UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2012 Urt, 28 - 06:28 AM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKSarean
· Lege oharrak
· Eguraldia

tumblr statistics
Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 78 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Osteguna, Urtarrila 26
·Auzitegi Nazionalaren jomugan dagoela etzirako asanblada deitu du Itzubaltzetako jai batzordeak (0)
·Joxi Basterretxea "Azken tranbiaren itzala"-z mintzatuko da iluntzean Algortan (0)
·Dragatze lanen ondorioz hondartzetan "aldaketa aipagarririk" ez du aurreikusten Getxoko Udalak (0)
·Murrizketen aurka eta hitzarmenaren alde agertu dira Leioako udal langileak (0)
·Abrako hondar-erausketak izango dituen ondorioak gutxiestea egotzi dio Bilduk Getxoko Udalari (0)
·Metro Bilbaoko langileek "kea saltzea" leporatu diote Oleagari (0)
Asteazkena, Urtarrila 25
·"Herrialde berdea" dokumentala aurkeztuko dute ostiralean Larrabasterran (0)
·ELA eta LAB sindikatuek egin dute azken ostiralerako deialdia Algortan (0)
·Euskal karaokea egingo dute ostiralean Sopelako herriko tabernan (0)
·“Jolasa baino gehiago” jardunaldietan parte hartuko du Bizarra Lepoanek (0)
 Artikulu zaharragoak


