabernan jarrita zeukan argazkia kendu eta brindisa egin zen Euskal Herriaren askatasunaren alde.

Urkaregiri 20:00etan egin zioten harrera

Azkenik, Branka.biz Bilboaldeko komunikabide digitalak zabaldu duenez, harrera beroa egin zioten atzo iluntzean Arantza Urkaregiri Bilboko Zazpi Kaleetako auzokideek. Iluntzeko 8:00etan hurbildu zen Errondabide kultur elkartera eta itxaroten zeuden ehun bat lagun eta senideek "Euskal Presoak Etxera!" eta "Amnistiarik gabe bakerik ez!" oihukatuz lehenengo ongi etorri beroa egin zioten. Ondoren, Urkaregik bere argazkia kendu zuen. Horrekin batera preso eta iheslarien aldeko brindisa egin zuten. Askatu berriak "barruan geratutako kideak" gogoratu zituen lehenbizi han bildutako denei eskerrak ematearekin batera.

AAMren balorazioa

Bere aldetik, AAMk "pozez" hartu du zortzi euskal preso politiko horien kaleratzea eta herritarrei dei egin die kaleratu berriei egingo zaizkien harrera eta Ongi Etorrietan parte hartzeko: "une hauetan gogora ekarri nahi dugu oraindik orain espainiar estatuko espetxeetan ugari direla lan politikoa egin izanagatik preso dauden euskal herritarrak. Espainiar estatuan lan politikoa espetxearekin ordaindu daiteke, eta zortzi hauen kasua da horren adibide argiena. Hauteskundeetan parte hartu nahi izanagatik atxilotu, espetxeratu eta ehunaka kilometrotara sakabanatuak izan dituzte. Besterik gabe, errepresioaren aurkako lanean jarraitzeko deia luzatzen diegu herritarrei".


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Politika
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Politika:
Bonba-auto bat leherrarazi dute Madrilgo Barajas aireportuan

Harrera beroak eskaini dizkiete Iker Rodrigo, Eli Zubiaga eta Arantxa Urkaregiri | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea

Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
herri informazioaren leihoa
Abendua 2009

A

A

A

O

O

L

I
3001
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
010203

Gaurko Ekitaldiak

Sahararako jakien bilketa Gorlizen



Olentzero eta Mari Domingiri emaiezu gutuna Sopelan


09:00
Olentzerorentzako gutunen postontzia Leioan


18:30
“Olentzero eta edabe magikoa” haurrentzako antzezlana Sopelan


17:00
Olentzero Goiherrin, Arriagan eta Kukularran


19:00
Musika errezitaldia Berangon


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.