UKBERRI.NET
UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net Topagunea

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Iritzia Herria:Algorta
Algortako Herri Bilgunea: "Euskal preso eta iheslariak lantokietara!"
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Ostirala, 2012 Urt, 27 - 09:48 PM
64 Irakurketa
Iritzia
Egin Dezagun Bidea ekimenarekin bat eginez, 200 gizon-emakume inguru elkartu gara gaur iluntzean Algortako Telletxe plazan, urtarrileko azken ostiraleko elkarretaratzean. ELA eta LAB sindikatuek egin dute oraingo honetan deialdia, euskal preso eta iheslari politikoak etxera, lantokietara ekar ditzatela eskatuz. Hain zuzen ere, herriko gatibuen senideen eskutik jaso dute elkartasunaren kinkea. Urteko azken ostiralean horien guztien maitasuna eta kemena goraipatu nahi izan genuen; baita gaurkoan ere. Egunerokotasunean, euren seme-alaba, senar-emazte, guraso, bilobak... hain urrun eta egoera latzetan mantentzen dituzten espainiar eta frantziar espetxe politika errepresiboei aurre egiteko duten adorea eredugarri delako. Beraz, eskerrik asko zuoi! Argazkian, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak pankartari eusten.
Gaia: Jendartea Herria:Plentzia
Alex Arana plentziarra oroituko dute bihar Bilboko Kafe Antzokian
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Ostirala, 2012 Urt, 27 - 08:32 PM
82 Irakurketa
Jendartea
Joan den uztailaren 7an Alex Arana Etxebarria plentziarra auto istripu batean zendu zen. Kandelaria kultur elkarteko kideek oroitu dutenez, "gure laguna musikazale amorratua, ofizioz argi teknikaria eta zinema maite zuen mutila" zen. Biharko, larunbata, gertuko lagunek bere omenezko kontzertua antolatu dute Bilboko Kafe Antzokian, Kandelariakoekin batera. 21:30etik aurrera, "Mikrofest" jaialdia "gau berezia" izango dela agindu dute. Batetik, musika eta zinema uztartzen dituen Cobra taldea arituko da eta bestetik Zea Mays. Talde biek emanaldi bereziak prestatuko dituzte egun honetarako. Beren ohiko errepertorioez gain moldaketa eta bertsio ezberdinak zuzenean entzuteko aukera izango da. Ondoren hainbat dj-ek lekukoa hartuko diete musikariei. Sarrera txarteldegian eros daiteke 12 eurotan. Bestalde, Alex zinemazalea ere bazela eta, bere omenez datorren uztailean "Mikrofilm Short Festival" zinema beltz jaialdia antolatu nahi dute Plentzian. Kontzertutik aterako den dirua jaialdia antolatzeko erabiliko da. Argazkian, Aiora Renteria, Zea Maysen abeslaria / cc-by-nc-nd Igor Zalbidea.
Gaia: Iritzia Herria:Mundua
Kepa Petralanda: "Twitter-ek beldurra ematen du"
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Ostirala, 2012 Urt, 27 - 07:42 PM
75 Irakurketa
Iritzia
Kepa Petralanda Goitia] Ez dakit Twitter-ek esan duena zenbateraino den egia. Adierazpen askatasuna herrialde bakoitzean modu "desberdinean" ulertzen denez, horren arabera murriztuko ditu edukiak. Arabiar udaberria bezala ulertu den mugimenduan Twitterrek garrantzia izan bazuen ere (hori esaten dute batzuek behintzat) hemendik aurrera Egipton edota Libian gertatuko dena ez du islarik izango tweet-etan? Egipton gaur boterean dauden militarrek, aurreko buruzagiak baino sinesgarritasun gehiago dute? Libian egun Gadafiren jarraitzaileak torturatzen dituztenek ez dute merezi NATOren erasorik? Argazkia: cc-by Rosaura Ochoa.
Gaia: Kultura Herria:Areeta
Wilt-en zorigaitz dibertigarriak euskaraz taularatuko dituzte bihar Areetan
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Ostirala, 2012 Urt, 27 - 07:01 PM
43 Irakurketa
Kultura
Bihar, larunbata, "Wilt. Panpina puzgarriaren hilketa" antzezlana taularatuko du Ados Teatroa konpainiak Areetako Andres Isasi musika eskolan. Arratsaldeko 8etatik aurrera, Thom Sharpe nobelagile ingeles ezagunaren izen bereko best-seller komikorik basatienetakoaren antzerkirako egokitzapena izango da ikusgai. Pertsonaiei bizitza emango diete Mikel Laskurain, Isidoro Fernandez, Aitziber Garmendia, Miren Gojenola, Koldo Losada eta Fernando Ruiz aktoreek, Garbi Losada getxoztarraren zuzendaritzapean. Losadari Aixe Getxo! saria eman zion iaz Getxoko Udalak. Obran zehar, idazleak zuzentasunaren eta kulturaren arteko loturaren estereotipoarekin jolasten du, eta barregarri uzten du. Umore depuratu eta adimentsuaren bidez, edozein konbentzionalismoren azpian anarkia dagoela eta edozein errealitate maila sinestezinetaraiono zaildu daitekeela planteatzen du. Sarrera hamar eurotan eros daiteke leihatilan bertan. Argazkian, antzez taldea / © Ados Teatroa.
Gaia: Iritzia Herria:Uribe Kosta eskualdea
Equo Bizkaia: "Punta Luzeroko draga proiektuaren kontrako gizarte mobilizaziora deitzen dugu"
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Ostirala, 2012 Urt, 27 - 06:17 PM
40 Irakurketa
Iritzia
Equo Bizkaiak Punta Luzeroko dragak kostalde eta itsasoan suposatuko duen ingurugiro inpaktuaren inguruan ardura plazaratu nahi du. Hau dela eta, Equo Bizkaiak Getxoko Abra Bizirik plataformak aldez aurretik aurkeztutako ikuspuntuak partekatzen ditu, eta hurrengo larunbatean, urtarrilak 28, egindako protestaldira batuko da, 11:30ean Algortako Portu Zaharrean. Equoren ustez, pasa den azaroan Udalak Auzokideok taldeari emandako erantzuna argiki eskasa izan zen. Proiektuaren inpaktuekiko ukapen orokorra egin zuen, baina eusteko argudio sendorik gabekoa. Aldi berean, abenduaren 27ko udal batzarrean ingurugiro inpaktua aztertzeko ikerketa independente bat egiteko mozio bat atzera bota zen, udal arduradunek proiektu honen ingurugiro-bideratzea oraindik eginda ez zegoela aitortu zutelarik. Horren ondoren Udalak eskatu eta aurkeztutako txostenak olatuen altuera eta korronteen eraldaketak, hondartzen harearen oszilazioa eta harrien agerraldia suposatu dezakeela onartzen du. Argazkian, biharko mobilizazioko egitaraua.
Gaia: Gazteria Herria:Uribe Kosta eskualdea
Okupazioaren aldeko biharko manifestaziora deitu dute Uribe Kosta eta Erandioko gaztetxe eta gazte asanbladek
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Ostirala, 2012 Urt, 27 - 05:23 PM
48 Irakurketa
Gazteria
Bilboko Okupazio Mugimenduak (BOM) deituta, eta 7 Katu gaztetxearen bosgarren urteurrenaren ospakizunen barnean, gaztetxeen aldeko manifestazioa izango da bihar Bilbon, "Gure ametsak dirauen bitartean zuenak egin du" lemapean. Martxa 17:30ean hasiko da Arriaga plazatik abiatuta. Uribe Kostako Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadorak ere manifestazioarekin bat egin du. Salatu dutenez, joan den urtean "ugariak" izan ziren eskualdeko gaztetxeen kontrako erasoak: Plentziako Ermitatze eta Erandioko Kalezulo —berriro okupatu zuten gazteek— zein Itzubaltzeta gaztetxea eraistearen susmoak. Hori dela eta, Bilbon bihar izango den manifestazio nazionalarekin bat egin dute Uribe Kosta eta Erandioko gaztetxe eta gazte asanbladek. Argazkian, auzolanak Erandioko Kalezulo gaztetxean.


Gaia: Iritzia Herria:Nafarroa Batua / Euskal Herria
Ametza elkartea: "Esan Erran irratiaren itxiera, erabaki politiko baten ondorioa"
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Ostirala, 2012 Urt, 27 - 02:22 PM
54 Irakurketa
Iritzia
Esan Erran euskaraz emititzen duen irrati bat da. Bere lurraldea, Imotz, Basaburua, Ultzama, Odieta, Anue, Atetz eta Lantz. Herriak sortu zuen eta herriaren lanari eta laguntzari esker iraun du ia hamabost urte. Orain bere emisioa eten behar izan du, langile bat lanik gabe gelditu da eta herritarrek zerbitzu bat galdu dute. Jendeak jakin behar du ez dela krisi ekonomikoaren beste biktima bat izan, aspaldi hartutako erabaki politiko baten ondorioa baizik; euskarazko proiektuak itotzeko estrategia baten ondorioa. Urte franko dira diru-laguntzak murrizten hasi zirela, eta oraingo honetan erabat desagertu dira, krisiaren aitzakian. Ongi neurtutako erabaki politiko bat izan da. Argazkian, iazko otsailaren 15ean, euskarazko komunikabide ez publikoek sektorearen krisialdia mahai gainean jarri eta konponbideak proposatu zituzten, laguntza publikoak handitzea besteak beste / cc-by-nc-sa Dani Blanco - Topagunea. 2011ko.
Gaia: Jendartea Herria:Getxo udalerria
Zuhaitz landaketa eta Abrako hondar-erauzketaren kontrako protesta izango dira bihar Getxon
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Ostirala, 2012 Urt, 27 - 11:53 AM
73 Irakurketa
Jendartea
Lurralde Zati Planaren (LZP) Aurkako Asanbladak deituta, bihar, larunbata, zuhaitz landaketa egingo dute Getxo aldean. Hitzordua goizeko 10etan jarri dute Bidezabalgo metro geltokian. Baina, "Lur barik arnasarik ez!" leloari eusteaz gain, itsaso eta kostaldeaz kezkatuta agertu dira LZParen kontrakoak. Besteak beste, Portu Zaharreko arrantzale, Itsasoruntz ekimena, EHSF, Getxo Surf, Getxo Bizia, Getxoko Bildu, UKBERRI.NET agerkari digitala eta Getxoko Auzokideok taldearekin bat egin dute Abra Bizirik Getxoko plataforma eratzeko. Bihar bertan, Bilboko Portuko Agintaritzak Luzuero gaina inguruan egin gura duen hondar-erauzketaren aurka protesta egingo dute, 13:30ean, Algortako Portu Zaharrean. Aurretik, 12:30ean, haurrentzako jolasak eta puzgarria izango dira. Eta kontzentrazioaren ondoren luncha.


Gaia: Jendartea Herria:Uribe Kosta eskualdea
Otsailaren 14an helduko da eskualdera Zinegoak
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Ostirala, 2012 Urt, 27 - 09:15 AM
69 Irakurketa
Jendartea
Bilboko Arriaga antzokian izango den ekitaldiak emango dio hasiera otsailaren 6an Bilboko gay-lesbo-trans bederatzigarren nazioarteko zinemaldiari. Hilaren 12ra bitartean, 71 film eta bi antzezlan ikusteko aukera egongo da. Ohorezko Zinegoak saria, berriz, Agustí Villaronga zinema zuzendariak jasoko du eta, berrikuntzen artean, Bilgunea, ikusle eta zinegileen topaketarako eremua eratu dute. Uribe Kosta eskualdera ere helduko da Zinegoak 2012, otsailaren 14tik 17ra bitartean. Behin Bilboko saioak bukatuta, Hego Euskal Herriko hainbat udalerrietan eskaini ohi dituzte zinemaldira aurkeztutako filmetako batzuk. Gurean, Algorta, Leioa eta Sopelan izango dira emanaldiak. Horrenbestez, aipatu asteartean, "A los que gritan" film laburra (eduki lesbiko handia) eta "Fjellet (The Mountain)" film luzea (eduki lesbiko handia) egongo dira ikusgai, 20:00etatik aurrera, Villamonteko kultur etxean. Argazkian, Zinegoak zinemaldiaren zuzendaritza Pau Guillén-i utzi dion Roberto Gaston, Imanol Landa alkate getxoztarrarekin batera / © Getxo.net.
Gaia: Jendartea Herria:Algorta
Gaur zabalduko dute Gobelako premiazko lanen ondotik Larrañazubin jarritako pasabidea
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Ostirala, 2012 Urt, 27 - 08:43 AM
57 Irakurketa
Jendartea
Getxoko Udalak eta URA Uraren Euskal Agentziak jakinarazi dutenez gaur, ostirala, behin betiko ireki egingo dute Gobela ibaian Etxezuri-Larrañazubi tarteko oinezkoentzako pasabidea, bertan aurrera eraman diren obrak amaitu ondoren. Errekan, Leioako Etorbideko zubitik Larrañazubiko eskola publikoraino doan eremuan egin diren lanak “Getxoko Gobela ibaiaren egokitzapen hidrauliko eta ingurumen berreskuratze proiektua” delakoaren barnean daude. Alde horretan, batetik, lurren kota jaitsi egin dute, uraren ibilbidea hobetzeko eta, horrekin batera, uren maila murriztu eta inguruko uholde arriskua saihesteko, udal iturriek zehaztu dutenez. Beste alde batetik, Leioako eta Jolasetako zubien eraispen eta berreraikitze lanak egin dira. "Zubi horien lehengoko arkuak ez ziren nahikoak uholdeetan ibaiak dakartzan ur handiak pasatzen uzteko", azaldu dutenez. Aste honetan, zehazki, obren barnean zeuden zerbitzu elektriko eta telefonikoen lekualdatzea amaitu da. Argazkian, azken uholdeak Larrañazubi inguruan.


Gaia: Politika Herria:Leioa
Euskal Memoriaren Fundazioa aurkeztuko dute otsailaren 2an Leioan
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Ostirala, 2012 Urt, 27 - 08:20 AM
86 Irakurketa
Politika
Datorren ostegunean, otsailak 2, Euskal Memoriaren Fundazioa aurkezteko hitzaldia egingo dute Leioan. Hitzordua 19:00etan jarri dute Sakoneta kiroldegiko batzar aretoan. Euskal Memoria egitasmoa "gure historia bildu eta ezagutarazteko" asmoarekin sortu da, bere bultzatzaileek adierazi dutenez. "Besteak beste, Euskal Herriak dokumentazio gune eta bestelako tresna propioak izan ditzan, geure iraganarekin lotuta Estatuek eraiki dituzten gezur horiei guztiei aurre egiteko", azaldu dutenez. Leioako solasaldian fundazioa aurkeztu eta une honetan dituen erronka nagusiak azalduko dituzte bertako bi kidek. Argazkian, GALek eraildako Eugenio Gutierrez Salazar “Tigre” errefuxiatu leioaztarrari egindako omenaldia, artxiboko irudian.


Gaia: Kirolak Herria:Sopela
Eunate Agirreri merezitako omenaldia egingo diote Sopelan
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Osteguna, 2012 Urt, 26 - 11:50 PM
96 Irakurketa
Kirolak
Ostiral honetan, hilak 27, arratsaldeko 7etatik aurrera, bodyboard munduko txapeldun Eunate Agirreri merezitako omenaldia egingo dio Sopelako herriak. Ekitaldia udaletxeko hallean izango da. Bertan, bideo emanaldi batekin hasi eta, ondoren, Saioa Villanueva alkateak harrera emango dio jende-aurrekoari, udal iturriek aipatu dutenez. Ondoren, Agirrerekin zerikusia duten hainbat lagunek hitz batzuk esango dituzte, ohi denez, ohorezko aurreskuarekin amaitzeko. Kirolari sopeloztarrak azaroaren 27an irabazi zuen munduko bodyboard txapelketa Azoreetan, azken proban bere aurkari handienarekin, Isabela Sousa brasildarrarekin, lehiatu eta gero. Dagoeneko 2011ko Bizkaiko kirolari onena hautatu du Bizkaiko Kirol Prentsa Elkarteak eta igandean bertan emango diote Sabino Arana saria. Argazkia: © Sabino Arana Fundazioa.
Gaia: Politika Herria:Uribe Kosta eskualdea
Apirilaren 30etik aurrera epaituko dituzte Iker Rodrigo, Eli Zubiaga eta Arantza Urkaregi
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Osteguna, 2012 Urt, 26 - 11:27 PM
81 Irakurketa
Politika
Demokrazia Hiru Milioi (D3M) hautesle plataformarekin eta Askatasuna alderdi politikoarekin lotutako hamahiru lagunen kontrako epaiketa apirilaren 30ean hasiko da, Berria.info agerkariak jakinarazi duenez. Besteak beste, auziperatuen artean dira Iker Rodrigo lutxanarra, Eli Zubiaga algortarra eta Arantza Urkaregi Leioa eta Erandioko campuseko irakasle bilbotarra. 2009ko irailean auzipetu zituen Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, "ETAko kide izatea edo erakunde armatua laguntzea" egotzita. Urte hartako martxoan D3Mk eta Askatasunak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu nahi izan zuten, baina Auzitegi Gorenak baliogabe utzi zituen, Batasuna legez kanpoko alderdiarekin harremana zutelakoan. Fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatzen du Rodrigo, Zubiaga eta Urkaregirentzat. Argazkian, orduko atxiloketak salatzeko manifestazioa Algortan.
Gaia: Politika Herria:Algorta
Iker Beristain algortarrak otsailaren 4an amaituko du Frantziak ezarritako espetxe zigorra
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Osteguna, 2012 Urt, 26 - 10:13 PM
66 Irakurketa
Politika
Iker Beristain Gutierrez preso politiko algortarrak otsailaren 4an amaituko du Frantziako espetxeetan betetzen ari den zigorra, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Izan ere, dagozkion murrizketa batzuen kariaz aurreratu egin diote kondena amaitzeko eguna. Dena dela, Espainiako Gobernuak egindako euroaginduaren eskaera otsailaren 2an aztertuko dute Frantziako tribunalek, errepresioaren kontrako erakundeak zehaztu duenez. "Hasiera batean urtarrilaren 19an egitekoa zen, baina Espainiako agintariek euroagindua aplikatzea eskatu zuten aldi berean ETAko kide izate eta kolaborazioagatik. Eta horrela egiterik ez dagoenez, bista atzeratu eta azkenean otsailaren 2an izango da. Hartara, Frantziako espetxe zigorra otsailaren 4an amaitu arren, oraindik ezin dugu ziur esan zer gertatuko den", azaldu du AAMk. Argazkian, Iker Beristain epaitu zuteneko pankarta / cc-pd Etengabe.
Gaia: Iritzia Herria:Nafarroa Batua / Euskal Herria
Independentistak: "Independentziari buruzko erreferenduma Eskozian"
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Osteguna, 2012 Urt, 26 - 10:04 PM
69 Irakurketa
Iritzia
Independentistak 2010ean sortutako sare soziala da, eta bere helburua euskal Estatu independentearen alde dauden pertsona guztiak batu eta elkarlanean jartzea da. Independentistak Sarea ez dute eragile politiko, sindikal edo sozialetako ordezkariek osatzen, bakoitzak bere burua soilik ordezkatzen duten pertsonaz osatutako sarea da. Aniztasuna da gako nagusietariko bat, horregatik, sentsibilitate politiko, familia ideologiko eta mugimendu ezberdinetako jendea aurki dezakegu bertan. Sareak euskal Estatu independentea eraikitzea defenditzen du, bide demokratikoetatik, euskal herritarren erabaki libre eta demokratikoa oinarri hartuta. Nortasun sentimendu guztiak eta jendartearen borondate nagusia errespetatuko duen independentzia bultzatzen du. Indarrak bildu, arrazoiak zabaldu, jendea konbentzitu eta aktibatu, eta independentziaren aldeko gehiengo zabala osatu nahi dugu. Argazkian, panel bat Eskoziako mugan / cc-by-sa Amanda Slater.
Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Urtarrila 2012

A

A

A

O

O

L

I
26272829303101
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
0102030405

Gaurko Ekitaldiak

Sahararako elikagaien bilketa Getxon



Wanted ideia lehiaketan proiektuak aurkezteko epea



"Zubiak" film laburren lehiaketarako lanak aurkezteko aukera Getxon



Itzubaltzetako autodefentsa ikastaroan izen-ematea



Pop-Rock Lehiaketa Leioan


10:00
Zuhaitz landaketa Getxon


13:30
Abrako hondar erausketaren kontrako elkarretaratzea Algortan


20:00
Jai herrikoien aldeko elkarretaratzea Itzubaltzetan


20:00
"Wilt. Panpina puzgarriaren hilketa" antzezlana Areetan


21:30
Cobra eta Zea mays kontzertuan Bilbon, Alex Aranaren omenaldian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso ducheap softwarediscount softwareoem softwarecheap adobe acrobat
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar informatika zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.